09.09.2015 Views

ezker abertzaleak egungo faserako

BERRIA, 2010-01-31 - datu-basea15

BERRIA, 2010-01-31 - datu-basea15

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

36 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Plaza›Kultura

Maialen Lujanbio, bakarka

egindako saioetako batean.

Behean, Unai Elizasuk

Lujanbioren eskuetara ura

botatzen eta Kukai dantza

taldearen saioa. G.GARAIALDE / ARP

Zortzi bertsolariak klarionaz margoturiko zirkuluan, Bertso Eguneko saioaren hasieran, Kursaaleko auditoriumean. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Jorge Oteizaren pentsamendua oinarri hartuta aritu dira bertsotan Elortza, Gurrutxaga,

Alberdi, Silveira, Maia, Sorozabal, Arzallus eta Lujanbio Bertso Egunean, Donostian.

Erdi huts, erdi bete

Gorka Erostarbe Donostia

Nola begiratzen den.

Horixe da sorkuntzak

duena, arte adierazpidea

edozein delarik

ere. Hartzailearen begirada ezinbestekoa

dela obra bere osotasunean

hartzeko, obra ulertzeko,

obra epaitzeko. Baita bertsogintzan

ere. Batentzat bete-beteko

saioa dena izan liteke hutsetik

gertukoa bestearentzat, eta alderantziz.

Jorge Oteizaren hustasunaren

inguruko gogoeta unibertsal

ezagunak ardatz harturik

osatu zuten atzo aurtengo Bertso

Eguna, Hustubetehustu izenburupean.

Ezin esan bete-beteko saioa

izan zenik, baina ezta bertaratuak

hutsik atera zirenik Donostiako

Kursaaletik ere. Batzuk beteago

ikusiko zuten bertso edalontzia,

besteek hutsago.

Eguerdi partean zenbait bertsolari

Parte Zaharrean bertsopoteoan

ibili ondotik, eta gaueko

afariari erraldoiaren aurretik,

Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga,

Uxue Alberdi, Xabier Silveira,

Jon Maia, Jokin Sorozabal, Amets

Arzallus eta Maialen Lujanbio

aritu ziren Bertso Eguneko saio

nagusian. Oteizaren pentsamendu,

irudi, esaldi, ideia eta ekarpenak

ardatz. Andoni Egaña saio bakoitzaren

atariko testuingurua

azaltzen eta Unai Elizasu gai zehatzak

jartzen. Oholtzan hiru zirkulu

klarionaz margoturik eta elkar-loturik

—bertsolariek zirkulu

horien barruan kantatu zuten—.

Atzeko pantaila handian

Oteizarekin zerikusia zuten irudiak

eta bertsolariak eskultura

zuri moduko batean eserita.

Bertso Egunak aspaldian utzi

zion bertsolari izen-abizendunak

omentzeari, eta atzoko saioak

Oteiza omentzeko asmorik ez zuela

ere argi utzi zuten aurreko egunetan:

«Oteiza ardatz izanagatik,

gaur ez da egun hutsala/ ta omendua

nor izaten den saioak esan dezala»,

kantatu zuen Silveirak lehen

agurrean.

Esperimentaltasunak berekin

dakartzan arriskuek izango dute

zerikusirik, bertso esperientzia

bete-beteak denboran hurbil izateak

izango duen bezalaxe, kanpoko

egun hits-hotzak ere izango

zuen errurik, baina, hotzetik

gehiago izan zuen saioak berotik

baino, hutsetik betetik baino. Zaleek

bete zituzten auditorioko goi,

behe eta alboak. Apenas zegoen

aulki hutsik —1.700 lagun inguru

bildu ziren—. Eta bertsoen txinpartak

atzeman orduko, txalokada

betez erantzun zuten, baina berotasun

beteko sentsaziorik gabe

bukatu zuten saioa.

Saio betea eta zaleen barrenak

bete eta berotu zituena Maialen

Lujanbiok euskararen gainean

botatakoak izan ziren. Andoni

Egañak azaldu zuen Jorge Oteizak

minez bizi izan zuela euskara

ez jakin izana, «halaxe hilko zen».

Unai Elizasuk pitxar bat ur hartu

eta Maialen Lujanbioren eskuetara

bota zuen, «esku artean duzun

hori da gure hizkuntza esanez».

Gaiari botatako azken bi bertsoak

dira honakoak:

Maialen Lujanbio

Hizkuntzarentzat museo bat da

oso etorkizun hitsa

basamortua izan liteke

ontzia edo kaliza

hitza ahotik ahora doa

haizea joaten den gisa

lau haizetara ugarituko

ta zabalduko balitza

busti dezala ur horrek lurra

ta erne dezala hitza.

Beste askok ere ez du ikasi

Jorge Oteizan gisara

eztiet jartzen barkamenaren

ta aitzakien izara

hurbil zaitezte gure ondora

zuen gogoz bizi gara

ura hizkuntza, hizkuntza ura

parekotasuna hara!

gure hizkuntza ura da_eta

ura berriz bizitza da.

Umorerako bide eman zezaketen

gaietan egin zuten hutsik

gehien bertsolariek ziur aski,

nahiz eta ale gutxi batzutan txinparta

beteak atera zituzten. Oteizak

Arantzazurako egindako 14

apostoluetatik bi Amets Arzallus

eta Uxue Alberdi direla jarri zien

gaia Elizasuk: «40 urte inguru

egin dituzue Arantzazun, eta Vatikanoko

grua zuek kentzera etorri

da»:

Amets Arzallus

Jorge Oteizak egin gintuen

fin, zintzo eta ondradu

baina itxuraz pekatuaren

zama gurekin dakargu

Vatikanoak agindu eta

grua_ondoan hor gara gu

onartuko dut kentzea grua

Munillak gidatzen badu.

Uxue Alberdik honela erantzun

zion Arzallusen lehen bertsoari,

Arantzazu uztear dela gogoan

hartuta: «baina halare, poztasun

pixkat badaukat ezin dut

uka / urte gehiegi da arantza bat

bizkar atzean sartuta».

Jon Maia ere bizi eta paperean

guztiz sartuta aritu zen bertsolaritza

probokatzailearen ikuspegitik

kantatzerako orduan:

Jon Maia

Bertsolaria super-gizona

super-neska ze abila

pulpitura_igo, predikuz hasi

aurrean beti kuadrila

orain aipatu guardia-zibila

eta egurtu Munilla

baina ea nork kantatzen duen

etortzen badira bila.

Jorge Oteizak eta Eduardo Txillidak

beraien bizitzaren azkenean

elkarri emandako besarkadari

helduta, elkarri inoiz besarkadarik

eman ez dioten lagun bikotearen

paperean jarri zituen Elizasuk

Igor Elortza eta Jokin Sorozabal.

Honela zioen Sorozabalen hirugarren

zortziko txikiaren

amaierak: «Baina guk elkartzeko

ze estuasunak!/ oso orgullosoak

gara euskaldunak». Eta Elortzak

erantzun Maialen Lujanbiok BE-

Ceko finalean bota zuen hura gogoan

hartuta: «Maialenek bota

zun badakizu Jokin / nahiko su

egin leike bi begiradekin». Saioa

amaitzean elkar besarkatu zuten

jendearen barreak eta txaloak jasoz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!