02 Lasterketa luzeak Igandea •2010eko urtarrilaren 31 Zegama-Aizkorri-Zegama mendi maratoiko parte-hartzaileak, ibilbideko lehenengo maldan gora. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS Kosta ahala kosta, iraun Gero eta jende gehiagok parte hartzen du iraupen luzeko lasterketetan, eta gero eta gogorragoak dira erronka pertsonalak. Marketara gerturatu egin nahi da; muga fisikoetatik, berriz, aldendu. Pantxike Agirre Epea zabaldu eta lehenengo hiru egunetan, 1.200 lagunek eman zuten izena Aizkorri- Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartzeko. Ostiralean, epea ixterako, ia 1.700 eskaera jasoak zituzten. Horietatik, baina, 450 lagun baino ez dira irtengo maiatzaren 16an. 2004. urtetik zozketa bidez erabakitzen da parte-hartzaileen zerrenda. Izan ere, 2002tik, lehenengo maratoia egin zenetik, izugarri handitu da korrika egin nahi dutenen kopurua: 222 ziren hasieran, eta handik bost urtera, 1.000tik gora. Antolatzaileek jarritako parte-hartzaileen muga ere handitzen joan da pixkanaka, eta aurten 450era zabaldu dute. «Afizio handia dago, boladan
2010eko urtarrilaren 31 • Igandea Lasterketa luzeak 03 daude horrelako probak», azaldu du Alberto Aierbe Aizkorriko maratoiaren zuzendariak. Aizkorrikoaren arrakasta, zehazki, sortu zenean zegoen «gosearen» eta Munduko Kopan sartzearen ondorioa dela uste du. «Gainezka egin dugu. Parte-hartzaileen kalitatea oso ona da, eta elitekoentzat ez ezik denbora ona dutenentzat ere gordetzen da dortsal multzo bat; babesleekiko konpromisoak ere gero eta gehiago derrigortzen gaitu». Donostiako 32. maratoia egin da azaroan, baina parte-hartzearen gorakada handiena azken hamarkadan gertatu da: hirukoiztu egin da, eta 1.000 partehartzaile izatetik 3.000 baino gehiago izatera igaro da. «Herri lasterketak izugarri ugaritu dira; Gipuzkoan 83 egiten dira Atletismo Federazioaren laguntzarekin. Azkenaldian argi ikusten dugu irteten direnen azken helburua maratoia bihurtzen ari dela». Juanjo Ozkariz Donostiako maratoia antolatzen ibili da urte askoan, eta gogoan du lehenengo aldiko «herri jai» hura oraingoaz oso bestelakoa izan zela. «Mundu guztiak irten nahi zuen; 3.000 lagun abiatu ziren, baina iritsi, 1.800 besterik ez. Egun, gutxi dira iristen ez direnak, ongi prestatuta irteten baita jendea». Ozkarizek uste du markak egiteko ibilbide ona duela Donostiako maratoiak, eta nabarmendu du parte-hartzaileen %68 Gipuzkoatik kanpokoak direla. Kexu da, baina, korrikalari on asko dauden arren ez dutelako atletismoko pistan ibiltzeko txartela egiten. Marka ona egitea, hain zuzen ere, goi mailako korrikalarietatik at erdiko multzoko korrikalarien artean bihurtu da xede. Iraupen luzeko markak erronka dira, gero eta gehiago, jende askorentzat. Bai korrika, bai beste kirol batzuetan. Eta erronka pertsonala muturreko ahaleginetara eramatea izan daiteke ondorioa, edo hurrengo urratsa. Ricardo Abad korrikalari tafallarrak 150 maratoi egin ditu 150 egunetan: iazko urtarrilean hasi, eta ekainean amaitu zuen. Azaroan, berriz, Mexikon egiten den Deca Ironmana osatu zuen Beñat Zubillaga Errenteriako triatoilariak. Hamar egunean hamar ironman osatu zituen: 38 kilometro igeri, 1.800 bizikletan eta 420 kilometro korrika. Hirugarren lekuan burutu zuen proba, likido erretentzioa izan eta horrek amaieran arazoak eman zizkion arren. Horrelako proba bat egiteak dituen ondorioez idatzi zuen Zubillagak bere blogean, Mexikotik bueltan: «Odol analisi bat egin zidaten, eta, zehaztasunetan sartzea merezi ez badu ere, bihotzekoak eman dion pertsona batenaren antzekoak zirela esan zidaten. Ez da inolako broma. Oso garrantzitsua da ongi zaintzea eta zer egiten