26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izkribu guzti horien datuak aztertuta, esan genezake Etxebarne,

esku artean ditugun datuen arabera, XVIII mendeko pastoralgile garrantzitsu

bat izan zela. Saint Jean Baptiste-n agertzen den ex-librisaren arabera,

badirudi, horretaz aparte, Jacob eta Jean de Paris ere berak kopiatu

zituela. Clovis eta Ste. Héllène-ren letra antzekoa den arren, ezin genuke

ziurta bere eskuaz idatziak ote diren. Dena den bere euskara oso bitxia da,

aipatutakoez gainera, asko baitira gure izkribuan azaltzen diren hutsak,

silaba errepikatzeak eta fonemen asimilazioak. Batzuetan hitz motel itxura

duen idazkera hori harrigarriago gertatzen da, bere herrian hainbesteko

itzala izan zuen laborariarengan, orain ikusiko den bezala.

Pabeko Artxibategiko agirietara jota, Sarrikotako parrokiakoetan

ez dugu haren berririk aurkitu, bertan, 4E azpisaileko 316 zenbakipean,

herri horretako 1765eko, 1767ko eta 1776-1791 bitarteko bataio eta

ezkontagiriak dauden arren. Hala eta guztiz ere, 1.D.1. zenbakipeko

erregistroan, 1790etik Errepublikako II. urteko Germinalera bitarteko udal

bilkuren aktak dauzkagu (Déliberations municipales). Hauetan askotan

agertzen zaigu Bernard Etchebarne, gure pastoralaren C izkribuan azaltzen

den sinaduraren guztiz antzekoa daukana, eta garai haietan herrian garrantzi

handia izan zuena.

Esandako agiri horren hasieratik aurrera 1790eko Otsailaren 6an

udal hauteskundeak gertatzen hasten dira herrian: "Constitutions de la

municipalité en vertu des lettres patentes du roy en décembre 1789 sur un

décret de l'assamblée nationale". Hautagaien zerrendan azaltzen da lehenengo

aldiz, eta emaitzetan herriko prokuradore kargua (procureur de la commune)

galtzen duen arren (Alchurrut izenekoa aukeratzen dute 44 sufragioz,

Etchebarnek 5 besterik lortzen ez duelarik), notable bezala ateratzen da

gure pastoralgilea 22 botoz. Martxoaren hamabian hautatuek zin egiten dute

beren kargua: "... on pretté Serment, en main de la Commune, de maintenir de

tout leur pouvoir la constitution du Royaume, d'etre fidelles a la nation,

ala loy et au Roy, et de bien remplir les fonctions de tout quoy acte

octroyé aux ds membres de la municipalité..." (17 or.). Zortzi hautatuk

(tartean gure Etchebarnek) eta hogei hiritarrek sinatzen dute, idazten

zekitenek alegia.

Hortik aurrera udal edo herri kontseiluaren biltzar askotan

agertzen da, behin "Etchebarne fils", bere semeak ordezkatzen duelarik.

1791ko urtarrilaren 27an ordea ez da herri kontseiluko asanbladan

agertuko. Bertan "il à eté dit Par le sieur Alchurrut Procureur Sindic de la

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!