01.12.2012 Views

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Donostiako alkategai gisa

berretsi du EAJk Goia

DONOSTIA ›Eneko Goia Donostiako alkategai

izan dadin, EAJren batzar arteko asanbladak

hautagaitza berrestea baino ez da falta. Datorren

astean egingo dute azken bozketa hori jeltzaleek.

Aukeratzeko prozeduraren bigarren

itzulia egin da aste honetan; Donostiako bost

batzokietan egin dute prozesua, eta Goiaren

hautagaitza atera da aurrera.

Akordioak egitearen alde

daude Ardanza eta Benegas

DONOSTIA ›Jose Antonio Ardanza eta Txiki

Benegasen irudiko, akordioak egitea da politika

egiteko modurik onena, EHUren Udako Ikastaroetan

esan zutenez. Biek akordioa egin zuten

1986an, Jaurlaritza osatzeko. PSEk irabazi

zituen bozak, baina Ardanza izan zen lehendakari.

Jarrera hori, «euskal esparru politikoan»

oso beharrezkoa dela esan zuen Benegasek.

Desjabetzeen aurkako protesta, atzo, Adunan. BERRIA

Aktak sinatzea bertan

behera gelditu da Adunan

ADUNA ›AHT abiadura handiko trenaren lanetarako

lurrak desjabetzeko aktak sinatu behar ziren

atzo goizean Adunan (Gipuzkoa),baina ekitaldia

bertan behera gelditu da.Zenbait herritarrek

elkarretaratzea egin zuten,Denok gara kaltetuak

lelopean.Azaldu dute udaletxea itxita zegoela

eta Espainiako Sustapen Ministerioko

ordezkariek ekitaldia ez egitea erabaki zutela.

Larunbatetan osasun etxeak

ez ixteko eskatu dute Arratian

BILBO ›Arratia eskualdeko bost udalek Eusko

Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote Igorreko

osasun etxea ez ixteko larunbatetan. EAJk

aurkeztu du udaletan mozioa, eta eskaera

horrekin bat egin dute Igorrek, Dimak, Arantzatzuk

eta Zeanurik. Bedia eta Lemoak ere bat

egingo dutela espero du EAJk. Erabakia aldebakarrekoa

izan dela salatu dute.

Gobela bideratzeko eskatu

du Berangoko Udalak

BILBO ›Uholdeak saihesteko neurriak eskatu

dizkio Berangoko Udalak Uraren Euskal Agentziari,

eta Gobela ibaia bideratzeko proiektuari

heltzeko. Udalean ordezkaritza duten alderdi

politiko guztiek egin dute bat eskaerarekin, eta

gutun bidez jakinarazi diote. Askotan egin du

gainezka Gobela ibaiak. Herenegun eskaera

bera egin zuen Sondikako Udalak.

j Laburrean

%30

pGasteizek 2016rako, gehienez ere,

zabortegira bota nahi duen zaborra.

Gasteizko Udalak helburu argia jarri

du 2016rako: zabor gutxiago sortzea,

eta zabortegira ahalik eta gutxiena

botatzea. Gehienez ere, sortzen den

zaborraren %30 bideratu nahi du,

beti ere aldez aurretik tratatuta.

370.435

pLoiuko aireportua ekainean erabili

zuten bidaiari kopurua. 370. 435 bidaiarik

erabili zuten Bilboko aireportua

ekainean, aurreko urteko ekainean

baino %10 gehiagok. Gainerako aireportuek

bidaiariak galdu zituzten.

Gasteizkoak %37,8 bidaiari gutxiago

izan zituen (1.934 lagunek erabili zuten),

eta Donostiakoak %5,7 gutxiago;

28.991 lagunek erabili zuten.

‘‘ Bizkaiak bere

garapenerako daukan

traba nagusi eta

objektiboa Patxi Lopezen

Gobernua da»

ANDONI ORTUZAR

EAJren BBBko burua

«Urkulluk ez du

punturik egiten

haririk gabe; PPren

presidentearekin ongi

moldatzea komeni zaio»

BORJA SEMPER

Gipuzkoako PPren presidentea

Irudia qValtierra

BASO ETA SASTRAKAK SU GARRETAN

Sutea jazo zen atzo Valtierran (Nafarroa), Eguarasko

barrutiko natur erreserban; 47 hektarea

baso eta sastraka kiskali zituen. Nafarroako Gobernuaren

bi helikoptero behar izan ziren, besteak

beste, garrak itzaltzeko; Cordovilla, Peralta, Ta-

Indarrak biltzeko udako gazte

martxei hasiera eman diete

Gazte Independentistek

Erredakzioa Donostia

Euskal gazteriari independentziaren alde eta sozialismoaren

alde indarrak biltzeko asmoz, gazte martxak antolatu dituzte

Gazte Independentistek. Astindu bandera gorria! Goazen Independentziara!

lelopean ibilaldiak prestatu dituzte eskualdez

eskualde. Lizarrateko tunela aukeratu zuten egitaraua

plazaratzeko, leku sinbolikoa haien erranetan, arbasoek Euskal

Herriko ipar eta hego isurialdeak lotzeko egin zuten tunela.

Martxa horiekin aktibatzen ari den «independentziaren aldeko

olatuan» lagundu nahi dute, gazteei aukera bat emanez

hausnartzeko eta eztabaidatzeko egunero dituzten arazoen

inguruan. «Independentziari bidea irekitzearekin batera, gure

herri eredua ere eraiki behar dugu». Informazio gehiago aurkitzen

ahalko da laster irekiko duten blogean.

Erredakzioa Donostia

2010eko uztailaren 10a, larunbata berria 15

Euskal Herria ‹ Harian

Heldu ixteak 30.000

etorkin babes gabe utziko

dituela diote abokatuek

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak ohartarazi du, Jaurlaritzak

Heldu ixten badu, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 30.000 txosten

geldiaraziko dituela, eta beste horrenbeste etorkin babes

juridikorik gabe geldituko direla. Abokatuek prentsa ohar baten

bidez nabarmendu dute paperik gabeko edota bazterketa

egoeran dauden geroz eta etorkin gehiagok jo izan dutela

Heldura, eta Jaurlaritzari hori aintzat hartzeko eskatu diote.

«Berriro ere, pertsona ahulenak, kasu honetan baliabiderik ez

duten etorkinak, izango dira kaltetuenak».

Jaurlaritzak uztailaren 15ean du Heldu ixteko asmoa, eta

erabaki horrek kritika ugari eragin ditu. Hain zuzen, datorren

astelehenean gaiaren inguruan hitz egingo du Gemma Zabaleta

Gizarte Gaietarako sailburuak, prentsa agerraldi batean.

falla eta Tuterako suhiltzaileak elkarrekin aritu ziren

egiteko horretan. Foru erkidegoan beste bi

sute ere izan ziren atzo, txikiagoak; bat Ezporogin,

eta bestea, Berbintzanan. Biak kontrolatu zituzten

suhiltzaileek. BERRIA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!