26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

liburuan; Patxi Zubizarretak Matias Ploff-en erabakiak (1992) eta

Eztia eta ozpina (1995) izenekoetan; eta bestek. Arantxa

Urretabizkaiak, esaterako, protagonistan fokalizaturiko eta

hirugarren pertsonan kontaturiko narrazioa darabil Aurten aldatuko

da nire bizitza (1992) liburuan.

Diskurtsoaren antolakuntza narratibo konplexuak ere erabili

izan dira: Patxi Zubizarretaren Gutun harrigarri bat (1992) liburuan

istorio nagusiaren barruan bigarren mailako istorioak tartekatzearen

bidez.

Genero eta gai berrien erabilera oso zabalduta dago. Gorago

aipatutakoez gain, honako obrak dira aipagariak: haur eta gazteen

arazo pertsonalak edo traumak eta beldurrak Txilikuren Katixa eta

Kroko (1992), Juan Kruz Igerabideren Gauez zoo batean (1993),

Patxi Zubizarretaren 1948ko uda (1994); bakezaletasuna eta

ekologia Xabier Mendigurenen Joxeme gerrara daramate (1992), P.

Zubizarretaren Marigorringoak hegan (1994), Txilikuren Muxi eta

Puxi (1987), M. Landaren Joxepi dendaria (1984); familiaren

ingurukoak Manu Lopezen Jaun agurgarria (1993); pobreziaz eta

emigrazioaz Joxantonio Ormazabalen Kittano (1988), B. Atxagaren

Bi letter (1984), Aingeru Epaltzaren Lur zabaletan (1994), Javi

Cilleroren Eddy Merckxen gurpila (1994), P. Zubizarretaren Eztia

eta ozpina (1994); maitasunari buruz J. Iturralderen Zikoinen kabian

sartuko naiz (1986), P. Zubizarretaren Emakume sugearen misterioa

(1993), M. Landaren Julieta, Romeo eta saguak (1994); askatasunaz

M. Landaren Potx (1992), Joxantonio Ormazabalen Margolin

(1983), B. Atxagaren Asto bat hypodromoan (1984) eta Behi

euskaldun baten memoriak (1991), Felipe Juaristiren Tristuraren

teoria (1993).

Dauzkagun datu guztiak dauzkagula, antzekotasun nabarmenak

antzeman daitezke itzulitako HGLren eta jatorrizko euskal HGLren

artean, batez ere ukitutako gaien aldetik eta, neurri txikiago batean,

diskurtsoaren antolakuntzari dagokionean ere bai. Ezbairik gabe,

euskal HGL igo egin da mundu zabaleko berrikuntzen trenera, eta

gaur egun munduko beste edozein HGLren dohainak eta gabeziak

dauzkala esan daiteke: fantasia eta errealismoaren arteko tirabirak,

257

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!