26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

II.2.4. Translation Studies direlakoak

Translation Studies direlakoek, bestalde, aurrerakuntza handia

ekarri dute literatur itzulpengintzaren ikerkuntzara. 1980 urtearen

inguruan sortu ziren, Israelgo eta Herrialde Beheretako ikerlari

batzuen ahaleginaren ondorioz. Disziplina horren helburua,

itzulpengintzan askotan banaturik egon diren teoria eta praktika

uztartuz, itzulpengintzaren alor guztiak ikertzea da. Hala ere,

lortutako emaitzarik interesgarrienak literatur itzulpenetako

azterketetatik etorri dira.

Talde horretako kide gehienak (Lefevere, Toury, Even-Zohar,

Lambert, etabar) konparatibismoaren mundutik iritsi dira, eta bat

datoz literatur fenomenoa hipotesi eta helburu beretsuen pean

ikertzeko orduan: literatura sistema dinamikotzat ulertzea; teoria

eta praktikaren arteko trukaketa; itzulpenak ikuspuntu deskriptibo,

funtzional eta XTrantz orientatutik birreraikitzea; itzulpenak

ekoiztu eta, ondoren, ulertzeko jokoan sartzen diren baldintzak

aztertzea; itzulpenen eta testuak eraldatzeko beste moduen arteko

harremanak ikertzea; eta itzulpenek XHko literatura nazionalean

betetzen duten tokia, eta literatura batzuen arteko eragina aztertzea

(Gallego Roca, 1994:142).

Laburbil ditzagun aipatutako ikerlari horien emaitzarik

interesgarrienak.

II.2.4.1. James S. Holmes-en gidaritza.

Bere Translated! Papers on Literary Translation and

Translation Studies (1988) delakoan, Holmes-ek Translation

Studies izenez bataiatu zituen itzulpengintzari buruzko bide berriok.

Itzulpen Ikerketa horiek deskriptibo eta teorikoak izan daitezke,

eta, bi horien artean eguneroko itzulpengintza jardueraz aritzen

dena lehenengoa izanik, hiru ataletan banatu zituen horren ikerketaeremuak:

product-oriented, hau da, XTetan oinarrituz itzulpen

konkretuak aztertzea, edota ST batetik abiatuz egindako itzulpen

desberdinak aztertzea helburu dutenak; function-oriented,

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!