30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA

30 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

B (bisontea) beste osagarriekin, albokoekin edo bazterrekoekin elkartuak egon daitezke: D (mamuta,

ahuntza edo oreina) edo E (katua, hartza edo errinozerontea)

Irudi hauen haitzuloetako banaketa topografikoa ere, balio sinboliko zehatza duten eskemekin

bat dator. Haitzuloetan hiru irudi talderen banaketa honako hau da: Animalia eta arren

zeinuak, sarreratik gertuko tokietan, emeak, arren bat lagun dutela, erdialdean eta arrak kobazuloaren

barrenenean. 40 Beraz, gai figuratibo arruntena, zaldiaz osaturiko bisontearena da. Kobazuloa

bera emearen sinbolo bezala hartua izaten da; sarrera eta barreneneko animalia eta arren

zeinuak haitzulo beraren osagarriak lirateke.

Sexuaren ulerkera honetaz gainera, heriotzari dagokion beste bat legoke. Azagaia eta zauria,

sexuen elkartze eta heriotzaren sinbolo bezala harturik, berritutako bizitza aldi batetan kokatuak

lirateke, zeinetan egileak bi lerro paralelo eta osagaietan antolatuko liratekeen: gizona-zaldia-azagaia,

eta emakumea-bisontea-zauria.

Interpretapen korapilotsu guzti honen aurrean, begirale soila, zintzilika eta zalantza gehiegirekin

gelditzen da. Annette Laming-Emperairek 1972an zintzoki aitortzen zuen, interpretapen

honek “datu pila handi samarra uzten zuela ezkutuan eta erakustaldi zehatzetan baino iradokizunetan

gehiago oinarritzen dela”. Leroin Gourhanek ere honela dio: “Sexu dualismoaren hipotesia,

egiaz hutsala eta osatugabea dela; langaiei buruzko esperimentazio berri bat beharrezkoa

dela”.

KOKAPEN KRITIKOAK. Prehistorialariak, oro har, estimazio ederra azaldu dute Leroi-Gourhanen

interpretatze sistema honek suposatzen duen ahalegin handi eta arduratsuagatik.

Agian, azterketa kritiko bakarra Ucko eta Rosenfeld-ena izango zen. Hauek izan baitziren

behin eta berriz, paleolitiko artearen esanahia ulertzeko eragozpenik handiena, izan ere, bertako

biztanleek kobazuloen zein erabilera egiten zuten ez ezagutzearena dela esan dutenak. 41

Teoria guzti hauen laburpen bideratzaile baten ondoren, honela irizten zuen hain zuzen,

Altunak: “Paleolitiko artearen hain errealitate zabal eta ugaria, hainbeste milurtekotan iraun

duena, bide bakar batetatik adierazten saiatzea neurriz kanpokoa dirudi”. Orain, azterketak,

batez ere, “Leroi-Gourhanen lanak hobetzera jotzen du eta beroietatik abiatuta bide berriak

urratzera, nahiz eta ekarpenak urriak eta oso astiro gertatzen direnak izan”. 42

Badirudi azkenaldiotan M. Conkey hasi ote den, zenbait haitzetako multzotan, adierazpen

hauek eman zireneko giza taldeen antolaketa sozialaren agerpen sinbolikoa ikusten. Horrela

bada, eme zeinuzko erdiko taldeek, matriarkal-uztabiltze- ehizatze gizartean emakumearen erdiguneko

kokalekua sinbolizatuko lukete. Berak, taldearen betiraunkortasuna ziurtatu eta familia

zaintzen zuen, gizonak berriz, inguruko animaliez sinbolizatuak, ehizara irteten dira.

“Teoria hauek denak akats bera dute. Denak, guztia, ideia bakar batez adierazten saiatu dira.

Agian, denek badute egiarik...”. Leroi-Gourhanek adierazi duen bezala, figuratibo ereduak, paleolitikoak

izan ala ez, ontzien modukoak izan dira, neurri handi batetan desberdinak diren

eduki ideologikoak beren baitan hartu zitzaketenak.

Baina, desberdinak izanagatik ontzi horiek badute esanahi sakoneko kidetasun izaera orokor

bat. Denaren arabera, giza historiaren hain haserako aroan, gerorako hainbestetan bezala, artea

erlijioari loturik doala adierazten da.

5. Paleolitiko artearen amaiera Euskal Herrian

Bereizitako probintzia artistiko bat

Paleolitiko aldian oraindik euskal arteaz ezin badezakegu hitz egin, garai honetan ez dugulako

gorputzez eta kulturaz etnia euskalduna osatua denik aurkitzen, bai ordea, ohar arazi dezakegu

azaldutako arte adierazpenek badituztela, piriniar artearen barruan eskualde berezi baten

antzekoa osatuko luketen elkarte zantzu batzuk.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!