15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

• Mendi-laginketa: landa-miaketarako substratu silizeoko eremua finkatu zen (EVE, 1993) eta

bertako erreka eta errekastoetatik ibilbideak antolatu ziren. Behaketa begiz egin zen edo 8x40ko

prismatikoez lagunduta eta GPSaz kokapen zehatzak erregistratuz.

• Kokapenen mapa digitalak: 2001.eko ortofotoak 1:10.000 eskalan erabiliz, populazio bakoitzaren

kokapena zehaztu eta ondoren digitalizatu egin da (ArcView 3.1). Halaber, datu-base dinamiko

bat eraiki dugu Access-en datu geoerreferentziatuen kudeaketa eraginkorrerako.

2.4.2. Okupazio-azalera eta zentsua

Espezie guztietan banaketa aztertzen ari zela burutu zen zentsua, eta ahal izan zen neurrian

espezie loredunetan loraketa-garaian eta iratzeetan esporulazio-garaian zenbatu ziren indibiduo heldu eta

ugalkorren kopurua. Kasuz kasu, horrela burutu zen zentsua:

(a) Trichomanes speciosum iratzearen zentsua burutzeko, zuzenean, fronde-kopurua kontatu zen,

hots esporofitoen ugaritasuna estimatu zen.

(b) Hymenophyllum tunbrigense iratzearen zentsua egiteko 0,25 m 2 -ko karratua erabili zen:

karratuan sartzen ziren fronde-kopurua zenbatu zen, gutxienez 3 karratutan, ondoren karratuko esporofito

kopuruaren batazbestekoa kalkulatuz. Azkenik, populazioko ale guztiek zenbat karratu betetzen zituzten

kontatu zen eta batazbestekoaz bidertuz kopuru totala estimatu zen.

(c) Saxifraga clusiirekin errosetak kontatu ziren, hauen tamainua ere (handi, ertain, txiki) kontuan

hartuz. Erabilitako tamaina-tarteak: txikiak (2,5 cm arterainokoak), 2,5 eta 5,5 cm artekoak ertain gisa

kontatu ziren eta 5,5 cm-tik gorakoak, handi bezala zenbatu ziren. Saxifraga clusiik errekastoetan

betetzen duen azalera kalkulatzeko, errekaren luzera eta batazbesteko zabalera neurtu dira. Azken datu

hau lortzeko, errekaren 15 puntutan neurtu da zabalera.

(d) Soldanella villosaren kasuan ere sortak zenbatu ziren. Sorta da, espezie honen kasuan,

elkarren ondoan garaturiko erroseta-multzoa, hots, begibistaz bereiz daitekeen unitate funtzionala, eta

ziurrenik banako berari dagozkionak. Bi sorten arteko distantzia minimotzat 10 cm hartu da. Iritsi ezinak

ziren tokietako sorten kontaketa 8x40ko prismatikoen laguntzaz egin zen. Soldanella villosaren “sorta”

bakoitzaren azalera kalkulatzeko 0,25 m 2 -ko karratu bat erabili da.

2.4.3. Habitat karakterizazioa

Populazio edo gune bakoitzaren habitata zehazki karakterizatu da ondoko ezaugarrietan oinarrituz:

altitudea, malda, orientazioa, substratu geologikoa, lurzoru-mota, landaredi-mota, ingurunearen dinamika

edota perturbazio-mota, eta landare laguntzaileak. Zenbait datu mendian bertan jaso dira, beste batzuk

aldiz mapa tematiko digitaletatik lortu dira; ArcView 3.1 aplikazio informatikoa erabiliz, populazioen

kokapen-mapa digitala eraiki da eta mapa tematiko digital desberdinekin gurutzatuz (geologikoa,

lurzoruena, landarediarena, etab.) habitataren inguruko informazio zehatza lortu dugu.

S. villosa espeziearen habitataren karakterizaziorako ahalegin eta esfortzu berezia egin zen,

populazio bakoitzaren inguru abiotikoa eta biotikoa zehazki deskribatuz, mikrohabitat-mailan ahal izan zen

kasuetan. Aztertutako aldagai fisikoak lurzorua, hezetasuna eta argitasuna izan ziren (1. Taula) eta inguru

biotikoa deskribatzeko, gehien errepikatzen ziren landareak identifikatu ziren (AIZPURU et al., 1999).

16

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!