42 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea Publizitatea ›
2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 43 Kultura ‹ Plaza Literatura D Zaharra zinen Donostia Beñat Sarasola lberdania argitaletxeak badauka sail xume bat, A Bertakoizenekoa, liburu aski bereziak publikatzen dituena. Sail honetan, tokian tokiko bitxikeriak, bazterreko lanak eta enparauak aurkitzen ahal ditugu, eta agian horregatik jaramon gutxi egiten zaio medioetan. Orain arteko ale gehienak Donostiarekin loturikoak izan dira, bai eta azkenekoa ere, gaur iruzkintzen dudan Zelebrezko tropa. Donostia zaharreko donostiar xelebreak, Gipuzkoako hiriburuko kontuak ditu oinarri; duela urtetakoak, hori bai. Lau idazle donostiarren —Calei-Cale, Siro Alkain, Dunixi eta J.M Arozamena— idazkien antologia da liburua, eta azpitituluan irakurri dezakegun moduan, Donostia zaharreko —XIX. mendetik XX. mende erdialdera arte— istorio eta pertsonaia xelebreei buruzko testuak biltzen ditu. Donostiaren historia handian topatuko ez ditugun gauzak dira, honenbestez, eta hedaduraz edo, idazleok ere euskal literaturaren historia handian nekez aurkituko ditugunak dira. Haatik, honek ez du esan nahi txikikeria eta kaskarkeriaz ondutako liburua dela; kontrara, interes biziz irakurtzen den liburua da, oro har kontu ezezagunak diren ugari aurkezten dituelako, eta garaiko kale eta herri giroa ezin hobeki deskribatzen dituelako. Horri guztiari Miren Arratibelen itzulpen lan bikaina gehitzen badiogu —testu gehienak euskaratuak baitira—, eta irakurlearen Donostiaren historiarekiko balizko interesa, bere xumetasunean liburu ederra dela baieztatuko dugu. Zati handiena hartzen dutenak Calei-Cale eta Dunixiren idazkiak dira, eta horiek dira halaber, nire irudiko, testu kitzikagarrienak. Calei-Calek eskaintzen dizkigu tropa xelebreko kide gehienak: Brokolo, Caracas, Martzial Zikin, Brakaman eta abar. Bilintx ere hor azaltzen zaigu. Edozein momentutan Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelako Sotero Mujika protagonista irten zitekeela iruditu zait, hain zuzen ere nobela horretan agertzen den testuinguru bera azaltzen zaigulako: bertsolariak, sagardotegiak, toreatzaileak, Distantziak laburtuz Bixente Serrano Izko ezente askotan aipatu dut liburu iruzkin hauetan meritu gisa eleberri- D gileek kontakizunetiko euren distantzia hartzen jakin izana, kanon halako bat izanen balitz bezala agian hori, eta kontrakoa, ordea, akatsa. Ez du zertan izan horrela. Narrazio ederrak sor daitezke distantziatik, bai horixe, baina ederrak eta biziak ere lor daitezke egileek euren erraiak husten dituztenean, euren barrubarrukoak agerian uzten dituztenean asmaturiko zertzelada eta pertsonaietan. Baroja, Sanchez- Ostiz, Celine…, bote lasterrean zenbait adibide aipatzeagatik. Korda honetakoa dugu Itxaro Borda. Bere nobelagintzan, itxuraz arinenean ere, detektibezkoan adibidez, protagonista beti agertzen zaigu egilearen izaera, bizimodu, ikusmolde, irrits eta herren edukiontzi gisa. Izaera, bizimodu, ikusmolde, irrits eta herra arrunten apurtzaile. Gaurko honetan ere bai. Titulua bera, goiburu ideal baten antza, Ezer gabe hobe, gure gizartearen idealei kontrajarririk. «Eleberri sozial eta politiko», «salaketa eta aldarrikapena aldi berean», horrela dio liburuko atzeko azalak, eta holaxe da. Muga geopolitiko asko —geopolitikoak, ekonomiko-sozialak, kulturalak…— duen mundu honetan, bi muga pasaera kontatzen digu bereziki. Lehena, Afrikako oihanik sakonenetatik datorren etorkin batena, Douala, N’Djamena, Niamei, Bamako, Nuakchot, Tanger, Andaluzia, Katalunia, Baiona, Calais eta Londres arteko ibilbide luze