26.08.2013 Views

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7. ZAHARTZAPENA

7.1. GARUNA

Zahartzapena

Garunaren zahartzapenari buruz ikerlan asko burutu dira. Gizakietan eta

gizakiak ez diren beste primateetan, funtzio kognitiboen galera gertatzen dela frogatu

duten ikasketak argitaratu dira (Moss eta lank., 1997; Cahn-Weiner eta lank., 2000;

Souchay eta lank., 2000). Zahartzapenarekin gertatzen den oroimenaren galerari

buruzko lan ugari ere badaude, aldiz, malgutasun kognitiboa eta abstrakzioa bezalako

gaitasunen inguruan, duela gutxi arte ez dira datuak lortu (Lai eta lank., 1995; Fristoe

eta lank., 1997; Royall eta lank., 2000; Moore eta lank., 2003). Funtzio hauek garunkortexak

eramaten ditu aurrera (Milner, 1995; Petrides, 2000a; Petrides, 2000b), baina

zahartzapenarekin kortexaren gai grisaren galera gertatzen bada ere (Magnotta eta

lank., 1999; Bartzokis eta lank., 2001), badirudi, ez dagoela adinaren menpeko

neuronen galerarik garun-kortexean (Peters eta lank., 1994; Peters, 2002). Hau dela

eta, ondorioztatu da, zahartzapenean gertatzen diren aldaketa neurobiologikoak ez

direla neuronen heriotzaren gisakoak, baizik eta neurona banakoetan gertatzen diren

egitura eta funtzio aldaketen modukoak (Morrison eta Hof, 2002; Page eta lank., 2002;

Duan eta lank., 2003).

Bestalde, aldaketa morfologikoak eta kapilareen kopurua eta kapazitatea dela

eta, garunaren odol fluxua eta metabolismoa murrizten dira, ondorioz garunaren

funtzioen urritasuna gertatzen da (Wang eta lank., 2004).

Honekin batera, zahartzapenean parte hartzen duten entzima ugari deskribatu

dira (Jiang eta lank., 2001). Gainera, zelula barneko metabolismo murriztua,

zahartzapenaren berezko ezaugarria dela pentsatzen da (Hayashi eta Goto, 1998).

Halaber, metabolismo peptidikoaren erregulazioan eginkizun garrantzitsua duten

proteasak, ehun zaharretan gainerregulatuta daudela frogatu da (Keppler eta lank.,

2000; Jiang eta lank., 2001).

Hau dela eta, oraindik argitu gabe dago nola, peptido eta aktibitate peptidaseko

mailen aldaketak ehun desberdinetan, zahartzapen prozesuan parte har dezaketen.

Sarrera 61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!