09.09.2015 Views

ezker abertzaleak egungo faserako

BERRIA, 2010-01-31 - datu-basea15

BERRIA, 2010-01-31 - datu-basea15

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

18 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian › Mundua

Andoni Etxeberria

Hedy Epstein (Freiburg, Alemania,

1924) idazlea eta giza eskubideen

aldeko ekintzailea da. 14 urterekin

nazien atzaparretatik

ihes egin zuen arren, senide

gehienak Auschwitzeko (Polonia)

kontzentrazio esparruan hil

zituzten. Gerra bukatu eta gero,

Ameriketako Estatu Batuetara

emigratu zuen, eta, orduz geroztik,

irmo ari da eskubideen urraketa

guztiak salatzen; palestinarren

kontrakoak tartean. Abenduan,

gose greba egin zuen

Kairon, Egiptoko Gobernuak sartzea

galarazi egin baitzuen Gazan

palestinarrei giza laguntza eramatea

helburu zuen nazioarteko

talde bat. Auschwitzeko presoak

askatu zituztela 65 urte betetzen

diren honetan, tarte batez bizi oso

bateko irakaspenak partekatu

ditu Epsteinek BERRIArekin.

14 urte zenituen nazien Alemania

utzi zenuenean. Zein oroitzapen

duzu garai hartaz?

Naziek boterea hartu eta berehala

hasi ziren juduen kontrako

prozesuak. Eskolan hainbat ikaskide

hasi zitzaizkigun «judu zikina»

deika, eta gogoan dut matematika

irakasle batek, edozer

erantzuten niola ere, txarto zegoela

esaten zidala, juduek ezin baitzuten

ezer ondo egin. Egoera

okertzen hasi zen, eta, 1938ko azaroan,

Kristallnacht egunean,

preso eraman zuten nire anaia.

Nire gurasoak, berez, naziak

heldu eta gutxira saiatu ziren

herrialdetik ateratzen, baina

herrialde bakar batek ere ez gintuen

onartu. Azkenean, nik

baino ez nuen lortu ihes egitea:

1939ko maiatzean Ingalaterrarantz

zihoan umeentzako garraio

berezian alde egin nuen. Behin

guda bukatuta, ez nuen senideen

arrastorik izan. Haien heriotza

onartzeko bidea oso zaila izan

zen. Haiek hilik egon ahal izatea

1980ko irailean onartu nuen. Urte

hartan nire senideak egon ziren

hainbat kontzentrazio esparru

bisitatu nituen, eta orduan ulertu

nuen ez zegoela modurik han

egondako inor bizirik ateratzeko...

40 urtez izan nuen itxaropena.

Behin gerra bukatuta, nazien aurkako

Nurenbergeko prozesuetan lan

egin zenuen.

Guda bukatu zenean, lan eskaera

egin nion AEBetako Gobernuari,

eta mediku nazien epaiketarako

ikerketa analista lanpostua eman

zidaten. Nire egin beharra zen

akusatutako medikuen aurkako

dokumentu frogak aurkitzea.

Egia esan, oso esperientzia gogorra

izan zen, ez nuen ideiarik ere

naziek presoekin horrelako basakeriak

egiten zituztenik, eta gauza

haiek irakurtzea oso latza izan

zen. Ezin nuen ulertu inork halakorik

egin ahal izatea. Medikuak

legeak betetzen egotearekin desenkusatu

ziren, baina norberaren

esku dago horrelako legeak

betetzea edo ez.

Hedy Epstein q Giza eskubideen aldeko ekintzailea

Alemania nazitik ihes egin zuen 14 urterekin, baina

ia familia osoa hil zioten Auschwitzen. Esperientzia horrek

giza eskubideen aldeko ekintzaile sutsu bihurtu du Epstein.

«Denok dugu ikusten

ditugun bidegabekeriak

salatzeko erantzukizuna»

BERRIA

AEBetara emigratu eta berehala,

giza eskubideen aldeko mugimenduetan

parte hartu zenuen...

Alemanian judu moduan jaio izanak

eta han sufritutakoak kontzientzia

piztu zidan: banekien jatorriagatik

diskriminatua izatea

zer zen. AEBetan afroamerikarren

aurkako jazarpena ikustean,

ezin izan nuen isilik geratu.

Eta noiz hasi zinen palestinar herriaren

eskubideen aldeko borrokan?

Esan beharra daukat, nire gurasoak

berez antisionistak zirela.

