12.03.2014 Views

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EEren HIZKUNTZ POLITIKA

XABIER GURRUTXAGA

Autonomia Estatutuarekin etorri ziren konpetentzi eta zerbitzuak

transferitu zirenean.

Hala ere, esan beharra dago, nahiz eta zailtasunak izan

—batez ere sistema berarenak— eskola barneko muga asko

eta asko gainditzen ari direla irakaslegoaren eta

a d m i n i s t r a l g o a ren esfortzuari esker eta nola ez, kanpotik

akuilu modura ihardun den gizarte horri esker.

Bistakoa da gizarteak eskolarengan jarri dituen ilusio eta

esperantzak mugierazi dutela eskola bera neurri handi

batean, eta gainera, gizartea bera ibili den baino abiadura

dexente handiagoz gainera. Eta akuilu lan hau eskola beraren

euskalduntzerako primeran etorri bada ere, hemen esan

beharra dago euskalduntze mailan eskola eta gizartear e n

artean sortzen ari den tartea, benetan kaltegarria suertatzen

ari dela. Eta ez bakarrik normalkuntza linguistiko oso

batentzat, eskola beraren emaitzentzat ere bai baizik,

E s k o l a rengan konfidantza jarri duen gizarte batek ezin du

g e ro, bere konformismo eta erosotasunagatik, eskola hori

bertan behera utzi.

Lehen aipaturiko datuak adierazten duten modura, eta

adierazitako esfortzu horri esker, gure eskolak neurri haundi

batez, gaur jadanik, gai dira euskal eskola modura funtzionatzeko

eta euskal gizarte bati dagokion eskola izateko.

Honek ez du esan nahi mugak, ezinak eta zailtasunak, orain

arte egindakoarekin bukatu direnik; hemen esan nahi dena

da bide zabalak urratu ditugula jadanik eta horr e t a n

jarraitu behar dela atzera egin gabe.

Testuinguru honetan beharrezkotzat jotzen dut er e d u

linguistikoetan oinarritutako euskalduntze-sistema aztertzea

b e re osotasunean, eta eredu bakoitza bere helburu eta

emaitzetan.

Azterketa honen derrigorrezko abiapuntua Euskarare n

Legea da, bertan aitortzen bait da ikasle orok irakaskuntza

nahiz euskaraz nahiz gazteleraz jasotzeko duen eskubidea,

aginduz bertan gainera irakaskuntzarako aukeratua izan ez

den beste hizkuntza ofizialaren irakaskuntza derrigorrezkoa

92

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!