15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. MATERIAL ETA METODOAK

2.1. Ikerketa-eremua

Aiako Harria Parke Naturala (AHPN), Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ekialdeko muturrean

kokaturik dago (1. Irudia), luze-zabaleraz 6913 ha eta perimetroz 105,5 km dituelarik.

1. Irudia: AHPNaren kokapen geografikoa.

Eremuak erliebe konplexua du, mendi eta sakanez osaturiko mosaikoa da, bertatik errekasto ugari

isurtzen direlarik. Altitudez punturik garaiena Aiako Harria (834m) du eta apalena bidasoako behekaldea

(6m), baina lurraldearen zatirik handiena (%71) 200-500m bitartean dago. Urteko batazbesteko

euriztapena 2800mm-koa da eta neguan egin ohi du euri gehien. Bai neguan eta bai udan, tenperaturak

leun samarrak izaten dira, itsasoaren eraginak arindu egiten baititu. Urteko batazbesteko tenperatura 12ºC

ingurukoa da, maximoen batazbestekoa 17ºC eta minimoena, 8ºC izanik. Zorua osatzen duten material

nagusiak jatorri ezberdinetakoak dira eta bertan, harri plutonikoak (granitoa), paleozoiko eta mesozoiko

aroko harri sedimentarioak eta depositu koaternarioak ikus daitezke.

Egun AHPNaren paisaian, zuhaitz-landaketak dira nagusi. Koniferoen landaketen artean Pinus

radiata, Pinus nigra larizio subespeziea eta Larix kaempferi dira ugarienak eta hostozabalen landaketen

artean Quercus rubra eta Castanea crenata. Otadi-txilardi-garo sailek betetako azalera ere nabarmena da,

suak, segak eta artzantzak mantentzen dituztelako. Oraindik irauten duten berezko basoen artean,

honako hauek dira aipagarrienak: Añarbeko harizti-pagadia, Endarako harizti-ameztia eta Oielekuko

10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!