30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA

TESTUINGURUA

ANTROPOLOGIA ETA INGURUNEAREN ESPARRUA

34 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

2.

Lehen arte abstraktoa

Paleolitoaren bukaeran, orain 10.000 bat urte, zenbait aldaketa oso garrantzitsuak iritsi ziren, kultura

berri bati sorrera emanaz, hasiera batetan Euskal Herrian K.a. 9.000 eta 5.000 artean kokatu ohi den eta

Neolitoa jarraikitzen zaion Epipaleolito aldiaren barruan gelditu zena.

Ingurugiroaren aldaketak, hein handi batetan, azken izoztea amaitu ondoren giroa epeldu eta hezetzen

hasi delako eman ohi dira. Erdi eta hegoaldeko lurraldeetatik arktiar animaliak Iparraldera alde

egiten dute. Ehiztarien helburu izaten jarraitzen dute oreinak, sarrioak eta ahuntzak; basurdeak eta

orkatzak ugaritu egiten dira. Urki basotxoen ordez pinudiak azalduko dira. Hostogalkor basoak hedatzen

doaz; eta euskal lurraldean, 800 metrotatik goragoko garaieratan pagadiak dira nagusi, gaztainadi eta

hariztiak berriz beheragoko mailatan.

Bestalde, eskualde honetako gizakia aldatuz doa gorpuzkeran. Urtiagako kobazuloan aurkitutako

buru-hezurrek geruzagrafia arrazoiengatik, Paleolito aldian koka zitezkeela pentsarazi zuten. 1 Gero kronologia

kokapen hau alde batetara utzia izan zen, eskuartean erabiltzen ziren aztarna antropikoen

zenbatekoa urria zelako. 2

Frantses irakasle Paulette Marquerrek, 1963an euskal erraza baten batasuna ukatu egin zuen, mediterranear

eitezko aldagai bat bezala baieztatuz, piriniar sartaldeko eiterik ez zuena.

Azkenik aztarnategiko geruzen ikerketa arretatsuago batek eta C14 probek, antropologoak lehen

daten balioztatze kritiko batetara eraman zituzten, delako buru-hezurrak Brontze Aroan kokatzera bultzatuz.

3

Hori ez zen oztopo izan zenbaitzuk Aziliense aroan (K.a. 9.000-6.000) aurkitutako giza aztarnak gaurko

euskal eitearen alderako iragaite joera azaltzen zutela pentsatzeko eta esan zitekeela Eneolitikoan eta

Brontze Aroan izan zela, orain 6.000 bat urte, gaurko euskaldunaren antzeko arraza eitea osatua gelditu

zen aldia. 4 Tesi hau hizkuntzalaritzatik baieztatua geratzen zela pentsatu izan zen, Harri Aroa gogorarazten

duten hitzak euskaran gordetzen zirela ikustean.

Halaz ere, ikerketa berriagoen arabera pentsa daiteke euskal eitearen osaketa genetikoa uste zena

baino konplexuagoa dela; Herriaren hegoaldetik, K.a. IX. mendean Pirinioetatik sartu ziren indoeuropar

taldeen aldetikako etnia eraginak izango zirela, eta baita Goi-lautadatik ere mende batzuk beranduago,

eta gaurko euskal biztanleriaren artean berezitasun bat gordetzea dela zuhurrena pentsatzen da.

Biztanleriaren transformazio genetiko maila “kultur erantzunek baldintzatua izan zitekeen, hein handi

batetan, oinarrizko beharren asetzearekin zerikusia duten eta gurutzamendurako oztopoak izango diren

kultur oztopoak izatearekin eta ondorioz biologiko eraginekin”. 5

Ebro ibaiaren haranean aurkitutako giza aztarnen ikerketak, non mediterraniar eiteari lotutako

antropologiazko trazuak azaltzen diren, arraza aniztasun baten ondorioa dakarke, euskararen euskalki

anitzek eta Euskal Herriko eta oro har, sartaldeko iparpiriniar eskualdeko beste kultur adierazpenak baieztatutakoa,

bestalde.

KULTUR ALDIAK: NEOLITIKOA, BRONTZEA ETA BURDINA

NEOLITIKOA. Euskal Herrian neolitizazioa, K.a. bosgarren milurtekotik abiatzen da, Ekialdeko kulturekin

alderatuz gero, atzerapen puska batekin. Neolitikoa finkatzeko funtsezko moduan hartzen diren alderdiak,

gradu eta aldi berean izan ez badira ere, hauek dira:

- Kobazuloetan eta haitzpeko babesetan bizi izatetik, aire librean bizitzera pasatzea;

- harrapakinen ekonomia utzi eta elikagaiak, nekazaritza eta abereen etxekotze ekoizpen teknika

erregular moduez baliatzea;

- industria osagai berrien agerpena (harri landuak, zeramikak), oso bistakoa den ostilamenduen hedapena

eta aniztasuna dakartena.

Aldaketa honek ondorio garrantzizkoak izango zituen. Biztanleriaren gorakada, talde edo tribuen

sedentarizatze gero eta handiagoa eta honekin batera gizarte sisteman eta giza harremanetan aldaketak.

Horregatik, litekeena da, goiko indarrenganako sinismena aldatua izatea, erlijiozko norabidea oraingoan

izadiarengana, hazien iturri eta giza bizia beraren iturria den ama izadiarengana aldatzea.

Ziurtasun osoz oraindik konpondu gabe daukagun arazoa, euskal lurraldean “neolitizatze” gertakaria

nola eman zen jakitea da. Jakinaren gainekoa denez, “neolitiko erreboluzioa” deitu ohi zaionaren zenbait

alderdi ez zirela aldi berean eman leku guztietan. Baina, bertan jaiotako biztanleriaren gertakari

berezia izan al zen edo beste herri berrien etorrerak eragindakoa izan al zen? Eta horrela bada, bertan

jaiotako biztanleriarengan zein neurritako eta mailatako etnia-kulturazko aldaketa gauzatu zuen?

Euskal Herrian, Epipaleolito eta Neolito aldiei dagozkien aztarnategi nagusiak Arabako Montico de

Txarratu eta Husos kobazuloan, Gipuzkoan Marizulon, Lapurdin Moulignen aurkitzen dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!