30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA

1. Epipaleolitoko ibilbide mentalak

36 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Eskematismoaren eta naturalismoaren auzia

Oraindik ez da azaldu paleolitotik irudizko eta naturalista artearen desagertzea argiro

adieraziko duen arrazoi bat bera ere. Honek ez du esan nahi arte eskematiko ala abstraktua,

aurreko arte errealistaren ordez etorria zenik, jakina baita Goi Paleolitikoan itxura abstraktuaz

hitz egin daitekeela. Eskemazko artearen adibideak Asturiasko kobazuloetan auñaziense multzoetan

nagusi dira eta batez ere Solutremse eta Madeleiniar kobazulo ugarietan, sarritan marra,

puntu eta mantxa soiletan geratzen direnak, egia bada ere askotan naturalista irudikatzeei lotzen

zaizkiela. Ezin hitz egin liteke, beraz, figuratibotik abstrakziorantz eskematismoan zehar eman

beharrezko garapen edo iragaitearen ondorioez, norbaitzuk Levanteko arteari buruz interpretatu

nahi izan duten bezala. Eskualde horretan hain zuzen ere, animalia irudi eskemazko batzuk

beste batzuen gainean jarriak izan zirela ikusi ahal izan da, horrela frogatuz, zenbaitetan bederen,

“eskematismoa naturalismoa baino zaharragoa dela”. 11

Denon gustura konpondu gabeko arazoa da gaur oraindik, estilizazioaren eta eskematizazioaren

erabateko zabalkundea, eta aldi berean naturalista artearen zokoratzea zerk eragin ote zuen

erabakitzea.

Errealitatearen ikuspegi estetikoaren sakon sakoneko aldaketa da, gertakari bitxia bereziki,

artearen forma eta estiloaren garapena mendeetan zehar industria, ekonomia eta bizi moduaren

eraginak adierazten dituzten historialari haientzat; zeren antzina antzinako garai horietako arkeologi

ikerketek azaltzen dute, Paleolitikoaren hurrengo zenbait milurtekoetan harri langintza

sistema berak jarraitzen duela, eta ekonomia sistema berak, ehizak alegia, nahiz eta aldi batez

kostaldeko itsaskiez babestua izan zen. Aziliense aldia, tresna teknika erabileran etenik gabe

agertzen da, Azken Madeleiniarraren jarraipen soil baten moduan, txikiagotze joera nabarmentzen

bada ere,beste zenbait aldaketen artean. 12

Postpaleolito aldi hauetan, eskematara eta geometriazko abstrakzioetarako joeran behin

eta berrizko marrak besterik ez dira azaltzen gizakiaren arima eta eskutik, bai arte higikorrean

nahiz haitzetako artearen alorrean. Kanpoko munduaren egiturekiko joera figuratiboa desagertu

egiten da. Mental egituren agintealdia da orain.

Aldaketa honen arrazoiak bilatu nahirik (historiaren mendeetan eman diren estetikazko

sentsibilitatean txandakako aldaketekin nolabaiteko antza baduen aldaketa) batek izaten ditu,

aldaketa horietan arrazoi psikologiko soilak ikusteko tentaldiak, egitura errealisten behin eta

berriz errepikatzen ibiltzearen neke arrunta, izan litekeena eta abar. Beste batzuk arrazoi sakonagoen

bila ibili ohi dira. Franzisko Jordá Cerdák adibidez, eskematiko artea Iberiar Penintsulan

sortutako erlijio sinismenekin zerikusia duten garrantzizko mugimenduen ondorioa izan zela

pentsatzen du. 13

Uste izatekoa da, aldaketa eragin zuten arrazoien arazoez kanpo, pragmatiko ikuspegitik

bederen, iragaite urratsak irudien mailaz mailako sinplifikatzearen bitartez eskematizatze, sinbolizatze

eta azkenik abstrakzioan amaitu ziren alderako joeran eman zirela.

AUZI HAU EUSKAL HERRIAN. Agian, hemendik jada, azpimarratzea komeniko da arte abstraktuaren

sorrera hau, hispaniar penintsulan aldi honetan nahiko arrunta eta geografikoki orokorra

izan bazen ere, piriniar eskualde honetan nabarmen samarra dela eta hain zu

zen ere, eskualde honen mendialdean, euskal arraza itxura nolabait osatzen ari denean ematen

dela.

Herriko zenbait aztarnategitan gai abstraktu batzuk azaltzen dira, hezurrean grabaturiko

lerroak edo marrak, interpretazio zailekoak; hain zailak izan ere, non hezurrak haragitik askatzerakoan

erabilitako tresnek eginiko marra soilekin nahastu litezkeela. Batzuetan zaila gertatzen

da artistaren asmo garbia eta haragi kentze arrasto horietan muga bat jartzea. Esanahi “artistiko”

garbiko lerroak batzuetan marra txiki paraleloak izaten dira, Arenazan bezala, sigi-sagan

bestetan, Lumentxan bezala.

Gure artean berriro haitzetako artea azaltzeko, beste milurteko batzuk gehiago itxaron beharko

da, Brontze Arora arte. Hain zuzen ere, aro honi eta gero etorriko den Burdin Aroari dagozkio

gure herrian azaldu diren eta berehala kontatuko ditugun haitzetako artearen aurkikuntza aleak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!