8 Munduko Kopa 2010 Azkena Trofeoa ihar Ikerren besoetan egingo du distira, eta mun- B du guztia poztuko da horregatik. Baina ziurrenik jendeak urrezko jainkosaren jatorriari buruzko zalantzak izango ditu, jokalari guztiek horren gau berezian beso artean izan nahi duten jainkosari buruzko zalantzak. Futbola eta gehiago Jose Mari Amorrortu Jules Rimetek burua altxatuko balu ez luke ez unea eta ez tokia ezagutuko, baina harro egongo litzateke. 1920ko hamarkadan futbolak liluratutako abokatu frantses haren burutazioa Afrikaraino iritsi delako harro. Guztientzako moduko txapelketa antolatzeko borrokatu zen FIFAko presidentearen butakatxotik, eta Uruguaien lortu zuen helburua, 1930ean. Trofeoa falta zitzaion, Stoitxkov Bulgariakoa, keinu bat egiten, eta haren atzean, Bjorklund Suediakoa, kontsolazio finalean. BERRIA KONTSOLAZIOKO FINAL HISTORIKOAK 1994 SUEDIA-BULGARIA Izan zitekeen finala Brasilekin eta Italiarekin finalerdietan galdu ondotik, Suediak eta Bulgariak jokatu zuten brontzezko dominarako lehia. Munduko Kopa hartako selekziorik ikusgarrienak izan ziren biak. Mikel Rodriguez 1994ko ekitaldiko kontsolazioko finala Suediak eta Bulgariak jokatu zuten. Eskandinaviarrek 1958an, etxean, finala jokatu zuten, baina orduz geroztik deus gutxi egin zuten nazioarteko lehiaketetan. 1992an Eurokopako finalerdietara ailegatu zen, etxean ere. Bulgariak, berriz, ibilbide are eskasagoa zuen nazioartean. 1994ko Munduko Kopan, ordea, arretarik gehien erakarri zuten selekzioak izan ziren, belaunaldi bikainak elkartu baitzituzten taldean, eta handienen aurka jarrera ausarta erakutsi zuten. Soilik Brasil eta Italia izan ziren haiek baino hobeak. Kontsolazioko partida jokatu zuten elkarren aurka, baina egin zuten torneoa ikusita, Suedia- Bulgaria final duina izan zitekeen. Suedia, hasieran, final-zortzirenetara pasatzeko hautagaia zen bere ligaxkan, baina inor gutxik espero zuen hain ongi jokatuko zuenik —gol gehien sartu zuen selekzioa izan zen—. Jokalari bikainak zituen, eta deialdia osatu zuten erdiak baino gehiagok Europa zabaleko ligetan jokatzen zuen. Parmako Tomas Brolin aurrelaria zen taldeko izarra, eta Thomas Ravelli atezain beteranoa, berriz, arima. Kennet Andersson, Henrik Larsson, Anders Limpar, Martin Dahlin eta Klas Ingesson ziren nabarmentzen ziren bertze jokalari batzuk. Ligaxkan bigarren bukatu zuten, Kamerunen eta Errusiaren aitzine- tik eta Brasilen gibeletik. Azken horren aurkako partidan erakutsi zuen Suediak gauza onak egiteko gai zela. Bana berdindu zuen, 0-1 aitzinetik joan eta gero. Final-zortzirenetan Saudi Arabiari irabazi zion, eta final-laurdenetan Errumania kanporatu zuen penaltietan, 2-2 berdindu ondoren. Finalerdietan, azkenik, Brasilekin topatu zen berriz ere. Jokalari garaienak zituen selekzioa zen Suediakoa, eta airezko jokoan nagusi ziren, baina partida hartan zelaian zeuden 22 jokalarietatik txikienak buruz sartu zien gola: Romariok. Ongi jokatu arren, ezin izan zuen 1958ko finalaren errebantxa hartu, eta 0-1 galdu zuen. Bulgariaren arrakasta azaltzeko bertzelako faktoreak elkartu ziren. Lehenik eta behin, futbolean jokatzeko talentu paregabea zuten hainbat jokalari egokitu ziren belaunaldi berean. Bertzalde, kirol diziplina komunistan trebatutako