Baina bai umetan bai AEBetara

etorri nintzenean, ez nion Palestinako

egoerari arreta handirik eskaini.

Albiste batek iratzarri ninduen:

1982ko Sabrako eta Shatilako

errefuxiatu gune palestinarren

sarraskia. Haren erantzule

nor zen jakin behar nuen. Eta zenbat

eta gehiago irakurri, orduan

eta gehiago larritzen ninduen Israel

palestinarrekin egiten ari zenak.

Azkenean, 2003an, Zisjordaniara

joan nintzen lehendabizikoz,

palestinarren jazarpena

bertatik bertara ikustera. Ordutik

beste bost aldiz izan naiz han.

Handik bueltan ikusi ditudan

gauzak kontatzen dizkiet aberrikideei.

Izan ere, palestinarrek

erregutzen didate AEBetan kontatzea

hango egoera erreala zein

den. AEBetako hedabideek errealitatea

erakusten ez dutelako. Eta

nik hori egiteko konpromisoa

hartu nuen.

Badira zure moduan pentsatzen duten

judu gehiago ere?

Egon badira, baina tamalez ez

nahikoa. Dena den, kopurua haziz

doa, eta Israel kezkatzen hasia

da dagoeneko munduko iritzi publikoa

aldatuz doalako. Garai batean,

sostengua ematen zioten;

gero, toleratu; baina, orain, kritikatu

ere egiten zaio.

Zein konponbide ikusten diozu

Ekialde Hurbileko gatazkari?

Israelek okupatutako palestinarren

lurrak utzi beharko lituzke

lehenik eta behin. AEBek ere diru

laguntzak emateari utzi beharko

liokete, eta Europako estatuek ez

lukete beldurrik izan behar Israel

kritikatzeko. Baina, gainerakoan,

uste dut palestinarrek berek

erabaki behar dutela zer-nolako

herrialdea nahi duten, eta ez atzerritarrok.

«Kontzentrazio

esparrua bisitatzean

ulertu nuen ezin zela

handik bizirik atera»

«Afroamerikarren

aurkako jazarpena

ikustean ere ezin izan

nuen isilik egon»

«Ikusi nuen garai

hartaz gero eta gehiago

hitz eginda min hori

arintzen zitzaidala»

Hainbat erakunde juduk Alemania

naziko juduen egoera Israelgo palestinarrenarekin

alderatzea egotzi dizute,

eta zure hirian bertan eraso

egin dizute. Nola erantzun diezu?

Berez, judu askok antisemita deitzen

diote Israel kritikatzen duen

edonori. Baina nire izenean jarri

dituzte nik sekula esan eta esango

ez ditudan hitzak: ezinezkoa da

Palestina eta Alemania naziko

gertaerak alderatzea, egoera guztiz

isolatuak direlako. Alabaina,

AEBetako zenbait elkartek esaten

dudana entzun gabe ere akusatu

izan naute.

Jasan dituzun egoera latzen inguruan

hitzaldiak ematen dituzu. Zer

garrantzia du biktima batentzako

bere bizipenak kontatzeak?

Asko kostatu zitzaidan gazte garaiak

hitzaldietan gogoraraztea:

birrindu eta negarrez hasten nintzen.

Baina ikusi nuen gero eta

gehiago hitz eginda min hori arindu

egiten zitzaidala. Horregatik,

bizitzan zailtasunak pairatu dituen

edonori gomendatuko nioke

hitz egiteko horri buruz, horrek

lagunduko baitio mina apaltzen.

Ez zaio min hori sekula joango,

baina hitz egiteak lagunduko dio

eramaten.

Zer erakutsi dizute bizipen horiek?

Ez dugula geldi geratu behar pertsonaren

bat bidegabeki tratatzen

ari direla ikusten dugunean.

Ezin dugula soilik pentsatu «ene,

zein txarto dagoen hori», edo are

gehiago begiak itxi; erreakzionatu

egin behar dugu. Denok dugu

ikusten ditugun bidegabekeriak

salatzeko erantzukizuna, jendea

bakean eta errespetatuan bizi dadin.

Zerbait txarto dagoenean berehala

salatu behar dugu, berez

konpontzen den itxaroten egon

barik. Ezen azken hori eginez

gero, egoerak okerrera egin dezake.

Bestalde, ezberdinak direnak

ulertzen saiatu behar dugu ere,

haiengandik ikasiz, beldurtu

egin beharrean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!