30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA

18 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Figuratiboen artean, maizenik azaltzen direnak, garai hartako zenbait aberek adierazten dituztenak

dira: bisonteak, zaldiak, oreinak, elur-oreinak, basahuntzak, uroak eta abar. Ia inon ez

da giza irudirik azaltzen.

Figuratiboak ez direnen artean ugaritasun handia dago, ia beti nekez ulertzen direnak. Luzerazko

lerro soilak, sigi-sagako okerrak, ondulatuak, izar irudizkoak, hiruki itxiak, erronboak, obaloak,

laukizkoak, eta abar.

Haitzetako arte lanen daten arazoa konpontzeko bide eraginkorrak bilatuz, prehistorialariek

arte higikorrarekin harremantzeko ahalbideak azaldu izan dituzte beti, hauek datatzea errazagoa

baita, aztarnategiko geruzetan, delako geruza datatu dezaketen beste gai batzuei loturik

azaltzen baitira eta ondorioz berauek ere datatu.

Haitzetako irudiak aldiz, aztarnategiko geruzetatik aparteko hormetan aurkitzen dira, margotu

ala grabatu zituzten artistak, Goi-Paleolitiko edozein garaitakoak izan zitezkeelarik. Hortik

dator bada arkeologoek eta hauen artean, Henri Breuil ospetsuak, betidanik bi arte modu

hauek harremantzeko izan duten interesa. Baina, metodo hau oso eztabaidatua izan da. Bi arte

jarduera hauen arteko kronologia paraleloak ez du ia inoiz ziurra izateko bermerik eskaintzen.

Desberdintasun hau, ziurrenik honegatik emango da, alegia, plastika adierazpen hauen izaera ez

dela estetika sen hutsezko emaitza, baizik eta gaurdaino ziurtasunez ezagutzen ez diren arrazoi

sakonago batzuen ondorioa. Guzti honek pentsarazten du arte higikorraren eta haitzetako artearen

helburuak eta asmoak desberdinak zirela.

Aldiak, estiloak eta kronologia

Hala ta guztiz ere, arkeologorik ospetsuenak paleolitiko artearen zenbait zatien ezaugarriak

zehazten saiatu dira, kronologia prozedura bat finkatzeko balioko zuen moduan. Henri Breuil

izan zen sistema bat gauzatzen saiatu zena. Argudio tekniko eta estilistikoetan oinarriturik, bi

ziklotako prozesu bat asmatu zuen, auriñako-perigordiensea eta bestea solutro-madeleine aldia.

Egun, prehistoriagileek André Leroi-Gourhan-en irizpidea onartu nahiago izan dute, alegia,

“oinarrizkoena ez da beti antzinakoena izaten”, eta orokorrean prehistoriagile ospetsu honek

finkatutako sistema jarraitzen dute. Horretarako ez zen haitzetako arteaz bakarrik baliatu, baita

arte higikorraz ere.

Leroi-Gourhan, estiloaren zenbait egituraketa faktore hautatzetik hasi zen; hain zuzen ere,

kokatze, konposatze, artikulatze eta animazioan. 1 Segida honi, beste bigarren mailako osagai

batzuk erantsi zizkion. Eta guzti hauez baliaturik, ehunka arte muestren ikerketari aplikatuz eta

“ez figuratibo” artearen lehen denboraldi bat ziurtzat hartuz, lau talde edo estilotan zatitu zituen:

I. Estiloan (Auriñaciensea, K. a. 30.000-27.000) oso mugatutako segida duena, estilo zakarreko

sexu ezaugarrien irudi eta sinboloena.

II. Estiloan (Solutrensearen hasieraraino iritsiko litzatekeena, 25.000-18.000) giza eta animalia

iruditxo eta arte higikorretan aberatsa den aldia (Isturitzeko kobazuloa); hormetako arte

ziurraren lehen lanak azaltzen dira, naturalista joerakoak eta estilizazio alderakoak besteak; irudiak,

animaliaren lepoa eta bizkarra eta bere espeziea ezagutzeko xehetasunak adierazten dituen

marra guztiz oker baten gainean eginak daude; adar eta adajeak guztiz ertzetaka edo aurrez aurre

(“perspective tordue”) adierazten dira, eta behealdera xehetasunak desagertu egiten dira.

III. Estiloa (Solutrensea eta Erdi-Madeleine aldia, 17.000-13.000) II. goaren ezaugarri batzuk

gordetzen ditu, baina teknika landuagoarekin. Zaldiek gorputz luzaska dute (Ekain). Bisonte,

zezen eta ahuntzetan aurrealdearen lodiera handiagotu egiten da; hankak oso xehetasun

handikoak dira, apoak eta hatzazkalak ere markatuak, baina normalean motzak dira eta horrek

animaliak altura txikikoak eta lodiera handikoak bezala azaltzen ditu (batzuetan, horregatik hitz

egin izan da puztutako animaliez). Adar, adaje eta azkazalak perspektiba desberdinetan azaltzen

dira, baita “perspective semi-tortuen” ere.

IV. Estiloan (Azken-Madeleine aldia, 13.000-9.000) irudien ertza argazkietako errealitatearen

gertukoa da, zenbait ohizkotasuneki: adar, adaje eta hatzazkalak perspektiba arruntean adieraziak

daude eta irudiak lantzeko moduetan kodifikazioak azaltzen dira eta abar. Gutxi gora

behera, % 78 paleolitiko haitzetako arte lanak aldi honetakoak dira. 2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!