15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

desberdinak izatea. Gertaera honek izugarrizko garrantzia eta inplikazioak ditu espeziearen kontserbazio

eta kudeaketarako eta beraz, ezinbesteko eginbeharra da bi belaunaldi horien inguruan ahalik eta gehien

ikertzea, espeziearen biologia orokorra oso ongi ezagutzea kontserbazio-plan egokiak proposatzeko

(RUMSEY et al., 1998a, 1998b eta 2002; USHER, 2002).

EKOLOGIA: HABITAT KARAKTERIZAZIOA

Espezie hau mikroklima berezietan bizi da: toki itzaltsukoak dira eta ia saturazioraino iristen den

hezetasuna egoten da. Tenperaturak, berriz, suabeak dira eta homogeneoak urte guztian. Substratuari

dagokionez silizikola da eta errekastoetako ur-jauzien zuloetan bizi da (CASTROVIEJO et al., 1986; AIZPURU

et al., 1999). AHPNeko populazio bakarraren habitata bat dator orain arte esandakoarekin eta T.

speciosumekin batera topatu ditugun espezie laguntzaileak ondoko hauek dira: Cardamine raphanifolia,

Cardamine pratense, Chryssosplenium oppositifolium, Hepatica sp., Luzula sylvatica, Oxalis acetosella,

Rubus sp., Saxifraga hirsuta, Sphagnum sp.

ARRISKU-FAKTOREAK

Arrisku-faktore potentzial aipagarriena: errekastoaren ubidean eragin dezakeen edozein jarduera

eta perturbazio, bereziki baso-ustiaketari lotuta daudenak; hau da, bizi deneko ekosistemaren eraldaketa

da espezie honen inguruan dagoen arrisku-faktore nagusiena. Baita naturzale nahiz botanikoen bilketajarduera

mehatxu potentzial nabarmena da.

3.3. LARRE-OTADIAK

Daphne cneorum L.

Orohar, esan dezakegu eskasak direla Daphne cneorum espeziearen inguruan buruturiko ikerketak

eta ondorioz, zailtasunak izan ditugu dagoen informazio apur hori lortzeko, bai eta gure datuak

interpretatzeko.

KOROLOGIA: BANAKETA GEOGRAFIKOA, ZENTSUA ETA OKUPAZIOA-AZALERA

Daphne cneorum espezie arrunta da Europa erdi eta hegoaldean (TUTIN et al., 1968), nahiz eta

herrialde bakoitzean bere egoera desberdina izan (esaterako Polonian espezie mehatxatua da). Aitzitik,

Euskal Herrian ezagutzen diren populazioak banaketaren mendebaldeko mugakoak dira. Gipuzkoan

Irunen eta Bizkaian Karrantzan aurkitu izan da (AIZPURU et al., 1997) baina azken lokalitateari dagokionez,

bilaketa berriak burutu ostean ez da berriro agertu. AHPNean aipatuta zeuden lokalitateez gain (AIZPURU

et al., 1997) beste hiru puntutan ere aurkitu denez, hasieran uste baino ugariagoa dela esan daiteke.

Antza denez, espezie honen habitata eranitza da, bai altitudeari eta bai substratu-mota eta hezetasunmailari

dagokienez: Europa erdiko mendietan 1500m-tik gora eta leku hezeetan ageri bada ere (AIZPURU

et al., 1996), AHPNean 500m-tik beherako altitudeetan topatu dira orban guztiak, Bidasoan eta Miarritze

inguruan ia itsas mailaraino jaitsiz. Litekeena da Euskal Herrian espezie honek duen egoera larria, bai

banaketa-muga izatearekin eta bai bere habitataren perturbazio-jarduerekin erlazionatuta egotea.

Ukaezina da espezie honen habitata ikertu beharra dagoela bere biziraupenaren inguruko erabakiak hartu

aurretik.

46

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!