15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

UGAL ARRAKASTA

Zoriz aukeratutako D.cneorum espeziearen 10 sorta aztertu dira: sorta bakoitzean 10 adarretan

lore eta fruitu-kopuruak zenbatu dira. Lore-kopurua aldakorra da sorta batetik bestera, 119 eta 226

kopuruen artean dabil. Sortek, ehundik gora lore badituzte ere, hauetatik soilik 1 eta 26 bitarte fruitu

bilakatu dira. Honenbestez, fruitu portzentaia %14tik beherakoa da. Sorta batetik bestera lore eta fruitukopuruaren

aldaketa (31. Irudia) ez da modu berean gertatzen, hau da, lore gutxien dituzten sortek ez

dute fruitu gutxien garatzen (eta alderantziz).

ARRISKU-FAKTOREAK

Arrisku-faktoreei dagokienez, bi ekintza nagusik kaltetzen dute espezie hau: larreen

hobekuntzarako tratamendu bortitzek eta loratze garaian jendeak adaxkak kentzeak (loreen giza

predazioa). Lehen jarduerari dagokiola, Irungo lurralde hauetan azken bost urteetan burutu diren ekintzak,

abonatuak eta desbrozeak izan dira. Duela 15 urte aldiz, txilarra, otea eta iratze komunitateei su ematen

zieten, hauek aziendari larretzea galerazten zioten bezain laister. Desbrozeak ere egiten ziren, kontrol

handirik gabeko ekintzak alegia.

1990-2001 bitartean Pagogaña eta Erlaitzen (batez ere Pagogaña) eginiko ongarriketak ondorengo

taulan agertzen dira (J. Aduriz, kom. pertsonala):

URTEA Ha DOLOMIA* SUPERFOSFATO eta KLORURO N-P2O2-K2O GUZTIRA

AZUFREA

POTASA

1990 77 7400 - 3100 - 10500

1991 77 - - - 6395 6395

1992 77 6000 2000 900 - 8900

1993 131 30000 9275 - - 39275

1994 0 - - - - -

1995 0 - - - - -

1996 77 6250 5000 2500 - 13750

1997 0 - - - - -

1998 77 - 3000 3500 - 6500

1999 77 7500 4500 - - 12000

2000 77 17000 8000 - - 25000

2001 77 2000 6000 - - 8000

* Dolomia=%77 karea eta %33 magnesioa.

Ongarriketa guzti hauek urte batean traktorearen bidez egin badira ere, gainontzekoetan,

hegazkinez egin dira. Ongarriketa-sistema honek, beraz, ez du asaldura mekanikorik suposatu. Hala ere,

aipatu beharra dago zehaztasun gutxiko datuak direla eta ez dagoela inolako baloraziorik jarduera guzti

hauen arrakasta inguruan (behin eginda, ez da arrakastaren edo porrotaren jarraipen sistematikorik

burutu).

Bestalde, abeltzantza tradizional extentsiboak ez du espeziearen biziraupenean eragiten, aitzitik,

argi-baldintzak mantentzeaz gain zuhaitz eta zuhaixken geruzetan lehiakidetza kontrolatzen du. Espeziea

agertzen den lekuetan orain aipaturiko erabilera baldintzak mantentzen badira, taxoi hau ez litzateke

arriskupean aurkituko. Bestetik, aipatu beharra dago loraketa garaian, lore eder eta erakargarri ugari

ekoizten dituenez, jendearen loreak mozteko joera nabarmena dela. Arrisku potentzialen artean larreen

hobekuntza egiteko erabiltzen diren jarduera bortitzak azpimarra daitezke, bereziki herbiziden aplikazioa.

54

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!