jokalariak ziren, eta, azkenik, sistema komunista hori bera erortzean, Europako liga entzutetsuenetan trebatu ziren horietako anitz. Selekzioaren izarra eta ikurra Bartzelonako Hristo Stoitxkov zen, aurkezpenik ere behar ez zuen jokalaria. Zelai erdian, Krassimir Balakovek eta Iordan Letxkovek taldearen jokoa zuzentzen zuten, eta aitzinean, Stoitxkovek Emil Kostadinoven sostengua zuen. Zelaitik at ere zeresana eman zuten Bulgariako jokalariek, egonaldi hotele- eta Abel Lafleur eskultore eta lagunarengana jo zuen, Victoriari forma emateko. Izen hori hartu baitzuen Nike jainkosa greziarra gorpuzten zuen zilarrezko garaikur hark. 1938ko Munduko Koparen ostean iritsi zen gerra, eta, nazien beldur, Erromako Bankutik atera —han izaten zuten gordeta— eta Ottorino Barassi FIFAko presidenteordearen etxera eraman zuten. Eskerrak. Naziak Suedia 4 Bulgaria 0 Suedia. Ravelli; Roland Nilsson, Patrik Andersson, Bjorklund, Kamark; Mild, Ingesson, Schwarz, Brolin; Larsson (Limpar, 79. min.) eta Kennet Andersson. Bulgaria. Mikhailov (Nikolov, 45. min.); Tsvetanov, Ivanov (Kremenliev, 42. min.), Hubtxev, Kiriakov; Letxkov, Iankov, Balakov; Stoitxkov; Sirakov (Iordanov, 45. min.) eta Kostadinov. Golak. 1-0: Pelek (8. min.). 2-0: Mildek (30. min.), 3-0: Larssonek (37. min.), 4-0: Kennet Anderssonek (40. min.). Epailea. Ali Bujsaim(Arabiar Emirerri Batuak). Txartel horia Suediako Kennet Anderssoni, eta Bulgariako Iankovi. Bestelakoak. 91.500 ikusle bildu ziren Los Angelesko Rose Bowl estadioan. Eguna. Uztailaren 16a. an ateratako irudietan lasai asko erretzen, edaten eta karta jokoan ageri baitziren zenbait. Ez ziren anitz larritu horregatik. AEBetan ongi ari ziren pasatzen, eta emaitzak lagun zituzten. Lehen partidan Nigeriarekin 0-3 galdu arren, gero ezustekoak bata bertzearen gibeletik eman zituzten: Argentinari, 1990eko finalistari, 2-0 irabazi zioten ligaxkan, eta final-laurdenetan, azken txapeldu- Bulgariakoak erretzen, edaten eta karta jokoan aritzen ziren egonaldian na, Alemania kanporatu zuten, azken ordu laurdenean partidari buelta emanda (2-1). Finalerdietan, ordea, Roberto Baggio italiarrak geldiarazi zuen bulgariarren grina, bi golekin (1-2). Kontsolazioko finalari bulgariarrek ez zioten eman aparteko garrantziarik. Ordurako, egin beharrekoak eginda zituztela pentsatu zuten. Golegilerik onenaren sarian, Stoitxkov aurreneko postuan zegoen, Oleg Salenko errusiarrarekin berdinduta (6), baina hura gainditzen ere ez zen saiatu. Gutxieneko diziplinarekin jokatzea nahikoa izan zuen Suediak lehen zatian lau gol sartu, eta brontzezko domina izerdi handirik bota gabe irabazteko (4-0). Bitxikeria gisa, bigarren gola Hakan Mildek sartu zuela, 1996an Realak fitxatu zuen erdilariak. berria 2010eko uztailaren 10a, larunbata bankuan sartu ziren. Baina ez zuten kopa topatu. 1970era arte Jules Rimet izena hartu zuen, eta 1974an aldatu zuten. 