15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. GAUR EGUNGO EGOERAREN DIAGNOSI OROKORRA ETA ONDORIOAK

4.1. Petrocoptis pyrenaica subsp. pyrenaica (J.Bergeret) A.Braun ex Walpers

• Banaketa eta zentsua: Aiako Harriko populazioa 23 gunetan banatu zen. Guztira 18393 ale loredun

kontatu ziren eta banaketa eredu jarraia azaldu zuten sortek. Landare honen sorta tamaina oso

aldakorra zela behatu zen (113,4±138,7). Granitozko harkaitzetan bizi da estraplomoen zirrikituak

kolonizatuz; 500-800m bitartean aurkitu da eta orientazio guztietan.

• Espeziearen kontserbazio-egoera ona da.

• Ez da arrisku-faktore aipagarririk identifikatu.

4.2. Asplenium septentrionale (L.) Hoffm. subsp. septentrionale

• Banaketa eta zentsua: guztira 13 kokapen eta 29 ale aurkitu dira, guztiak granitozko harkaitz

silizeoetan, 650-750 m-tako tarte altitudinalean, eta bereziki W-ko orientazioan.

• Espeziearen kontserbazio-egoera ona da.

• Ez da arrisku-faktore aipagarririk identifikatu. Halere, naturzale nahiz botanikoen bilketa-jarduera

mehatxu potentzial bilaka daiteke, bai eta eskalada-jarduera ere.

4.3. Huperzia selago (L.) Bernh. ex Schrank & C.F.P. Mart. subsp. selago

• Banaketa eta zentsua: guztira 19 kokapen eta 143 ale aurkitu dira, ia guztiak (aleen %93a) granitozko

harkaitz silizeoetan, 625-800 m-tako tarte altitudinalean, eta bereziki W-ko orientazioan.

• Espeziearen kontserbazio-egoera ona da.

• Ez da arrisku-faktore aipagarririk identifikatu. Halere, naturzale nahiz botanikoen bilketa-jarduera

mehatxu potentzial bilaka daiteke, bai eta eskalada-jarduera ere.

4.4. Soldanella villosa Darracq ex Labarrère

• Banaketa eta zentsua: Oiartzungo Bianditz eta Aiako Harriko azpiko 31 errekastoetan aurkitu da,

guztira 54 talde osatuz. Errekasto hauek granitozko substratu azidoen gainetik doaz eta iparraldera

edo mendebaldera orientatuta daude. Azterturiko 3 populazioetan diferentzia esangarriak behatu dira

3 adin klaseetako aleen (S, plantula; VY, gazte begetatiboa; A, heldua) hosto tamainari (Ø, diametroa

eta L, luzera) eta lore nahiz fruitu kopuruari dagokienez: Bianditzen (errekastoaren goi mendiko

iturburua) aleak esangarriki (anova, p

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!