44 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea Publizitatea ›
2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 45 Bizia ‹ Plaza udazken aurretik mozten diete batzuek. «Dena den, artzain bakoitzak bere beharrizanen arabera jarduten du». Urtean birritan mozteak mesede egiten duela dio Lopezek. Alde batetik, ardiak bero gutxiago pasatzen du. Bero handia badute ‘‘ Saldu, nolabait esateko; ia oparitu egiten dute, artilea paretik kentzearen truke» «Karrantzako ikasle batzuk alpakaren ilea erabili zuten, eta pozik daude lortutakoarekin» PERU LOPEZ Ikastaroaren arduraduna Udaberria izaten da ardiei ilea mozteko garaia. Azkenaldian, gero eta gehiagok erabakitzen dute urtean birritan moztea. XABIER ESKISABEL / GUREGIPUZKOA Irtenbide duin bat ziurtatzeko Artileagatik ordaintzen dizkieten prezio txikiak direla eta, artzainek eskulangintzari erreparatu diote Ibai Maruri Derio «Eskaintza amaigabea bada, eta eskaririk ez badago, prezioa ezereza izaten dela esaten zigun Ekonomiako gure irakasleak», gogoratzen du Peru Lopez Itsasmendikoi institutuko kideak. Artilearen merkatuan antzeko zerbait gertatzen dela dio. «Tona bat artile nahi baduzu, ez duzu inolako arazorik izango. Errez lortuko duzu. Nahi beste dago. Erosleak falta dira». Artzaintzak hainbat arazo ditu azkenaldian, esnearen eta arkumeen prezioari lotutakoak. Artilearena sektorearen krisiari gehitzen zaion beste traba bat baino ez da. Ardiak mozterakoan ez dakite zer egin artilearekin. Inork ez du erosi nahi, eta gehienek handizkari bati saltzen dizkiote. «Saldu, nolabait esateagatik. Jasotzen duten dirua oso gutxi da. Ia-ia oparitu egiten dute, artilea paretik kentzearen truke». Lopezek Lurra Kooperatiban egin zuen lan Itsasmendikoin hasi aurretik. Orduan ere artzainek arazo hori bazutela gogoratzen du. «Gutxienez, duela 15 urte inguru hasi zen prezioen beherakada hori». Eskaera gutxitu zenean artilea arazo bihurtu zitzaien artzainei, eta konpondu ordez gehiago larritu da. Artilez egindako produktuak gero eta gutxiago dira. Arropagintzan, adibidez, bestelako materialak darabiltzate artilearen ordez, batez ere sintetikoak. Gainera, Euskal Herrian ditugun ardi arrazen artilea arropak egiteko ez dela aproposena dio Lopezek. «Ardi latxaren eta Karrantzako ardiaren artileak, kasurako, oso latzak dira. Galtzerdiak egiteko, adibide bat jartzeko, egokiagoa da Gaztelako ardi merinoarena». Horrek prezioa are gehiago txikitzen du. Euskal ardien artilea alfonbrak eta tapizak egiteko baliagarria izan daitekeela dio, halere. Ardiak hazteak denbora eta diru asko eskatzen du, eta artilearen truke jasoko dena ez bada benetan balio duen prezioa, artzainarentzat ez da batere errentagarria. Itsasmendikoi arazoari irtenbide bat bilatzen hasi ziren, eta artilea eskulangintzan erabiltzea bururatu zitzaien. Artilea lantzen irakasteko ikastaroa antolatu zuten iaz. Azkenaldian eskulangintzako produktuei ematen zaien balio erantsia ikusita, aukera paregabea izan daitekeela uste dute. Hamar eguneko ikastaroa izan zen. «Artalde txikien jabeak izan ziren, edo artzainen inguruko jendea. Artzainek ez dute artilea moldatu eta eskulangile beharretan hasteko astirik». Etxe ingurua garbi mantentzeko artalde txiki bat eskuratu dutenentzat aukera aproposa izan daitekeela uste du Lopezek. Ardiei ilea moztutakoan garbitu egin behar izaten da. «Lana ez da zaila. Ura eta xaboia nahikoa dira horretako. Ur asko erabili behar da». Izan ere, artilea nahiko zikin egoten da. Kortako zein larreetako zikin guztia katramilatzen zaie ileetan. Garai batean artzainek erreketan garbitzen zutela azaldu du Lopezek. Ondo garbitzea ezinbestekoa da. Prozesu osoa ikasgai Udaberrian mozten zaie normalean, maiatz bukaeran edo ekainean. Dio, halere, azkenaldian