korapilatsua, paperik gabea, paper faltsutuekin batzuetan; haren laguntzailea, Aljafarinetik Londreserainokoa, protagonista dugu, Baionako euskalduna, laguntzaile malgré luihasieran, baina laster etorkinaren arazoekin bat eginen duena eta afrikarra bera baino paper gabeagoa izanen dena Frantziatik irteterakoan. Bigarren pasaera, Mexiko eta AEB artekoa, Baionako protagonistak berak eginen du klandestino eta bene-benetan inolako paper babesik gabe. Eta lehenean etorkinaren agiri faltsutuei esker igaro ahal izan badu, bigarrenean bere gabeziak jarriko du arriskuan bertze bidaideen pasaera, arrantzaleak, parrandazaleak eta alprojak oro har. Dunixik, ostera, Donostiak urteekin jasandako aldaketen inguruko pentsakizun orokorragoak egiten ditu, zeinak, Ales Bengoetxea hitzaurregileak dioen gisan, herriminez jositakoak baitira. Bere liburuaren izenburua ere halakoxea da: Mi pueblo ayer. Txikitan ikusi eta entzundakoak berreskuratzen saiatzen da autorea, Donostia zaharra azaleratzeko intentzioz. XX. mendeko 30. hamarkadan idatzitakoak direla kontuan izanik, grazia egiten du orainetik begiratuta ordurako nola zegoen ‘ZELEBREZKO TROPA’ pEgileak: Calei-Cale, Siro Alkain, Dunixi eta J.M Arozamena. pArgitaletxea: Alberdania. kontraste esanguratsu batean. Zertzeladen bi agertokien arteko lotura, bertze muga pasabide bat, bizimoduarena orain, bi emakume emakoiren maitasun eta bizikidetza, muga moral hau ere zeharkatu izanak ohiko bikotekideen harreman arazoetatik libre utziko ez dituena. Hirugarren pertsonan kontaturik, elkarrizketetan ez ezik, paragrafo narratibo eta deskribatzaileetan ere txertatuko dira diskurtso sozio-politiko-kulturalak, idazlearen presentzia eragilea nabarmen utziz: nahita, narrazioko ‘EZER GABE HOBE’ pEgilea: Itxaro Borda. pArgitaratzailea: Susa. barreiatua gaur egun donostiar askoren buruan hain zabaldua dagoen iritzi hori; alegia, modernitatearen izenean Donostia zaharreko nortasuna-edo galtzen ari delakoa. Dunixik esaten dituen gauza asko ere premonitoriotzat har litezke gainera: «Baina asmoak badabiltza, denok dakigunez, Urgull mendia behar baino gehiago ukitzeko; badabiltza bertan eskua ezarri nahirik, agian gehiegitxo, bere zailtasunak leuntzeko, igobideak zabaldu eta kamio egiteko, hitz batean, mendia kale bihurtzeko». Ez da ariketa txarra, izatez, testu hauetatik abiatuta egun dugun Donostiaren eta munduaren gainean hausnartzekoa. Izan ere, garai batean sokamuturra baldin bazen debekatu zena (ondorengo matxinada sonatua eraginez), gaur egun zezenketak dira debekatu nahi direnak. Duela ehun urte Xomorrostro eta konpainia baldin baziren begi ertzaz begiratuak, egun Parte Zaharreko magrebtarrak dira berdin so egiten ditugunak. Denboraren igarotzeak egin du Xomorrostro pertsonaia sinpatiko gisa azaltzea orain gure begietara. peripezietan, pertsonaiengan eta horien kezketan hustu nahi dituelako eleberrigileak bere burua eta erraiak. Halako moldez nahita, non, nahiz eta batzuetan inpresioa ematen duen diskurtso horiek protagonistaren edo pertsonaia baten gogoetak direla — zeharkako estilokoak-edo—; halarik ere, noizean behin, argiago utzi nahiko balu bezala, lehen pertsonara egiten baitu salto libreki paragrafo horien bukaera aldera. Horrela, diskurtso teorikoei narrazioaren bizitasuna gailentzen zaie; ongi bai ongi gailendu ere, pertsonaien bizimodu apurtzaileen arteko loturek eta desloturek argamasarena egiten baitute, gainera, arkitektura osoaren grazia tente mantentzeko. Bizitasunez beteriko efektu hori lortzeko, ez du lan makala egiten Itxaro Bordaren euskara aberats eta indartsuak. Idazle zailaren ospea du bere hizkeraren