26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

erezitasunik aurkezten eta ohizko bi edukinak jasotzen ditu:

Kontrarreformaren eredu erlijiozkoa eta Antzinako Erregimenaren egituran

oinarrizkoa zen monarkia goraipatzea; guzti hori, noski, sujetaren soslai

eta jokaera nagusiaren inguruan harildua.

Garaiko inguru historikoari gainbegiratuta, honako hauek lirateke

aipatzeko modukoak: Luis XIV.aren heriotzaren ondoren, Luis XV.a jartzen

dute errege; hau artean haurra delarik, Orleanseko dukea, Borbonekoa eta

Fleury kardinala izango dira gobernu arduradunak. 1743an erregea bera

agintari buru jartzen da. Garai honetan ematen da Zazpi Urteetako Gerra

(1756-1763), erresuma pobretu eta egoera larri samarrean utziko duena. Gero,

monarkiaren gainbehera markatuko duen Luis XVI.aren errege aldia dator,

Iraultzaren atarian (1774-1789).

Horretaz gainera, XVIII mendean zehar aldatu egiten dira

Zuberoako erakunde tradizionalak. Aurreko mendetik zetorren gatazka edo

kontrajartze iraunkor hark (bateratutako bi norabidetan azaldua, alegia

probintziako herriak hiri merkatari eta noble-funtzionariodun Mauleren

kontra; eta laborariak, noblezia eta apaizgoaren pribilejioen kontra),

"tiers état" delakoaren interesen kalterako joera nabarmena hartzen du, eta

1730ean Silviet-a, laborarien eskubideak defendatzen zuen ordezkaritza,

desagertarazten da. Horrela, jende xeheak lehenago zituen hainbat eskubide

galtzen du, estamendu goi mailakoen faboretan (Régnier, 243-284 eta

Fourquet, 15).

Hala eta guztiz ere, zer esanik ez dago, guzti horiek erabat

pastoraletatik kanpo geratzen direla. Pastoralgileak eta ikuskizunaren

inguruan biltzen zen publikoa gehien batean laborari izan arren, gizatalde

menperatzaileen ideiak dira nagusi antzerki guztietan. Laborarien

goraipamena gertatzekotan, ideia horien inguruan besterik ez da egingo eta,

batez ere, ofiziodun jendearen kontra.

Gure izkribuetan inguru historiko horrekiko erreferentzia jakinik

ez dago, baina litekeena da pastoralak erakusten duen anglofobia

(iturriarekin gertatzen zen bezala eta 2.1. eta 2.2. ataletan ikusiko denez)

inguru horri lotua edo berarekin nolabait erlazionatua izatea. Honekin

batera, hiru xehetasun agertzen dira A eta C izkribuetan, azaldutako inguru

historikoa eta orduko pentsamoldea gogoratu, eta horien nolabaiteko izpi

xume bezala edo interpreta genitzakeenak.

A izkribuko 110 bertsoko antzezoharrean (Dko 157. b.), besteetan

ageri ez den gorapen oihua eskaintzen diote Frantziako erregeri. Monarkiaren

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!