26.08.2013 Views

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

EUSKARARA ITZULITAKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Urtez aldatu gabe, 1969an, “Abere alaiak” saila argitaratu

zuen La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxe bizkaitarrak. Formato

handiko bederatzi liburu dira, marrazki handiz lagundutakoak, 12-

14 orrialdekoak. Jatorrizko testuaren egilearen aipamenik ez dago,

nahiz eta S. Callejak Jon Bilbaoren Bibliographia delakoan

oinarrituta, egiletza “G. Belkromm” (sic) izeneko bati egotzi.

Liburuak aztertu ondoren, berriz, hauxe da azaltzen den bakarra:

“Dep. Leg. MU-112 -1969- G. Belkrom, S.L. Ctra. Alcantarilla, 132

- MURCIA 1969”. Pentsatzekoa da, beraz, “Gráficas Belkrom” edo

horrelako zerbaiti dagokiola, eta ez egilearen izenari.

Liburuak zenbatuta daude, eta azalean izenburua eta

euskaratzailearen izena agertzen dira. Hona hemen liburuen

izenburuak eta itzultzaileak:

1. Duri kattagorria. Itzultzailea: Xabier Peña.

2. Terry artzakumea, basoan. Itzultzailea: Xabier Peña.

3. Dudu zalditxoa, mozorro-dantzan. Itzultzailea: Xabier Peña.

4. Hiru katakume kezkatiak. Itzultzailea: Juan San Martin.

5. Puffy txita ibiltaria. Itzultzailea: Juan San Martin.

6. Kurrin txerrikumea eta bere jaia. Itzultzailea: Juan San

Martin.

7. Iko oihaneko oreinkumea. Itzultzailea: Juan San Martin.

8. Piru ahatetxoa. Itzultzailea: Juan San Martin.

9. Untxi kuitxo arrantzalea. Itzultzailea: Juan San Martin.

Ikusten denez, zenbait abereri buruzko kontakizunak dira, aski

xumeak,

agintzeko.

gehienetan harrokeria zuzentzeko edo obedientzia

Maves argitaletxe bilbotarrak hiru bilduma plazaratu zituen

70eko hamarkadaren erdialdean. Horietatik lehena “Birbizkunde

sorta” izan zen, hamabi orrialdeko sei liburu bikoitzez osatua.

Formato handiko albumak ziren, bi zutabetara idatziak eta marrazki

koloretsuz lagunduta. Bilduma ipuin klasikoz osatu zen, denak

1975ean argitaratuak:

177

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!