26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

horien guztien bila ibiltzeak; beraz, Frantses Iraultzaren aurreko agiri

gehienak Pabeko Departamendu Artxibategian zeudela jakinik, ikertze lana

bertan zentralizatzea erabaki genuen. Horren emaitza eskas samarra izan den

arren, bertan adieraziko dugu beste informazioen osagarri. Aztertu beharreko

agiriak zehazteko bidea Pabeko Departamendu Artxibategiko bi aurkibideok

argitu digute: "Inventaire-Sommaire des Archives antérieures à 1790" eta

"Répertoire numérique de la sous-série 4E. Registres paroissiaux conservés

aux Archives communales et departamentales". J.-L. Etchecopar-Etchart-en

lana ere oso lagungarria gertatu zaigu (ikus bibliografian).

Esandako informazio iturri horiek aztertuta, hona hemen jakin

ahal izan duguna, izkribuz izkribu eta pertsona nagusiengandik abiatuz:

Pierre d'Arhex.

Larrañeko oskigile edo zapataria. Bertako 1760ko emanaldirako

kopiaren egilea. Ez genezake erabat segurtatu bera errejenta izan zenik, B

izkribu bukaeran garbi azaltzen baitu kopiatu egin zuela. Dena den,

eginkizun horiek pertsona bakar baten esku zeuden orduan, ezaguna denez.

Jean Saroïhandy-k esaten digunez (1928, "Les Manuscrits"

atalean), Roland pastoralaren izkribuetako bat, Arhexek idatzia da. Pariseko

Liburutegi Nazionaleko 138.a da eta biak konparatuta, hark esan bezala,

Roland horren bukaerako izenpean Arhex irakur badaitekeen arren, gure

honetan azaldurikoa beste idazmodu diferente batez dago emana. Pariseko

Liburutegiko honen letrak, bestalde, Baionako idazmoduen desberdina dirudi:

honek, adibidez, gn, kh eta ll grafiak ia inoiz ez baititu ematen. Esango

genuke hortaz kontuz hartu beharra dagoela bi izkribuon egilea bera delako

baieztapena. Bion artean dauden diferentzia batzuk ordea, aipagarri litezke.

Roland (pastorala) eta Recoquillart (pièce dramatique basque-astolasterra)

agertzen dira Saroïhandyk aipatutakoan. Gainera Recoquilart-en barruan (10

folio du) 6-7 orrietan, testua eszenetan banatua azaltzen da, scène 1èr-etik

6.enera. Pentsa genezake agerraldi bidezko banakuntza hori xaribariei

legokiekeela neurri batean, baina Ainciondoren St Blaise-en gauza bera

gertatzen da. Beraz pastoralgile horien ezaugarria liteke, orokorrean

erabilitako idazte modua baino.

Arhex abizena, bestalde, arrunta zen Larrañen XVIII. mendean.

Gure pastoralgileari zuzenean dagokion erreferentziarik topatu ez dugun

arren, bere ahaide, edo senide ere, izan zitezkeenak agertzen zaizkigu

Departamentu Artxibategian dauden hainbat agiritan. Aurkitu dugun zaharrena

Lextarreko Auzitegiko 1712ko entzunaldi batean dago. Bertan Montoriko David

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!