12.03.2014 Views

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

ROMAN BERRIOZABAL JOXE AGUSTIN ARRIETA ENEKO ... - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HBren HIZKUNTZ POLITIKA

JOXE AGUSTIN ARRIETA

Ondorioak aski ezagunak dira euskaltzaleon artean, batzuk

—edo denok beharbada, batzuetan— ostrukaren gisa erre -

akzionatu ohi dugun arren. Egin litezkeen ñabar d u r a k

gorabehera, uste dut honez gero aski garbi marraztua

dagoela honako koadro kliniko hau: “A” ereduak ez du balio;

“B” ereduak nahikoa lan; eta “D” ereduak berak ere, nahiz

eta funtsean balio izan, ezin omen du ekidin nik neuk

“hizkuntz transfugismoa” deituko nukeen fenomeno konstante

eta ezin alarmagarriagoa. Hau da, “D” ereduan heziak

izan direnen artean ere, zenbat euskaldun ez ote dira eusk

a l d u n g o a rentzat erabat galtzen behin nerabezarora edo

h e l d u a rora iritsi orduko? Betoz ongi etorriak ikerlan

espezializatuak, baina alor honetan nork geure ingurura

begiratzea aski izan daitekeela uste dut, hizkuntzar e n

erabilera-maila edonork eguneroko bizitzan egiazta dezakeen

i k e rgai nabaria izanik, ziurtasunetik aski hurbil egon

daitezkeen ondorioak ateratzeko. Azalpen psikologizanteak

eman izan dira sarritan gazte-euskaraz-eskolatuen

e u s k a r a renganako leialtasunik eza nolabait z u r i t z e k o:

fenomeno iragankorra ohi dela, nerabezaroko identitatekrisiarekin

oso lotua, eta abar. Ni neu beldur naiz hori baino

askoz ere fenomeno sakonagoa ez ote den. Sakona bezain

sinplea: pragmatismoa. Lan-munduan, harr e m a n e n

munduan eta kultur kontsumoko munduan erdara aski eta

sobera baldin bazaie, zertarako eutsi eus karari? Nonbaiten

ere badio Txepetxek, eta bere teoriarekin erabat koherenteki,

"AB/BA" zikloa euskaratik erdarara burutu duten pertsonak

erdararen alde gera daitezkeela positibatuak. Arrisku larria.

Eta arriskua baino gehiago ere bai; denok ezagutzen dugu

h o r relako pertsona mordoska, errealitatean. “No hay que

confundir una mecedora con una silla eléctrica” dio Sánchez

Carriónek. Hain juxtu ere...

Ezin hasiko naiz, ordea, “D” eredua larrutzen. Eskuak

bete lan dugularik, oraindik Elkarte Autonomoan neskamutil

erdiak baino gehiago “A” ereduan eskolatuak dir e n

bitartean —hau da, euskara hizkuntza h i l b e z a l a ,

s a n s k r i t o a renak ere izan litezkeen hasi-masizko nozio

batzuk eta kitto, alegia, ikasten-edo dutelarik—, arinkeria

38

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!