12.03.2014 Views

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EAJren HIZKUNTZ POLITIKA

ROMAN BERRIOZABAL

HELBURUA

EAJk Euskadi euskalduna du amets. Berton eta bertokoentzat

jaio eta sendo errotuta dugun alderdi zahar-berritu

honek bere buruari jarritako helburu politikoen arteko

nagusienetarikoa du horixe.

‘Euskal Herri euskalduna izatera heldu behar dugu’

esaldiak izan nahi du EAJren egitasmo politikoetatik bat.

Sabino Arana Goiriren egitasmo zabal eta aberatsean euskara

muina zen, bihotza, arnasa... Ez da abertzaletasunik

euskararik gabe. Besterik esan edo pentsatu nahi lukeenak,

Arana Goiriren egitasmoa ezezaguna du.

Euskara Herri honen berezko hizkuntza delako, kulturarekin

batera hizkuntzak H e r r i egiten gaituelako eta gure

maisu eta gidari den Sabino Arana bertotik jarraitu nahi

dugulako, EAJk bereak eta bi egingo ditu, bere jokaera

politikoa azaldu behar duen leku guztietan, Euskadiko

biztanleen arteko ohizko hizkuntza euskara izan dadin.

Euskadik duen apostuaren alderik nagusiena euskararen

inguruan gauzatzen da. EAJk euskararen aldeko apostua

aberri-erantzukizuntzat hartu nahi du.

Hauxe da EAJk Herriaren aurrean emana duen hitza.

Orain baino lehen, belaunez belaun gure alderdikideek egin

bezala, gero ere, EAJk lan egingo du, asko eta ugari.

ABIAPUNTUA

G a u r regungo euskararen egoera bi ardatzen ingurumarian

aztertu beharko genuke:

– gaur eta hemen iraganari begira

– gaur eta hemen etorkizunari begira.

Goazen, bada, puntuz puntu:

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!