30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA

24 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

motzeko eta egitura ederreko baina adardura desagertu zaien bi hausnarkariren gorputzak gainjarri

zaizkio. Beste maila beheragoko batetan beste hiru zaldi eta interpretatzean zalantza sortzen

duten beste irudi batzuk agertu dira. Nabarmenena zera da, haitzgaineko erliebe txikian burutuak

direla irudiak. Beren estiloz Erdi-Madeleine aldikoak dirudite, berrienaren muga aldekoak,

alegia.

HARISTOI. Isturitzeko kobazulotik oso gertu eta azpialdean, Haristoiko kobazuloa dago, Otsozelaya

ere deitzen zaiona, non lau zaldi, bisonte bat, orein bat eta hegazti buru bat ikus

daitezkeelarik. Erdi-Madeleine aldikoak dira.

ALKERKI. Urdazubin (Nafarroan) Alkerdi kobazuloko lehen haitzetako pinturak Casteretek

aurkitu zituen 1939. urtean. Beranduago, J.M. Barandiaranek beste lau aurkitu zituen. Kobazuloko

bi gunetan kokatutako bi grabatu multzo dira. Bata, sarreraren aurrez aurre dago, 20 bat

metrotara. Bigarrena berriz, beste honetatik 40 bat metrotara pasabide estu baten sakoneran.

Beste batzuen artean gailentzen dira orein baten grabatua, osatu gabeko, baina konkorra eta isats

oso luzea nabarmenduak dituzten bi bisonterenak, eta beharbada otso baten buruaren grabatua.

Behe-Madeleine aldian kokatzen dira.

ETXEBERRI. Gamere-Zihigan (Zuberoan), Etxeberriko-Karbian, Boucherrek 1950. urtean

aurkitu zituen oso nekez igo zitekeen leku batetan, sarreratik 200 bat metrotara zenbait irudi.

Irudiak zerbait itxusituak daude, beltzez eginak dira baina puntu eta mantxa okreak dituzte.

Kobazuloaren bi aldetako hormetan, hamabi zaldi, bisonte pare bat, eta beste ahuntz pare bat

ere zenbatu daitezke. Irudi batzuk buztin zuri gainean behatzez eginak dirudite.

Oraindik ere igoera zailagoa duen tontor batetan, beste bost zaldi eta beste baten trazuak, eta

gehitu behar zaizkien ahuntz bat, bisonte bat eta zenbait tanto gorri multzoa aurkitu da.

Leroi-Gourhanen ustez, bi animalia parekatzea zaldia-bisontea eta beste hirugarren animalia

baten (hemen ahuntza) etenik gabeko gaiari buruzko bi multzo berdinen santutegi bat da. Antropologo

batzuk, zenbait irudi Auriñaciense aldian kokatzen dituzte. Leroi-Gourhanek

Erdi-Madeleine aldiraino atzeratzen ditu.

GOIKOLAU. Berrituan (Bizkaia), Goikolau kobazuloko irudiak J.M. Barandiaranek aurkitu

zituen 1962.ean. Bost taldeetan banaturiko grabatu sail bat da. Batzuetan, bata bestearen gainean

bizkarra jarria duten animalia eskema osatugabeen irudiak dira; hainbesteko pila bata bestearen

gainean, non, erraza ez den izaten zein animalia espeziea den ezagutzen, ahuntzen bat edo

beste izan ezik. Aurkitzailearen beraren ustetan, postpaleolitikoan kokatu behar dira eta aztarnategiko

zenbait mailetako hilobi izaerarekin lotu.

SINHIKOLE. Burdeoseko espeolologo talde batek 1971 eko abuztuan Sinhikoleko-Karbia

kobazuloan haitzetako arte aztarnategi berri bat aurkitu zuen. Areto bakar bat da, luzeran 60

cm. eta zabaleran 10 dituena, oso irudi gutxikoa baina, kalitate bikaineko zaldi bat eta bisonte

bat azaltzen dira. Zaldia, ingurune beltzez eta oso isats luzeaz margotua dago. Barrutik, ilajearen

eta buruaren margotze bikoitza gorriz egina da, hutsarte bat begiarentzat utziz. Bisontea, zaldiaren

gainean kokaturik dagoena, osatu gabea da. Bere ilezerra haitzaren ertzak osatzen du. Bi

irudi hauen eskuinetara, bisontearena dirudien beste irudi osatu gabeko bat dago. Zaldiaren

aurrealdeko azpialdean, nekez uler daitezkeen trazu gorri batzuk ere badaude.

ARENAZA. Aranzadi Elkarteko kideek, 1973.go neguan haitzetako arte aztarnategi berri bat

topatu zuten Galdameseko Arenaza kobazuloan. Irudiak, nekez igo daitekeen ganbara txiki

batetan daude. Erdi-esferazko gela bat da, sarreraren ia bestaldeko muturrean kokaturik, goraka

doan luzapen bat dago, eta orein eme talde bat azaltzen da. Gutxi zainduta edo, oso egoera

txarrean daude, haitzak nozitu duen zartatzearen ondorioz. Orein emeak, Kantabriako beste

kobazuloetan erabilitakoaren antzera, punteatze teknika erabiliz, gorriz margotuak daude. Xehetasun

honek eta oreinak nagusi izateak, astur-santandertar aldeko artearekin ahaidetasun gertuagokoren

bat adierazten duela dirudi, Laperra Bentari buruz aipatu den bezala, iparpiriniar

artearekin baino. Beren estiloagatik badirudi irudi hauek antzinako madeleiniar sailean atxiki

behar direla.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!