12.03.2014 Views

125. zenbakia - Jakin

125. zenbakia - Jakin

125. zenbakia - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

SINPLETASUNETIK KONPLEXUTASUNERANTZ

• P.M. ETXENIKE, J.M. PITARKE, F. PLAZAOLA •

suna termino sinpleetan ulertzea, baina terminoak maila

bakoitzean ezberdinak izan daitezke eta izan behar dute.

« M o re is diff e ren t» artikulu famatuan Anderson-ek

dioenez, «hipotesi erredukzionistak ez du inola ere hipotesi

k o n s t ruktibistarik sortzen». Oro oinarrizko lege sinpleetara

e rreduzitzeko trebetasunak ez du esan nahi lege horietatik

hasita unibertsoa eraiki daitekeenik, ez eta gutxiagorik ere .

Hipotesi konstruktibistak porrot egiten du eskalako eta

konplexutasuneko zailtasunei aurre egin behar zaienean.

XX. mendean barrena ezagupena hainbat maila ezb

e rdinetan egituratzen dela ikasi dugu, beraien artean loturarik

gabe, baina aurre k o a rekin bateragarriak. Horre g a-

tik, kimika, fisika aplikatua baino askoz gehiago da, eta

medikuntza, biologia molekularra baino askoz gehiago

e re. Izan ere, maila askoz gehiago daude; etikaren eta

D N A - ren artean distantzia askoz handiagoa dago DNA-re n

eta oinarrizko partikulen artean baino.

Gaur egungo munduaren konplexutasuna fisika atom

i k o a ren sinpletasunetik sortzen da, lege baten eskutik, oin

a rrizko lege bakar batetik, Coulomb-en legetik hain zuzen

e re; beharbada Pauli-ren bateraezintasunaren printzipioa

gehitu beharko genuke (elektroiek ezin dutela den-dena

b e rdin eduki dioen printzipioa). Baina, argi dagoena zera

da: atomo asko dagoenean, hots, 10 23 atomo (materiaren 1

c m 3 -ko atomo kopuru a ren neurria), hots, bilioika bilioi

atomo; bilioika bilioi atomok, atomo bakar batek egin

ezin dituen gauza asko egin ditzakete. Hau da, pro p i e t a t e

b e rrien emergentzia sortzen da materiaren oinarrizko osag

a rrien arteko elkarrekintzen bidez, hain zuzen ere. «Oinarrizko»

partikulez osaturiko aglomeratuaren portaera ezin

da ulertu partikula gutxi batzuen estrapolazioaren bidez;

era berean, futbol estadio bateko paniko egoerak ezin dira

u l e rtu bi pertsonen arteko elkarrekintzen bidetik. Pro p i e t a-

te «emergente» berriak agertzen dira, sasoi batean marx i s-

tek, Engels aipatuz, esaten zutena: «kantitatea, (10 2 3 a t o-

mo) kalitate bilakatzen da». Hemingway-k kantitatea kalitate

bilakatzen deneko ideia oso ongi laburbiltzen zuen, Parisko

kaleetatik zihoanean, Fitzgerald-i esaten zionean: «Aizu,

aberatsak gugandik oso ezberdinak dira» —kal i t a t e a — .

JAKiN 28

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!