26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zamaririk aipatzen ez duen izkribu bakarra da pastoral honetan

eta ez dirudi emanaldi askotarako erabilia izango zenik, izan ere ez dago

kasu horretan beharko litzatekeen zuzentze edo moldatze ohar saila, C eta A

izkribuetan gertatzen den bezala.

Hérellek egiten duen izkribu amaieraren deskripzioa zuzena da

orokorrean. Azken pheredikiaren ondoren emanaldian zehar banatu den ardoaren

kontuak datoz (ikus D izkribuko A. Ph. 17 bertso-oharrak) eta bertan diru

hauek ditugu: liard, pezeta ehunena dena eta s. "sou", "sol" edo "sueldo"

bezala ezagututako txanpona, pezetaren bost ehunenen balioaz. Dena den,

pheredikia baino lehenagoko kantua belauniko emango zutenik ez da izkribuan

zehazten. Horrekin batera, pertsonai zerrenda, data, lekua eta egilea azken

folio rectoan daude, baina bertan ezkerraldeko zutabean lau bertsotako

kantua dator (D944). Azkenik, amaierako folio honen versoan Lavictoire

artxel buruzagiaren hitzak datoz, B3O6-311 bezala zenbakitu ditugunak.

Beste alde batetik eta bukatzeko, ez dugu, izkribu honetan,

Patri Urkizuk (1984: 47) aipatu zuen Jean Bordatoren oharrik, ezta 1857ko

ustezko antzezpenaren aztarrenik ere.

-Donostiako San Telmo Museokoa:

Informazio laburragoa ematen digu Hérellek izkribu honetaz.

Batetik bere errepertorioan irakur dezakegun aipamentxoa:

Manuscrit donné en 1917 par le R. P. Lhande au Musée

Ethnographique.

Bestetik aipaturiko bere dokumentu eta ohar bilduman (111 zenb.,

32 art.), donazio horren berri eman zuen "Le courrier de Bayonne"ko 1917

urteko maiatzaren 19ko albistea oinarri harturik:

Le R. P. Lhande a donné en mai 1917, à cette

bibliothèque (du Musée Ethnographique de Saint

Sébastien) un précieux manuscrit d'une pastorale

souletine du 18ème siècle qui porte le titre de Jean de

Paris, qui fut découverte dans la maison féodale de la

famille Irigoyen par le curé actuel de Chéraute, il y a

une vingtaine d'années.

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!