dugun ongi neurtzea». Erronka beharra Iraupen luzeko probak egiteko gero eta hobeto prestatzen da jendea. Muga non jarri, ordea, ez da behar adina garbi izaten, medikuen ustez; ondorioz, arriskuak ez dira ongi neurtzen. Ricardo Abadek azaldu duenez, gorputzak eskatzen diona eginez eta bere gorputza gero eta hobeto ezagutuz arazorik gabe eta zoriontsu betetzen ditu jarritako erronkak. «Aspertu samar nago beti gauza bera entzuteaz, gerora ondorioak izango dituela egiten dudanak. Baina ni ongi sentitzen naiz, eta nire artikulazioak inoiz baino hobeto daude. Iaz ia 13.000 kilometro egin nituen, eta ez dut eragozpen txikiena ere izan. Nik uste dut genetikak eragin handia duela, zerbait gertatzekotan jada gertatua behar lukeela. Beraz, ez naiz geroaz buruari bueltaka hasiko». Korrika hasi aurretik, bizikletan ibilbide luzeak egiten zituen Abadek, eta Frantziako, AEBetako nahiz Australiako probetan parte hartu zuen. Korrika hasita, ehun maratoi jarraian egitea jarri zuen lehen helburu iaz, 38 urterekin. «95 maratoi eginak nituenean, amerikar batek 131 egin zituelako berria jaso nuen, eta nik marka hori gainditu eta 150 egin nitzakeela pentsatu nuen. Gogorra izan zen erabakia; maratoi batean 40. kilometroan zoazela norbaitek 20 falta zaizkigula esatea bezala da. Baina ongi amaitu nituen, eta orain pentsatzen dut are gehiago egin nezakeela. Horregatik, urte bat osatzea daukat orain buruan, Mediku ziurtagiriaren beharra Ehun Milak egiteko DTrail luzea edo maratoi luzea egingo da lehen aldiz Euskal Herrian, uztailean. Beasaindik abiatu eta Gipuzkoan barrena 167 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute partehartzaileek, 48 orduan; desnibelari aurre egin eta eskualdeko mendi garaienak igoko dituzte. Alpeetan, Mont Blancen egiten den maratoiari begiratu diote antolatzaileek, eta, hala, Ehun Milak ere Europako proba gogorrenetakoa izango da. Beste herrialde batzuetan orain urte batzuk hasi ziren bezala, aurrez mediku agiria aurkeztu beharko dute parte-hartzaileek; hau da, horrelako esfortzu baterako gai dela ziurtatuko duen medikuaren onespena. Baldintza hori iraupen luzeko proba gehiagotara zabaltzearen alde agertu izan dira hainbat mediku. Ehun Milen antolakuntzak Asuncion klinikarekin hitzarmena erdietsi du beharrezko diren mediku probak egiten laguntzeko, eta prestatzaile fisiko baten laguntza ere eskaintzen die parte-hartzaileei. 365 egunetan 365 maratoi. Eguneroko bizimoduarekin bateragarri egitea da zailena, lanarekin eta familiarekin». Arriskuak Erronka horiek «bizipoza» ematen diote Abadi; droga baten antzera, ezinezkoa lukeela haiek gabe bizi esaten du. Ez egoera fisikoa ez lehia ez dituela akuilu dio. ‘‘ Erronka pertsonalak eta kirol erronkak dira [maratoiak]; nire eguneroko ilusioa dira» RICARDO ABAD Korrikalaria «Erronkak handitzen direnean, oharkabean biderka daitezke arriskuak» IÑAKI ARRATIBEL Kirol medikua «Erronka pertsonalak eta kirol erronkak dira; nire ilusioa hori da, eta egunero ohetik altxatzeko laguntzen dit. Bakoitza aske da bizitzan bere espazioa bilatzeko, eta nirea hau da». Hori hala izanik ere, Iñaki Arratibel medikuak uste du kirol arriskuak ia oharkabean biderkatzen dituztela korrikalari askok. «Iraupen luzeko ahaleginetan bihotza ez da asko behartzen, baina bai artikulazio guztiak, orkatilak, bizkarrezurra. Etengabe behartzen ditugu hezur eta giharrak, eta zenbat eta luzaroago egin, okerrago. Desgastea handia da. Horregatik, goi mailako kirolariek bi edo hiru maratoi egiten dituzten urtean». Arratibelek nabarmendu du iraupen handiko jarduera fisikoak gerora erakusten dituela arazoak. Onurak, berriz, muga txikiagoan begiratu beharko liratekeela