12.03.2014 Views

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Kontseiluburua Joseba Intxausti da eta Kontseilu-buruorde eta idazkaria,

Bittor Garamendi.

Zuzendaritzan eta Redakzio Batzordean burua lehengo lepotik du

J a k i n -ek: Joan Mari To r realdai, Zuzendari, eta Batzordekoak: Paulo

Agirrebaltzategi, Joxe Azurmendi eta Joseba Intxausti.

Iadanik esan dugunez, J a k i n b e reburu da orain, autonomoa.

Azpiegitura badu, eta bide berriak urratzeko borondatea ere, baldin

ekonomiaren aldetik erraztasunik badugu. Gure harpidedunetan dugu

oinarri nagusia, noski, baina behar-beharrezkoa zaigu, baita ere, euskal

erakunde publikoen eskuzabaltasuna. Aurten ere Kultur Sailaren

laguntza emankorraren zain gaude.

Zenbaki honetako gaietara itzuliz, alderdi politikoen hizkuntz planteamenduen

azalpena da gai nagusia. Paperera pasa aurretik hitzaldi

gisa ezagutu genituen urrian, Jakin-ek berak antolaturiko ihardunaldietan.

Urtero bezala, astealdi hori Donostian ospatu genuen,

Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalaren babes eta laguntza eskergaitzarekin.

EAEko alderdi abertzale nagusiek bananbana eskaini zuten

bere programa. Azken egunean Ipar Euskal Herriko EA, EB, EMA

eta Ipar Buru Biltzarra (EAJ) bildu nahi izan genituen mahainguruan.

EA eta EBko ordezkariak bakarrik azaldu ziren, ezin etorria adieraziz

beste biak. Baina aldizkarirako idatziz lortu, bi alderditako programak

bakarrik lortu ditugu, EB eta EMArenak.

EAEko alderdiei zera eskatu zitzaien, alegia, bere hizkuntz politika

a l d e rdi barruan eta batez ere hiru gizarte-alorretan: irakaskuntzan,

komunikabideetan eta administrazioan. Iparraldekoei, aldiz, eskatu zitzaien

bertako egoeraren hiru alor horietan eta Hegoaldeko alderdietako

hizkuntz politikaz eritzia eta hauek Iparraldeaz duten jarr e r a re n

kritika.

Alderdi politikoen erantzunez gain, bada besterik ere zenbaki honetan.

Joxe Azurmendik Gabriel Ar e s t i ren lehen olerkia aurkitu du.

Beronen ingurumariaz eta Arestiren hizkuntz eritzi eta eztabaidez ari

da Joxe Azurmendiren idazlana Gaiak sailean.

Egunen gurpilean saila berrabiatzen dugu atzera. Mariano Ferr e r

k a z e t a r i a ren lankidetza izango dugu sail honetan. Egunez egun zenbait

gai, albiste, gertakari komentatzen du Mariano Ferre r-ek, berak

ohi duen zorroztasunez. Txema Auzmendik euskaratzen ditu

Marianoren lanak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!