26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Urtealdi hau ixteko, azkenik, Giulio Cesare della Croceren

Bertoldaren maltzurkeri zurrak eta Bertoldin’en txaldankeri

barregarriak izeneko itzulpena dugu, Bernardo Garro “Otxoluak”

1932an argitaratua, nahiz eta lehenago Euzkadi egunkarian atalka

agertu ziren. Della Crocek bi liburu gisa plazaratu zituen materialok

jatorriz, Bertoldo eta Bertoldino, biak ustez 1620 urtearen inguruan

argitaratuak.

Otxoluak “Len-itza” izeneko atarikoan aitortzen duenez, testu

horiek aukeratu izanaren arrazoia, literaturako obra gorenak izatea

baino, euskararen ahozko baliabideak zuzenean erabiltzeko

eskaintzen zuen aukera izan zen. Didaktikotasun hori Arejitak

laburtzen du, honela:

Helburu bi bete gura ditu itzulpenaz Otxoluak:

euskera ona emon irakurleari (hizkuntzaren erabilera ona

erakutsi), eta euskerea neke barik eta atseginez irakatsi

(helburu didaktikoa). (Arejita, 1983:10).

Bizenta Mogelen itzulpenaren kasuan bezala, hau ere herri

xehearentzat eta umeentzat pentsatua dago, esaera eta ekintza

itsusirik gabea. Otxoluaren hitzetan:

Beraz, ene irakurle on orrek, ezeren kezka baga ta

txarrik aurkituko eztozunen ardura barik irakurri daikezu

euskerazko idaztitxu au, ta, era berian, naiz-ta edozein

umekondori be irakurteko emon, umientzako batez be

antolaturiko batetik euzkeralduba dalako, ta

euzkeraldueran antolatzallien asmua neure gogo ixan

dodalako (Della Croce, 1932:4).

Itzulpenean neologismo ugari erabiltzen dira, eta sintaxia

Altuberen aginduak zorrozki betez eratua dago. Arejitaren iritziz,

hala ere, Otxoluaren estiloa ez da muturrekoa: “Otxolua, euskeraren

herrikoitasunari begira, Lauaxeta eta Kirikiñoren arteko erdibide

baten dagoala esango neuke” (Arejita, op. cit.:12). Horretaz

gainera, atsotitzak barra-barra erabili zituen, horietatik asko

Refranes y Sentencias (1596) delakotik ateratakoak.

145

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!