15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3.2. ITURBURU, ERREKASTO ETA ERREKAK

Soldanella villosa Darracq ex Labarrère

KOROLOGIA: BANAKETA GEOGRAFIKOA, ZENTSUA ETA OKUPAZIOA-AZALERA

Soldanella villosa, landare endemikoa da eta bere banaketa Pirinio mendebalde eta kantabriar

mendikatera mugatzen da (SAULE, 1991). Euskal Herrian, Aiako Harria-Bortziri mendigunean dago eta La

Arboledan (Bizkaia) populazio bakanen bat (AIZPURU & CATALÁN, 1987; LOIDI et al., 1997). AHPNean bi

lokalitate zeuden aipatuak (AIZPURU et al., 1997) eta errekastoetan burututako miaketak kopuru hori

emendatu egin du. Kopuru altuenak Bianditz mendiaren hegaleko errekastoetan topatu dira eta hortik

Aiako Harriruntz gutxituz doa. Espezie honen kasuan interesgarria litzateke habitataren edo inguruaren

aldaketak, sorten banaketan eraginik duen aztertzea.

Banaketa geografikoari dagokiola, berrikuspen bibliografikoaren ondorioz, emaitza hauek lortu dira:

Mundu-mailan: Endemikoa izanik “arraro” gisa kontsideratuta dago.

Europa-mailan: Pirinio mendebaldeko eta Kantabriar mendietako endemikoa da (SAULE, 1991).

Penintsula Iberiar-mailan: Mendebaldeko Pirinioetatik Kantabriar mendizerrarainoko banaketa du

(SAULE, 1991; CASTROVIEJO et al., 1997) eta mendebaldeko muga Santanderren dago, Escudo de

Cabuérnigan hain zuzen ere.

Euskal Herri mailan: Ipar Euskal Herrian 3-4 lokalitate ezagutzen dira Askain eta Itxason: Askainen,

herriaren eta Larun mendiaren artean eta Itxason Artzamendi eta Laxia mendien artean (VIVANT,

1971). Hego Euskal Herrian Gipuzkoan, Nafarroan (Urrizate, Aritzakun eta Itxusi mendiaren inguruan

Baztanen, eta Lesaka, Aranaz eta Mendaur mendian, BALDA 2002) eta Bizkaian ageri da (AIZPURU &

CATALÁN, 1987).

Euskal Autonomi Erkidegoan: Aiako Harria-Bortziri mendigune granitikoan ageri da eta Trianoko

mendietan Bizkaian (AIZPURU et al., 1997).

Aiako Harria Parke Naturalean:

Banaketa eta zentsua (14. eta 15. Irudiak): kokapen-kopuru totala 54 izan da. Mendiko lanaren

ekarpenek espezieari buruz genuen informazioa emendatzea ahalbidetu du. Lehendik aipatuta zeuden bi

puntuen koordenatu zehatzagoak lortzeaz gain leku berriak topatu dira. Orokorrean, Uzpuru azpialdeko

erreketatik Aiako Harriko erreketaraino aurkitu da, Oiartzungo Bianditz eta Aiako Harriko azpiko 31

errekastoetan hain zuzen ere, guztira 54 talde osatuz (4. Taula). Errekasto hauek granitozko substratu

azidoen gainetik doaz eta iparraldera edo mendebaldera orientatuta daude.

Soldanella villosa-ren kasuan, sorta solteak topatu dira eta Basaterreka eta Martuzenegi errekan

izan ezik, gainontzekoetan eremu txikia betetzen dute. Kopuru altuenak Bianditz mendiaren hegaleko

errekastoetan topatu dira eta hortik Aiako Harriruntz gutxituz doa kopuru hori. Erreka bakoitzeko sortak

ezberdintzeko, espeziearen eta errekaren izena edo inguruko toponimo bat erabili da.

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!