26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

V.3.3. Itzulpen estrategien deskribapena.

Hirugarren urtealdi honen hasierako hamar urteetako egoera

aurreko urtealdiaren bukaeran deskribatu genuenaren antzekoa da,

baina zertxobait areagotua. Aurreko atalean ikusi ahal izan dugun

bezala, euskaraz eskolatzen ziren ikasleen kopurua goraka joan zen

urtetik urtera; laster, gainera, ikastolen mugimenduari euskarazko

eskola publikoa gaineratuko zitzaion, eta irakaskuntzaren mundu

zabal horren liburu-eskakizuna oso handia izan zen. Jatorrizko

HGLren ekoizpena oso txikia zenez gero, produkzioaren zatirik

handiena itzulpenen bidez osatzen zen, nahiz eta, artean, eskari

handi horri behar bezala erantzuteko moduko itzultzaile profesional

gehiegi ez zegoen. Zeregin horretako aitzindariak, garai haietan,

Salvador Garmendia, Xabier Kintana, Xabier Mendiguren, Pello

Zabaleta eta beste gutxi batzuk izan ziren. Gainontzekoak ikastola

munduko irakasleak eta formakuntza prozesuan zeuden

unibertsitateko ikasleak ziren: Gillermo Etxeberria, Arantza

Sarriegi, Imanol Unzurrunzaga, Felix Ibargutxi, Joxantonio

Ormazabal, Txiliku, Juan Martin Elexpuru, Joan Amenabar, Periko

Diez de Ultzurrun, David Urbistondo, Pilar Iparragirre, eta abar.

Osatzen hasia zen “instituzioak” (argitaletxe gazteak,

irakaskuntza erakundeak, bibliotekariak) garbi asko ikusi zuen

zeintzuk ziren hasierako beharrak itzulpengintzaren aldetik: ume

txikientzako album ilustratuak (“Teo” saila 1979an argitaratzen hasi

zen euskaraz), tarteko adinerako testu egokiak eta komikiak

(“Asterix” 1976an argitaratzen hasi zen, eta 1980tik aurrera herri

ipuinen bilduma asko argitaratu ziren), eta gazte literaturako

klasikoak gaztetxoagoentzat (“Kimu”, 1976; “Tximista”, 1979;

“Itzul”, 1979).

“Aldez aurretiko arauei” dagokienez, itzulpen horiek,

batzuetan, kanpoko argitaletxeek argitaratzen zituzten; euskal

argitaletxeen kasuetan, berriz, Kataluniako argitaletxeekin (euskal

argitaletxeen ispilu zentzu askotan) hasitako lankidetzaren bidez,

edo egile eskubiderik ez zuten testu klasikoak euskaratuz burutzen

ziren.

260

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!