uste du. «Osasuntsu izateko nahikoa da astean lau edo bost aldiz egitea, 45 edo 60 minutuz, eta erdi mailako ahaleginarekin. Hortik gora ez da alde handirik nabaritzen. Ez da pentsatu behar zenbat eta luzeago korri egin, zenbat eta gehiago iraun, hobea denik». Baina lehia eta erronka osasunari lotuta ez dauden beste irizpide batzuek bultzatzen dute. «Ez da txarra, baldin eta kontrolatzen badugu eta aipatu ditudan arriskuak murrizten baldin baditugu. Erronkak handitzean oharkabean biderka daitezke arriskuak, eta salto horretan dago gakoa». Iñaki Arratibelen irudiko, jendeak ez dauka argi non jarri mugak. «Irudi bat egiten dugu emaitza onak lortzen dituztenei buruz, eta pentsatzen dugu 12 kilometroko lasterketa batetik erraz pasa gaitezkeela —prestakuntza pixka batekin— maratoi erdira. Eta hori eginda, zergatik ez maratoia? Hori pentsatzen denean, garbi izan behar dira zeintzuk diren norberaren mugak». Prestakuntza fisikoa gero eta gehiago zaintzen dela onartu du Arratibelek, eta jendea hasia dela osasun aldetik ere laguntza edo aholkua eskatzen, jarri dituen helburuak egin ditzakeen ziurtatzeko. «Zerbitzu hori Osakidetzako txartelarekin ordainduko balitz, urte eta erdiko zerrenda izango nuke zain kontsultan esfortzu proba bat egiteko. Etorkizunean prebentzioa osasun sistemaren barruan sartuko dela uste dut».
- Page 1 and 2: Igandea Urtarrilaren 31 2010. VIII.
- Page 3 and 4: EAk EAJri eskatu dio onartzeko PSE-
- Page 5 and 6: Hizpideak Adierazi,babesteko Jon Or
- Page 7 and 8: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 9 and 10: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 11 and 12: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 13 and 14: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 15 and 16: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 17 and 18: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 19 and 20: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 21 and 22: Irabazten hasi, bi gol jaso eta azk
- Page 23 and 24: Futbolaren bi muturrak, aurrez aurr
- Page 25 and 26: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 27 and 28: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 29 and 30: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 31 and 32: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 33 and 34: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 35 and 36: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 37 and 38: ‘Anvers’ filmak eta ‘Fuqin he
- Page 39 and 40: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 41 and 42: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 43 and 44: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 45 and 46: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 47 and 48: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 49: Igandea berria 2010eko urtarrilaren
- Page 53 and 54: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 55 and 56: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 57 and 58: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 59 and 60: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 61 and 62: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 63 and 64: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 65 and 66: 18 Denbora-pasa Hitz gurutzatuak Ez
- Page 67 and 68: 20 Kioskoa Igandea •2010eko urtar
- Page 69 and 70: 22 Langabezia Egitura •2010eko ur
- Page 71 and 72: 24 Hitz bitan Bakarrizketan Etorkiz
- Page 73 and 74: 26 Merkataritza Egitura •2010eko
- Page 75 and 76: 28 Lan eskaintza publikoa Egitura
- Page 77 and 78: 30 Lan eskaintza publikoa Egitura
- Page 79: 32 Ukraina Egitura •2010eko urtar