26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Iradoki dugun bezala, sarritan egilearen jarrerak merkatu

berezi baten legeekin dauka zerikusia. Izan ere, haurrak desohizko

kontsumitzaileak diren aldetik, hainbat bitartekariren bidez iritsi

behar da liburura. X. Etxanizek Hunt-ek proposaturiko eskemaren

moldaketa bat eskaintzen digu (Etxaniz, 1997b:24). Horren arabera,

liburua sortu aurretik egilearengan eragina duten faktore berezien

artean familia instituzioa, gizartea eta irakaskuntz liburuak daude.

Argitaratu ostean, berriz, eskola erakundea, liburu-saltzailea,

bibliotekaria eta beste zenbait bitartekari ageri dira.

Gemma Lluch i Crespo-k ere ikertu du HGLren komunikazio

literario berezia. Irakasle honen ustez, “transformazio agenteak”

dira egileei ezaugarri jakin batzuetako produktuak idaztea

proposatzen dietenak; ondoren, testu horiek irakurtzeko egokiak

direla esan eta, azkenik, lehenengo hartzaileei (maisu-maistra eta

gurasoak) gomendatzen dizkietenak (Lluch i Crespo, 1995:86).

Transformazio agente horiek hiru multzotan sailkatzen ditu egileak:

lege aldetikakoak, hezkuntzakoak eta argitaletxeetakoak.

Hartzaileen artean ere, bereizketa hirukoitza egiten du Lluch i

Crespo-k: liburuaren ustezko irakurlea (haurra), liburuaren balizko

eroslea (gurasoak) eta liburua erostea gomendatzen duena (maisumaistra)

(op. cit.:101).

Bestalde, gero eta sarriagotan, paratestuak eta liburu bildumak

erabiltzen dira genero eta gaiaren erakusle gisa, helduen onespena

jasotzeko zein bibliotekari eta irakasleei laguntza emateko: “En

principi, abans d’iniciar la lectura del text el lector pot preveure

que l’autor li demana que supose que el text parlarà d’una

experiència comuna; també pot realitzar una hipòtesis relativa al

gènere del text i d’altres operacions més complexes” (op. cit.:105).

Helduen bitartekaritza hori positiboa izan daitekeela irudi

lezake, beren ezagutza psikopedagokikoak eta literarioak direla

medio, baina errealitatean bestelako baldintzak daude tartean, hala

nola helduek beren haurtzaroaz duten irudi idealizatua, edota

zenbait irakaslek irakurketarekiko duten ardura txikia. Olaziregiren

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!