15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

• Kokapenen mapa digitalak: 2001.eko ortofotoak 1:10.000 eskalan erabiliz, populazio bakoitzaren

kokapena zehaztu eta ondoren digitalizatu egin da (ArcView 3.1). Halaber, datu-base dinamiko

bat eraiki dugu Access-en datu geoerreferentziatuen kudeaketa eraginkorrerako.

2.5.2. Okupazio-azalera eta zentsua

Landare honen aleak ez dira errazak definitzen, ez baita argi ikusten banakoa non hasi eta non

bukatzen den. Horregatik unitate gisa, banakoen sail edota orban diskretuak hartu dira kontutan eta hauek

erabili dira zentsua egiteko orduan. Zenbaketa egin ondoren 1:5000 eskalako mapan kokatu dira.

D. cneorum muluaren banakoek sail edo orban diskretuak (ingelesezko "patch") eratzen dituzte

hazten diren lekuan eta horiek zenbatu ziren zentsuan. Iritsi ezinak ziren tokietako sailen kontaketa

prismatikoen laguntzaz egin zen. Okupazio-azalera kalkulatzeko 50 m-tako zinta metrikoa erabili da.

2.5.3. Habitat karakterizazioa

Alde batetik, populazio edo gune bakoitzaren habitata zehazki karakterizatu da ondoko

ezaugarrietan oinarrituz: altitudea, malda, orientazioa, substratu geologikoa, lurzoru-mota, landaredi-mota,

ingurunearen dinamika edota perturbazio-mota, eta landare laguntzaileak. Zenbait datu mendian bertan

jaso dira, beste batzuk aldiz mapa tematiko digitaletatik lortu dira; Arcview 3.1 aplikazio informatikoa

erabiliz, populazioen kokapen-mapa digitala eraiki da eta mapa tematiko digital desberdinekin gurutzatuz

(geologikoa, lurzoruena, landarediarena, etab.) habitataren inguruko informazio zehatza lortu dugu.

Bestetik, espezie honek otearekin duen erlazioa aztertzeko, otearen estaldura kalkulatu zen

puntuen metodoa erabiliz. Horretarako azaroan 6 eremu lagindu ziren: D. cneorum agertzen zen hirutan

(Arbiun, Erlaitz eta Pagogañako soroa) eta agertzen ez zen beste hirutan (Deskansa, Erlaitz eta

Pagogañako soroa). Bakoitzean, 20m-ko 10 trantsektu egin ziren euren artean 4 m-ko distantzia zutela

eta trantsektu bakoitzean 10 cm-naka begiratu zen landaredia. Lau taldetan banatu ziren: Daphne

cneorum, otea, txilarra eta larrea.

2.5.4. Ugal arrakasta

D. cneorum-en ugal arrakastaren jarraipena egiteko maiatzan, 10 sorta aukeratu ziren: 5 Erlaitzen

eta beste 5 Pagogañako-soroan. Sorta bakoitzean, adartxo guztiak kontatu eta haietako 10 markatu

ziren. Markaketa egiteko plastikozko tira batzuk dimoaz etiketatu ziren eta pitarekin lotu adartxora.

Adartxo bakoitzeko lore-kopurua zenbatu zen eta asteroko jarraipena egin zen fruitua garatu arte

(ekainaren bigarren asterarte).

2.5.5. Arrisku-faktoreen identifikazioa

Populazio bakoitzaren kasuan, gaur egun dauden nahiz potentzialki gerta daitezkeen arriskufaktore

garrantzitsuenak identifikatu dira horretarako bereziki diseinatu diren fitxak erabiliz.

18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!