26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ut more as part of the educational apparatus —a vehicle for

education, a major means of teaching and indoctrinating the child”

(Shavit, 1986:35). Joera hori gure artean ere aurki daiteke, eta

norainokoa den ikusteko balio beza adibide soil batek: euskal

literatura nazioartean bultzatzeko, hamasei idazlez osatutako

katalogo eleaniztuna plazaratu da orain dela gutxi (Zubimendi,

1997); idazle horietako batzuk haur literaturan ere lan bikaina

egindakoak diren arren, haurrentzako obra bat bera ere ez dute

nazioartean aitortu nahi izan (Zubimendi, 1997:28).

Beste aldetik, HGLren arloan ezarri diren sari berezituek ere

haren status maila apala azpimarratzen dute; izan ere, sariketa

horiek desberdinak diren aldetik, ezin dira ohiko literatur irizpideen

arabera epaitu.

Azkenik, HGLk, hezkuntzarekin zuzenean lotzen ez denean, ez

du nahikoa haurraren gustukoa izatea: gainera, edo beharbada

lehenbizi, helduen oniritzia jaso behar du. Honela adierazten du

Shavit-ek (1986:37):

The children’s writer is perhaps the only one who is

asked to address one particular audience and at the same

time to appeal to another. Society expects the children’s

writer to be appreciated by both adults (and especially by

“the people in culture”) and children.

Barruko ikuspegiari buruz, berriz, HGLko idazleen statusa

bigarren mailakoa izan da beti. Literatura horren hastapenetan,

gizonezko idazleek ez zituzten beren lanak sinatzen, edota goitizen

baten bidez aurkezten zituzten. Emakumezko idazleek bai, sinatu

egiten zituzten, maila soziala apalagoa izanik, zer galdurik ez

baitzuten.

Gaur egun, sinatu egiten dira haur eta gazteentzako obrak,

baina gehienek beren maila apalagoa dela sentitzen dute. Mariasun

Landa euskal idazleak hauxe zioen elkarrizketa batean:

Helduentzat idazten dutenei egiten ez zaien baina

haur literaturaren egileek beti erantzun behar duten

galdera hau da, “zergatik idazten duzu haurrentzat?”.

Horren atzean honako ideia hauek daude, zergatik

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!