26.08.2013 Views

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Tirotropinaren Hormona Askatzailea

antigorputzak erabiliz, immunohistokimikoki, TRH-aren sistemaren banaketa zabala

isladatzen duten garun-mapak burutu dira, eta emaitza hauek, aurrekoekin bat zetozela

frogatu da (Lechan eta lank., 1986b).

Kirurgikoki erdiko hipotalamo basala isolatu zenean eta aipatutako nukleotan

TRH mailak konstante mantentzen zirela behatu zenean, hipotalamo kanpoko TRH-a

NSZ-aren atal hauetan sortzen dela, eta ez dela honaino garraiatzen neurona

hipotalamikoen axoien bidez frogatu zen. Ugaztunen garuna eta bizkar-muinean gain,

TRH-aren kontzentrazio altuak topatzen ditugu anfibioen odolean, garunean eta

larruazalean (Jackson eta Reichlin, 1979), baita ere moluskoen garunean, hauen

sistema endokrinoan duen funtzioa ezagutu gabe mantentzen bada ere.

TRH-a eta P substantzia (SP), serotoninarekin batera, rafe nukleoaren muinneuronetan

eta bizkarrezur-erraboila sisteman aurkitzen dira (Johnson eta lank., 1993).

Neurotransmisore bakoitzaren ontogenia banatuta aztertzen duten ikerlanak daude eta

zelula berean egon arren, bere artean desberdinak direla, aurkitu da (Jonakait eta lank.,

1988).

2.3. TRH-a ORGANO PERIFERIKOETAN

TRH-ari buruzko ikerlan gehienak, orain arte aipatu den bezala, garunean

burutu dira. Hipotalamotik kanpoko garun-ataletan ere agertzen zela behatu zenetik

(Leppaluoto eta lank., 1978), tripeptidoa arratoien organo periferikoetan (gibelean,

giltzurrunean, arean, bihotzean, barrabiletan, obulutegian) eta gorputzeko likidoetan

(odolean, giza-hazian) kokatu da (Safran eta lank., 1982; Pekary eta lank., 1983;

Lamberton eta lank., 1984; del Rio-Garcia eta Smyth, 1990). TRH-aren hartzaileen

banaketa ere ehun periferikoetan ikertu da (Fukusumi eta lank., 1995).

Oilaskoetan TRH-a garunean, hipofisian, tiroide guruinean eta gonadetan

topatu da, eta hazkuntzan, ugalketan eta digestioan zerikusirik izan ahal duela

pentsatzen da (Geris eta lank., 2000).

Interesgarriak dira bihotzean TRH-ari buruz egindako ikerlanak. TRH-aren

genea bihotzean espresatzen dela, hain zuzen ere, aurikularen miozitoetan (Shi eta

lank., 1996) eta bere mRNA-ren dentsitatea glukokortikoideen bidez areagotu ahal

dela behatu da (Shi eta lank., 1997; Wilber eta Xu, 1998). Honen ondorioz, TRH-aren

Sarrera 11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!