26.08.2013 Views

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Organo periferikoen garapena

Faringearen kanpo-poltsiko epitelialek, amigdala, tiroide, timo eta paratiroide guruinak

emango dituzte.

Faringearen atzekaldean, digestio-hodia estutzen da hestegorria emateko. Honi,

urdaila, heste meharra eta heste lodia jarraituko diote. Endodermoko zelulek digestio

hodia eta bere guruinen azala baino ez dute eratzen, peristalsirako muskuluak

mesodermoko mesenkima zelulek emango dituzte.

Endodermoak urdailaren atzetik sortzen diren organo osagarriak ere ematen

ditu. Dibertikulu hepatikoa enbrioiaren aurreko hestetik sortu eta mesenkiman barrura

sartzen den hodia da. Mesenkimak endotelioa proliferatzea, adarkatzea eta gibelaren

guruin-epitelioa eratzea eragiten du. Digestio-hoditik hurbilen aurkitzen den

dibertikulu hepatikoaren zatiak gibelaren drainatze hodi moduan funtzionatzen

jarraituko du, eta hodi honetatik ateratzen diren adarkadurak, behazun-xixkua emango

du. Area, dibertikulu dortsal eta bentral desberdinen fusiotik eratuko da (Gilbert,

1997).

Organo hauen hazkuntzaren bizkortzean parte hartzen duten molekulen artean

kolezistokinina (CCK) dugu. Zenbait ikerlanek baieztatzen dute molekula honen

ekintza trofikoek arearen hazkuntza eragiten zutela (Gasslander eta lank., 1990; Dawra

eta lank., 1993). Aurrerago, hamsterrean burututako esperimentuen bidez, gibelaren

garapenean ere garrantzitsuak direla frogatu zen (Ohlsson eta lank., 1999).

Lehenago aipatu dugun moduan, IGF-ak, garapenaren erregulatzaile nagusiak

dira. Fetu eta jaioberrien organo guztietan agertzen dira. Dena den, hazkuntza faktore

hauen sintesia kontrolatzen duten mekanismoak, jaio aurretik eta ondoren desberdinak

izaten dira. Umetokian eta fetuaren zirkulazioan IGF-II motako faktorea da nagusi

(Gluckman eta Butler, 1983; Han eta lank., 1988; Lennard eta lank., 1995). Molekula

honen garrantzia fetuaren garapenean, IGF-II-rako kodifikatzen duen genea inaktibo

duten arratoi transgenikoetan ikasi da (Baker eta lank., 1993). Jaiotzaren ondoren IGF

hepatikoen ekoizpenean aldaketa bat gertatzen da, IGF-II-tik, IGF-I-era, non bai

kortisolak (Li eta lank., 1993; Li eta lank., 1996a) zein hormona tiroideoek (Mesiano

eta lank., 1989; Latimer eta lank., 1993) funtzio garrantzitsua duten. IGF-aren maila

altuenak animaliaren jaio ondorengoko egunetan aurkitzen dira eta organoen

hazkuntza aldiarekin bat datoz (Peng eta lank., 1996).

Y neuropeptidoa (NPY) (Ding eta lank., 1997), hesteko peptido basoaktiboa

(VIP edo vasoactive intestinal peptide) (Chastre eta lank., 1987), glukagoia (Blazquez

54

Sarrera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!