26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

aipatutako bideari jarraituko zion. Eta ordutik aurrera pintura

zibiletan agertzen hasten denean, gizon-emakume txikien itxuran

agertuko da: proportzioak, jantziak, jarrerak,... gizon-emakume

helduei zegozkienak berak (Ariés, 1987).

XVII. mendetik aurrera, ordea, Errenazimendutik eratorritako

gizakiaren kontzeptuak, denboraren antzemate desberdinak eta

jaiotze tasaren jaitsierak haurraren kontzeptua aldatzen lagundu

zuten. Orduan hasi zen haurtzaroa giza garapenaren berezko alditzat

ulertzen eta, ondorioz, haurrei beren behar bereziak onartzen

(jostailuak, arropak). Umeei aingeruen ezaugarriak suposatzen hasi

zitzaien: xalotasuna, zintzotasuna; eta garaiko pedagogoen artean

Jainkoarengandik hurbil zeudelako ustea zabaldu zen. Uste hori

garaiko ikonografiak indartu zuen: ordua arte, umeak Jesus

jaioberria eta aingeruak irudikatzeko erabiltzen ziren soilik. XVII.

mendetik aurrera, hala ere, umeak ikonografia ez-erlijiosoan

agertzen hasi ziren, “putto” edo ume biluziaren erara. Ikonografia

hori zabaldu eta nagusitu zen neurrian, haurtzaroaren izaera berezia

ere zabalduz joan zen gizartean. Horrela, piskanaka, umeak helduen

atsegin eta erlajazio iturri bilakatuz joan ziren. Ikuspegi berri hori

familiartean zabaldu zen lehen-lehenik: gurasoei atsegingarriak

zitzaizkien umeak; neurri batean, etxeko animaliak balira bezala

jokatzen zuten.

Aurreko uste hori gizarte osora zabaldu zenerako, helduen

jokabidea onbideratu nahi zuen ikuspegi berri bat garatzen hasi zen,

elizaren inguruko moralista eta pedagogoen artean: haurtzaroa aldi

berezia zen, bai, baina haurrak, xaloak eta garbiak izanik, eta

Jainkoarengandik hurbil zeuden izakiak izanik, helduen grinetatik

urrun gorde behar ziren. Horrela, haurrek hezkuntza eta diziplina

behar zuten beren ongizate izpiritualerako, eta, ondorioz,

haurrentzako bereziak ziren liburuen beharra sortu zen. Shavit-ek

(1986:7) dioenez:

In the same way that people assumed a child needed

different dress, toys, and games, it was also assumed that

a child reader differed from the adult, both in his capacity

to comprehend, as well as in his educational needs.

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!