hainbat artzainek urtean birritan mozteko ohitura hartu dutela. «Gero eta ohikoagoa da kortako denboraldia luzatzea, esnea ematen duten denboraldia ondo aprobetxatzeko. Horrek ilea mozteko aukera handiagoa ematen die». Hala, udaberri hasieran, esne denboraldia bukatu berritan, eta esne gutxiago ematen dutela dio. Bestaldetik, ilea laburragoa denez, gutxiago katramilatzen da eta garbiago mantentzen da. Behin artilea ondo garbituta, katramilak askatu behar zaizkio eskuz. Gero kardatu eta orraztu egiten da. Segidan, goruarekin haria egiten da, eta galtzerdiak, jertsea edo dena delakoa egiteko ia prest dago. Aurretik, baina, eskuz egindako produktuak behar duen kolorea eman behar zaio. «Tindatzeko kipula erabiltzen da, edo belar naturalak. Bakoitzak nahi duen kolorearen arabera aukeratuko du produktua. Gure kasuan beti naturala izaten da». Prozesu hori guztia ikasten dute Itsasmendikoik eskaintzen duen ikastaro honetan. Aurreneko aldian ikasleak oso gustura agertu ziren. «Karrantzako ikasle batzuk izan genituen. Haiek artilearekin barik alpakaren ilearekin egin nahi zuten haria. Gehiago ez dugu harremanik izan, baina haien inguruko batzuek esan didatenez asmoa burutu dute eta pozik daude emaitzarekin». Antolatzaileak ere pozik daude harrerarekin. «15 lagun inguru izan genituen. Aurreneko urtea izateko ez dago txarto», dio Lopezek. Aurten ere berriro egiteko asmoa dute eta datozen hilabeteetan antolatuko dute.
- Page 1 and 2: Igandea Urtarrilaren 31 2010. VIII.
- Page 3 and 4: EAk EAJri eskatu dio onartzeko PSE-
- Page 5 and 6: Hizpideak Adierazi,babesteko Jon Or
- Page 7 and 8: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 9 and 10: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 11 and 12: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 13 and 14: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 15 and 16: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 17 and 18: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 19 and 20: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 21 and 22: Irabazten hasi, bi gol jaso eta azk
- Page 23 and 24: Futbolaren bi muturrak, aurrez aurr
- Page 25 and 26: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 27 and 28: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 29 and 30: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 31 and 32: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 33 and 34: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 35 and 36: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 37 and 38: ‘Anvers’ filmak eta ‘Fuqin he
- Page 39 and 40: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 41 and 42: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 43: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 47 and 48: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 49 and 50: Igandea berria 2010eko urtarrilaren
- Page 51 and 52: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 53 and 54: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 55 and 56: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 57 and 58: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 59 and 60: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 61 and 62: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 63 and 64: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 65 and 66: 18 Denbora-pasa Hitz gurutzatuak Ez
- Page 67 and 68: 20 Kioskoa Igandea •2010eko urtar
- Page 69 and 70: 22 Langabezia Egitura •2010eko ur
- Page 71 and 72: 24 Hitz bitan Bakarrizketan Etorkiz
- Page 73 and 74: 26 Merkataritza Egitura •2010eko
- Page 75 and 76: 28 Lan eskaintza publikoa Egitura
- Page 77 and 78: 30 Lan eskaintza publikoa Egitura
- Page 79: 32 Ukraina Egitura •2010eko urtar