26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

padres que ya no son plena garantía, sino que se

transforman para él en motivo de inquietud. El

adolescente se siente incomprendido, experimenta conatos

de rebeldía y no sabe en ningún caso ni cómo le sucede

esto ni por qué. Puede llegar incluso a avergonzarse de sus

propios padres (Cervera, 1991:144).

I.3. Haur eta gazte literatura.

I.3.1. Hastapenak.

HGLren hasieretan era askotako liburu didaktiko eta moralak

daude. Otoitz egiteko liburuak, alfabetoa ikastekoak, alegia

zaharrak, santuen bizitzak... Han-hemenka argitaratutako obrak

ziren, haien arteko batasun bakarra erlijio ortodoxiaren barruan

umeei oinarrizko ezagutzak eskaintzea baitzuten.

XVII. mendean aldaketa garrantzitsu bat gertatu zen haurren

formakuntza ereduetan: egokitutako lanbideko arduradunaren

laguntzaile-ikasketetatik eskola-sistemara iragan zen. Sistema

berriak, ordea, ezinbestekotzat jotzen zituen liburuak ikasketa

prozesurako, haurrentzako liburu egokien beharra eraginez.

Lehenengo haur liburuak, beraz, hezkuntz sistemari lotu-lotuak jaio

ziren. Esaterako, lehenengo liburu ilustratua, J. A. Comenius-en

Orbis Sensualium Pictus (1658) izenekoa (Hürlimann, 1968:57),

marrazkien bidez ama hizkuntzatik abiatuta latina ikasteko tresna

izan zen. Liburuak arrakasta handia lortu zuen, eta XIX. mendea

arte berrargitaratu zen.

XVIII. mendean haurtzaroari zuzendutako hiru literatur eredu

sortu ziren: eredu moralista, Rousseau-ren eraginez (pertsonaia

jakin batzuk zituena —dena dakien aita edo irakaslea, ia ezer ez

dakien umea, etabar—, eta elkarrizketa moduan antolatua); bigarren

eredu bat, Rousseau eta Lockeren ikuspegietan oinarrituta,

informatiboa edo instruktiboa (fikzioz mozorroturiko geografia,

historia eta beste hainbat gairi buruzko testuliburu antzeko zerbait;

izugarrizko arrakasta izan zuen, eta gaur egun ere sarritan

erabiltzen da); eta hirugarrena eta garrantzitsuena, animalien

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!