15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24. Irudia. Saxifraga clusiik AHPNan duen banaketa zehatza. Kokapen bakoitzean landare-aleek okupatzen duten azalera

adierazi da m 2 -tan (irudian ez da Putrerrekako populazioa agertzen).

EKOLOGIA: HABITAT KARAKTERIZAZIOA

Bibliografiaren arabera, substratu silizeodun zirrikitu heze edota errekasto inguruak kolonizatzen

ditu eta altitude garaietan agertzen da (AIZPURU et al., 1997; BIURRUN, 1999). Espeziea batez ere eskisto

gainean agertzen da (CASTROVIEJO et al., 1997; AIZPURU et al., 1999). Inguru biotikoari dagokionez,

Saxifraga clusii, Soldanella villosarekin batera, Saxifrago clusii-Soldanelletum villosae asoziazioan biltzen

da (AIZPURU & CATALÁN, 1987).

AHPNean, Martuzenegierrekan 420 eta 650m bitartean ikusi da, Txurrumurruerrekan, 270 eta

750m artean, eta Putrerrekan 375m-tan. Orientazioari dagokionez, lehenengo eta hirugarren errekastoak

mendebaldera orientatua daude eta bigarrena, iparraldera. Hiru kasuetan substratua azidoa da (granitoa).

S. clusii harri-txintxar, lurzoru mehe, goroldio edo belar gainean aurkitu da. Inguru oso argitan bizi da,

gehienetan inguruan zuhaitzik gabeko tokietan eta ur bazterrean edota errekan bertan ere ikusi da,

hezetasun handia behar duen landarea da. Berarekin batera hazten diren espezie laguntzaileen zerrenda

5. Taulan topa daiteke, sarritan Soldanella villosa ere agertzen delarik.

ARRISKU-FAKTOREAK

Espezie honetan muga-efektua nabaria da Aiako Harria eta Bianditzeko hiru erreketan bakarrik

aurkitu baita, baina populazioak egoera onean daude. Inguru oso jakinetan bizi den landarea izanik,

habitataren eraldaketa da arrisku-faktore nagusia: baso-lanek sortutakoa (pistak eta beste lanak), ibai

ertzetan hondakinen metakinek sortuak eta ertz hauetako landarediaren aldaketak eragindakoak

40

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!