30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA

4. Zeramikak

44 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Buztingintzaren adierazpena

Lehen aipatu dugun bezala, Epipaleolitiko aldian, aurreko aldietakoen garapenak sumatzen

diren harrizko tresnak erabiltzen jarraitzen da, ekarpen txikikoak dira. Aizkora leunduak azaltzen

dira; tresna geometrikoak ugari dira eta “igitai piezak” deiturikoak azaltzen dira, aleak biltzearekin

zerikusirik badutenak zalantzarik gabe. Neolitikoan zeramika azaltzen denean zenbait

berrikuntza ere ikus daiteke, behar berriei erantzunaz, hara nola, aleak bihitegietan pilatzea,

elikagai modu berriak, eta abar. Ondorioz, ekonomia-gizarte egituretan modu berriak agertuko

dira.

Gure ikuspuntu guztiz estetikotik ez dugu ia ezer aipatzekorik, balio berezia duenik epipaleolitikotik

gertuko oinarrizko harri langintzari gagozkiolarik. Buztingintzaren behaketa eta

azterketak, berriz, errazago erakartzen gaitu. Zilegi litzateke, mendeetan zehar, prehistoriako

gizona burutzen ari den garapena buztingintzan argiago sumatzen dela esatea, bai bere estetika

sentsibilitatean eta bere arte sormenean. Esan liteke buztinaren berezko biguntasuna eta zuzeneko

eskulangintzarako bere erabilera errazak jende haiek gonbidatu egiten zituela dekorazio eta

artea burutzera, izatez iheskorragoak eta gogorragoak ziren beste langaien euskarriek ez bezala.

Bizitzaren praktikotasunerako eta egunekorako buztinezko ontziak erraz egokitzeak bere

erabilera orokorra adierazten du. Horregatik esan izan ohi da, ozenegi agian, “buztingintza dela

giza adimenaren sorkaririk bikain eta emankorrenetako bat” 39 .

Egituren garapena eta apainketa

NEOLITIKOA. Buztingintza artea Euskal Herrira Neolitikoarekin iritsi zen. Euskal haitzuloetako

neolitiko maila antzinakoetan aurkitutako zeramika eskuz egina da, teknika zakarrekoa,

kimikoki ez purua, arrauzkarazkoa eta ez oso itxura gozokoa, bere akats eta irregulartasunengatik.

Aztarnategi batzuetan aurkituriko gaiei buruzko ondoriozko ohar batzuk gogora ditzagun.

- Arenaza I.ean Neolitikorako iragaite alderako harrizko ostilamenduen artean, zeramika leuna

aurkitu da, arrauzkarazkoak, dekorazio kardiala txertatutakoak batzuk.

- Santimamiñen, ildo ebakien dekorazioa duten kareztaturiko edontzi zati ugari.

- Kobeaga II n, Ispasterren azaltzen da jada ezkila-formako edontzia.

- Marizulon, (Urnietan) zeramikak eta norberaren apaingarritarako gauzak maila berriagoetan.

- Fuente Hoz-en (Anuzita) neolitiko zeramika zati bakar batzuetara murrizten da, dekoratu

gabeak, beranduago hilobi mailan azalduko direnen antzekoak: pasta iluneko edontziak, lauak,

arrauzkarazkoak

Kutzamenditik, (Olarizu) Gasteiztik gertuan dagoenetik datoz ebakidura zeramika zati batzuk.

Ez zeramikako gauza apur horietan, ez eta (K.a. laugarren milurtearen azkenekoak) harrizko

tresnetan ere, ez da aurkitzen beren egitura edo dekorazioko gehigarriengatik zentzu estetiko

bereziren bat adieraziko duenik. 40

TRANTSIZIOKO NEOLITIKOA. Los Husosen Neolitiko transizioko (K.a. 3.000. aldekoa) bezala

hartzen den aztarnategian Elvillar herrian, Kantauri mendilerroaren hegoaldeko isurialdean kokaturikoan

1965 eta 69 bitartean Apellanizek miatutakoan, harri langintzako xafla eta harraskagailu

askoz gainera, zeramika ugari azaldu da, leuna, arrauzkarazkoa. Baina, honetan jada, azaltzen

da oinarrizko dekorazio bat, marra horizontalezko ebakidurak, triangeluak eta tresna zulatzaileen

grabazioak.

Garai honetatik aurrera, zeramikan, modu desberdinetan egindako aldaskak dituen apainketa

bat zabalduko da, apartean modelatu eta edontziak erabilgarriagoak izan daitezen gainean

itsatsita, profilaren aldaketa bat eragingo dutenak. Guzti honi erastekoa da gainazalaren apainketa

barietatea, behatz muturrez, hatzazkalez eta espatula ertzez gauzatua, guztiak Euskal Herrian

zabalduz eta mende askotan zehar bere erabilerari eutsiz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!