26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

II.2.5.1. Funtzionalismo dinamikoa.

Lan horrek 1920ko hamarkadako Formalismo Errusiarrarekin

dituen zorrak hasieratik bertatik onartu ondoren, proposatzen duen

metodologiaren zientifikotasuna azpimarratzen du Even-Zoharrek.

Alde horretatik, literatura ez da a priori klase nagusiek edo modak

definituta dagoen kontzeptu bat, baizik eta garai bakoitzeko

baldintza sozialen arabera definituz doan zerbait:

The science of literature, a conception without which

Dynamic Functionalism is unthinkable, is therefore not an

activity whose goal is to observe what certain dominant

views (ideologies/set of norms) in society consider to be

“literature”. Nor do the differents views held by this

science necessarily have an effect on any way the norms

or views related to the question of what “literature”

should be. In short, it is not the task of the science of

literature to interfere with whatever anybody in society

believes “literature” to be (op. cit.:3).

Funtzionalismoaren aipamenaren bidez, Formalista

Errusiarrekin lotzeko gogoa azpimarratzen du berriz ere. Egilearen

ustez, literaturarekin zerikusirik duten elementu semiotiko guztiek

sistema bat osatzen dute, eta elementu bakoitza sistema horren

barruan besteekiko duen funtzioaren arabera definitzen da. Eta,

gainera, Funtzionalismo horren Dinamikotasuna aldarrikatzen du:

sistemako elementuen arteko harremanak bi ardatzetan bana

daitezke, diakronikoa eta sinkronikoa; eta azken horren izaera

estatikoaren aurka (Ginebrako Eskolatik datorrena),

sinkronikotasunaren izaera dinamikoaren alde egiten du (erroak,

berriro ere, Formalismo Errusiarrean eta estrukturalista txekiarretan

ditu) (op. cit.:1).

II.2.5.2. Polisistemaren ezaugarriak.

Polisistema, azken batean, etengabeko elkarreraginean

dabiltzan sistemen (literarioa, linguistikoa, ekonomikoa, politikoa,

49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!