kausa dela-eta —berak ere behin baino gehiagotan frontisarena egin die gogoz horrelako eraso pilotakadei, jatorrizko eskuetara birbotatzeko—, baina merezi du benetan haren euskaraz gu geu indar berriak hartzen ahalegintzea. ‘EGUZKI KOLPEA’ pEgilea: Horacio Quiroga. pItzulpena: Jesus Mari Mendizabal Bizargorri. pArgitaletxea: Alberdania / Elkar. Horacio Quiroga idazle uruguaitarraren (1878-1937) hamazazpi ipuin euskaratu ditu Jesus Mari Mendizabal Bizargorri-k Literatura Unibertsala sailerako. Heriotza da protagonista bai Quirogaren bizitzan bai haren literaturgintzan. Ipuingintzan nabarmendu zen. ‘EGAN’, 2009KO 3. ETA 4. ZENBAKIAK pArgitaratzailea: Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea. Joseba Gabilondoren Euskal poesiaren historia postmoderno baterantz: ahozkotasunaz eta perfomantzeaz,Amaia Serranoren Peru eta Maria, zenbat historia! eta Iñaki Zubeldiaren Zer da literatura? Zer daukagu Haur Literaturaren kontra? eskaintzen ditu,besteak beste, Egan-en 2009ko 3.eta 4.zenbakiak jasotzen dituen liburuak. ‘IDATZ & MINTZ’ 47. ZENBAKIA pArgitaratzailea: Labayru Ikastegia. Adolfo Arejitaren,Jabier Kalzakortaren,Iratxe Ormatzaren,Miren Ibarluzearen,Amaia Iturbideren,Joseba Aurkenerenaren, Lontzo Zugazagaren eta Andres Urrutiaren testuak dakartza Idatz & Mintz literatur aldizkariaren ale berriak.
- Page 1 and 2: Igandea Urtarrilaren 31 2010. VIII.
- Page 3 and 4: EAk EAJri eskatu dio onartzeko PSE-
- Page 5 and 6: Hizpideak Adierazi,babesteko Jon Or
- Page 7 and 8: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 9 and 10: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 11 and 12: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 13 and 14: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 15 and 16: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 17 and 18: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 19 and 20: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 21 and 22: Irabazten hasi, bi gol jaso eta azk
- Page 23 and 24: Futbolaren bi muturrak, aurrez aurr
- Page 25 and 26: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 27 and 28: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 29 and 30: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 31 and 32: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 33 and 34: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 35 and 36: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 37 and 38: ‘Anvers’ filmak eta ‘Fuqin he
- Page 39 and 40: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 41: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 45 and 46: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 47 and 48: 2010eko urtarrilaren 31, igandea be
- Page 49 and 50: Igandea berria 2010eko urtarrilaren
- Page 51 and 52: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 53 and 54: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 55 and 56: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 57 and 58: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 59 and 60: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 61 and 62: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 63 and 64: 2010eko urtarrilaren 31 • Igandea
- Page 65 and 66: 18 Denbora-pasa Hitz gurutzatuak Ez
- Page 67 and 68: 20 Kioskoa Igandea •2010eko urtar
- Page 69 and 70: 22 Langabezia Egitura •2010eko ur
- Page 71 and 72: 24 Hitz bitan Bakarrizketan Etorkiz
- Page 73 and 74: 26 Merkataritza Egitura •2010eko
- Page 75 and 76: 28 Lan eskaintza publikoa Egitura
- Page 77 and 78: 30 Lan eskaintza publikoa Egitura
- Page 79: 32 Ukraina Egitura •2010eko urtar