53 diseinuetatik Silvano Gazzanigarenak irabazi zuen, gaur egungoak. Trofeoaren abenturak. Espainiara iristen bada ez dezala inork lapurtu, bestela nire lagun Antxelen zakurrari, Txuskiri, deitu beharko zaio. Londresen lapurtu zutenean, hura aritu zen bila. ESANA «Egiten ari garenari esker, jendeak krisia ahaztu du une batez. Ni pribilegiatu bat naiz, baina baditut inguruan gaizki pasatzen ari diren lagunak eta senitartekoak» Iker Casillas Espainiako atezaina Mandelak emango du ziurrenik Munduko Kopa Oraindik ez du baieztatu finalean izango den, baina Joseph Blatter FIFAko presidenteak jakinarazi du finalean bada Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiak emango diola talde irabazleari Munduko Kopa. 92 urte ditu Mandelak, eta osasunez ez dabil ongi. ZENBAKIA 6 pMunduko Koparen pisua kilo urretan.Hori da igandean Espainiak eta Herbehereak esku artean izan nahi dutena, objektu desiragarriena. Munduko Kopak badu bere historia eta datu zerrenda propioa. 6,175 kilo pisatzen du, eta horietatik 4,927 urre purua da. 36 zentrimetro dauzka, 1973an egina da, eta talde irabazleak lau urtez gordetzen du, gero bueltatzeko. 2038an irabazleen izena jartzeko tokirik gabe geldituko da, eta aldatu egin beharko dute. Munduko Kopa, ‘berria.info’-n Hegoafrikako Munduko @ Kopari buruzko gunea ‘Berria.info’-n hemen: berria.info/guregaiak/125/
mantangorri berria Gaztetxoen astekaria 367. zenbakia Larunbata, 2010eko uztailaren 10a Panpinei bizia ematen ANiMALiEN ERREiNUAN Otsoa 6 BA AL DAKiZU...? ... zer diren fosilak? 7 iPUiNA Buelta bat aitontxuarekin Oskorria (XIII) 16 GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
- Page 1 and 2:
RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS Urtero
- Page 3 and 4:
ELAk dio «patronalaren menpeko» 1
- Page 5 and 6: Hizpideak Espioitza istorioak Koldo
- Page 7 and 8: Gaurkoa› BDZren oinarriak pBoikot
- Page 9 and 10: Bilboko Udalean ordezkaritza izan d
- Page 11 and 12: Sei urtean BAMek sei mila etxebizit
- Page 13 and 14: ‘Hup Holland hup!’ Darwin eta G
- Page 15 and 16: Donostiako alkategai gisa berretsi
- Page 17 and 18: «Koherentziaren» izenean urtean 8
- Page 19 and 20: 52 lagunetik gora hil dira Pakistan
- Page 21 and 22: Txirrindularitza D20010eko Frantzia
- Page 23 and 24: Orioko trainerua, joan den igandean
- Page 25 and 26: Goiherrik A-k dena alde dauka gaur
- Page 27 and 28: Bertsolaritza pHendaia. Bertso bazk
- Page 29 and 30: 1 Aretoak Araba GASTEIZ DABACO BOUL
- Page 31 and 32: Komunikazioa D ‘Moving, Bullyng e
- Page 33 and 34: Asteburuko saioa, Adela Gonzalezen
- Page 35 and 36: Gotzon Hermosilla Bilbo Bigarren eg
- Page 37 and 38: Artea D Punk Begiz Ismael Manterola
- Page 39 and 40: Gerizpean D 2 Uda-pasa Naturari kan
- Page 41 and 42: Mahai inguruan elkartuta Hamabosgar
- Page 43 and 44: Sanferminak Iruñean D Eguzkia eta
- Page 45 and 46: Sanferminak Iruñean DProposamenak
- Page 47 and 48: Sanferminak Iruñean DHirugarren en
- Page 49 and 50: JUAN CARLOS CARDENAS / EFE HEGOAFRI
- Page 51 and 52: erria 2010eko uztailaren 10a, larun
- Page 53 and 54: erria 2010eko uztailaren 10a, larun
- Page 55: erria 2010eko uztailaren 10a, larun
- Page 59 and 60: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 61 and 62: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 63 and 64: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 65 and 66: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 67 and 68: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 69 and 70: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 71 and 72: erria larunbata, 2010eko uztailaren