30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA

3. Megalitismoa. Trikuharria

40 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Eraikuntza megalitikoa eta bere esanahia

Baina arkitektura, aterpearen berezko behar horren irtenbide soil bat baino gehiago da.

Gizakiak berehala sentituko zuen, funtsezko iraupen senazko erantzun horren bizikizunean bertan,

bere eskulana nabariarazi nahia, bere bizitzarako espazio baten mugaketa horren egitekoaren

garrantzia adierazteko: monumentua da arkitektura bezala. Baina, herri abeltzain eta ehiztarien

artean arkitekturaren monumental izaera ez zen bere ingurugiro arloan emango, ehorzketa erlijioso

izaera zuten eraikuntzetan baizik.

Milurteko batzuk lehenago, paleolitikoko ehiztariak beren halabeharraz oso kezkatuak egonak

izan ziren. Bizirautea bakarrik ez zen garrantzia zuena. Heriotza oso gauza misteriotsu eta

izugarria zen, eta litekeena zen denaren amaiera ez izatea. Inspirazio misteriotsuen mesedea irabazi

beharra zegoen. Horrela, bada, iritsi zen haitzuloa bizitoki bat gehiago izatera. Santutegi

izatera ere iritsi zen. Barruko ilunpeak bizitza eta heriotzari buruzko eta baita harantzagokoari

buruzko zeremonietarako gorde ziren.

Gainera, giroaren gozoagotzeak garai hartako gizakiak kanpoan gero eta sarriago bizitzera

bultzatu zituen. Baina, aldaketa horrek ez zuen “bizimoduan” beraiengan benetako “humanismoa”

galarazi, zeinak, beste gauzen artean bizitzaren eta heriotzaren zentzuaz hausnarketak egitea

suposatzen duen. Megalitismoari buruz, zenbait idazlek, izadiaz gaineko indarrei zieten

begirunezko beldurrez, eta talde erantzunak eragin zituzten elkarte osoaren izuaz hitz egin izan

du. Gauza da, izadiaz gaineko izuak edo biziraupenezko eta bizimodu hobe baten helburu soilak

elkarte mailan sentituak izan zirela, eta modu berean elkartearen adierazpenak eskatzen zituela.

Horrela sortua izango zen ziurrenik, gizakia bizi zeneko geografia osoan hedatu zen megalitismoa.

Eta megalitismoarekin batera arkitektura sortu zen, gaur ulertzen dugun bezalakoa: espazio

bezala eta bolumena bezala; babesleku bezala eta monumentu bezala.

Megalitismoaren jatorria

Urte luzez eztabaidatua izan da megalitismoaren jatorria. Orain urte batzuk, iritzi orokorra

Mediterraneo ekialdetik zetorren zabalkunde tesiaren aldera makurtu zen.

Aldi moderno honetan, megalito multzo handienak Europa atlantiarrean aurkitzen ditugunez,

sartaldeko jatorria eman nahiago izaten zaie, gutxi gora behera, aldi berekoak eta bertakoak

bezala hartuz zenbait eskualdetan, erlijiozko ulerkera batzuetatik eta zenbait aldeko baldintzetatik

abiatuta, hara nola, demografia hedapena eta neolitiko erreboluzioak eragindako ekonomi eta

gizarte baldintza berriak.

Euskal Herriari dagokionez, megalitiko tipoen eta beraietan aurkitutako ostilamenduen

azterketek, arkeologo batzuk “poligenismo edo zabalkunde neurritsua” deitu litekeen jarrera

batetara daramatzate. Megalitiko fenomenoak (ez dezagun “kultura” megalitoa esan, kultura

desberdinetako esparruan emaniko gertakari bat denez) “atlantiar sartaldeko ertzaren zenbait

fokuetan” izango zuen bere jatorria: Portugal, Bretainia, Hegoaldeko Ingalaterra, Irlanda,

Danimarka eta Iberiar Penintsulan. Hain zuzen ere, Boch Gimpera, Maluker de Motes, Palol

eta beste batzuen ondoren, Arabar Errioxako megalitoetan Portugal aldeko eragina ikusi da.

Horren arabera, euskal megalitoen zabalkundea, arabar aldeko lurraldera hain zuzen ere, sartaldetik

eta hegoaldetik etorritako herri berrien eraginezkoa izango zen. 23 Askoz milurteko lehenago

Neardenthal gizonak bere hildakoak banaka lurperatzen zituen. Orain Neolitoan berriz,

taldeka lurperatzea ohizkoa bihurtzen hasi zen. 24 Arkeologoek, garai honetan, hain zuzen ere

uste dute “biztanleriaren gorakada izugarria” gertatu zeneko arrastoak aurkitzen direla. Banakako

ehorzketen gainetik jarriko da nekropolia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!