30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA

22 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Arte higikorraren distiraren kontrastean, Isturitzeko aztarnategiak ez du Ekain, Altxerri eta

Santimamiñeko aztarnategiekin alderatu daitekeen haitzetako arterik. Eta erantzun konbentzigarri

bat aurkitzea zaila litzateke, Isturitzeko arte higikorraren kalitate bikainari dagokion

kalitate bera zergatik ez den azaltzen haitzetako artean galdegingo balitzaigu. Inguratzen gaituen

ezjakintasun bera genuke, Santimamiñeko bisonteen egileek beren aztarnategiko konpresore eta

plaketen artean alderagarria den ezer zergatik ez zuten utzi galdegingo balitzaigu.

Jesus Altunak, Isturitzeko arte altxor horri buruz, zera adierazten du, artearen perfekzio horrek

berak Madeleine arte higikorraren “azken zatia” adierazten ote duen dirudiela: “K. a.

10.000. aldera artelanen dekorazioak Isturitzen halako dinamismo eta askatasuna iritsi izateak,

abstrakturako garaien atarietan egotea esan nahi duela”. Antropologo ospetsuaren adierazpen

hau guztiz garrantzizkoa iruditzen zaigu, gure ustetan, artearen historiaren beste garai batzutan

ikus daitekeenarekin bat datorrena. Azpimarra dezagun jadanik, beranduago gertakari honi buruz

aritu beharra izango baitugu, euskal artearen garapen estilistikoari lotzen gatzaizkionean.

3. Haitzetako artea

Euskal Herrian ezaguna zen haitzetako artea ez zen bereziki adierazia izan ia oraintsu arte.

Baina, azken urteetan izan diren aurkikuntzak, gure herria, paleolitiko artearen benetako garrantzizko

lekuen artean kokatua dute.

Pinturak eta grabatuak

Euskal Herrian haitzetako artea franko-kantauriko sailean kokatzen da. Prehistoriako gure

pinturen aurkikuntzen aurretik Lascauxekoak (1940) Dordoñan (Frantziako erdialdean) ezagunak

ziren eta askoz lehenago Altamirakoak (1879). Lascauxekoak antzinagokoak dira; Auriñaciense

aldikoak dira, nolabaiteko giro epel garaikoak; Altamirakoak Madeleine aldikoak dira.

Dirudienez, orain berriki (1995) Ardèche departamenduan (Frantziako hegoaldean) gertatua da

lehen mailako garrantzia duen beste aurkikuntza bat haitzulo batetan, adituak ikertzen ari diren

ehunka animalien irudienak, alegia.

Goi Paleolitikoan haitzetako artea, zehatzago esanda, Madeleine aldian, pintura eta grabatu

bezala azaltzen da.

Batzuetan, pinturak haitzen erliebe naturalei egokitzen zaizkie eta beroiek iradokiak direla

dirudite. Madeleineko ertilariak beltzez (ikatz edo manganeso dioxidoz), zuriz eta okrez, eta

hau horitik gorrira eta bioletarako aldaketekin margotzen du.

Eskualderen batzuetan, denok ezagutzen ditugun faunazko adierazpenaz gain, gutxi edo gehiago

geometrikoak diren forma bitxiak azaldu dira –“makaroniak”– marra okerren trazuak,

behatzez eginak bezalakoak; baita esku osoaren aztarnak ere, negatiboan, ia beti ezker eskuarenak.

Esan liteke gure eskualdeko artearen lehen zizakadurak hor ditugula. Giza eskuaren silueta

horiek kanpora azaltzeko modu bat dira, unibertsoan izen ematekoak; “jabegoa hartze” modu

bat, nolabait esan. Ez dezagun ahaztu plastiko gertakari honen eta euskarazko “esku-bide”aren

esanahiarekin bat etortze hori.

Gero etorriko da “antzekotasun” aurkikuntza mimesiaren harridura, milurtekoak beranduago

Aristotelek arte figuratiboaren iturri bezala aipatuko duena, alegia, “honoko hau (marraztutako

gauza) hura dela” ziurtatzearen atsegina. Eta beranduago, edo agian aldi berean, “zeinu

abstraktua” eta “sinboloa” azalduko da.

Gure paleolitiko artearen ondare bezala har dezakeguna gainetik aipatu eta azaldu baino lehen

egin ditzagun edozein historialariren berezko ohar batzuk. Ezer baino lehen, egin dezagun

ohar hau, guri naturala iruditu dakiguken zerbait, hasierako gizonarengan kreazio ahalegin bitxi

eta goiztiar baten balioa du: hiru dimentsioetako gauzakiak horma baten bi dimentsioen adierazpenetara

murriztea, alegia. Aipa dezagun gainera, eskala laburtuko erreprodukzio bat dela.

Dirudienez Afrikako zenbait herri oraindik ez da iritsi abstrakzio maila horretara.

Beste abstrakzio bat zera litzateke, margo bakar batez egindako marrazkiena, eredu naturalaren

margo aniztasuna ordezkatzen duena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!