46 berria <strong>2010</strong>eko uztailaren 10a, larunbata Plaza › Bizia Sanferminak Iruñean DHirugarren entzierroa Asteburuaren atarian, aurreko egunetan baino korrikalari gehiago zirela sumatu zen, ibilbide amaieran batez ere. LANDER FDEZ. ARROIABE / ARGAZKI PRESS ‘Flamante' galduta Santo Domingon gora, zezen batek, labaindu, eta ia ibilbide osoa bakarrik egin du, arrisku handia sortuz eta gazte bat adarkatuz Orain arteko entzierrorik luzeena izan da, sei minututik gora iraun duelako Joxerra Senar Iruñea Oso luzea eta arriskutsua izan zen sanferminotako hirugarren entzierroa. Santo Domingo aldaparen erdialdera, taldea gidatzen zuen zezena —Flamante izenekoa, 550 kilokoa— erori egin zen eta atzean geratu zen, eta ibilbide osoa bakarrik egin zuen. Plazara iristeko geratzen ziren 650 metroetan, izua eragiteaz gain, entzierroa nabarmen luzatu zuen: sei minutu eta 23 segundo; orain arte denbora gehien behar izan duen lasterketa. Cadizko FuenteYmbro ganadutegiak aurreko bost urteetako entzierroetan bi adarkatu utzi zituen, eta aurtengoan beste bat gehitu du zerrendara. Estafeta amaieran, lanak Flamante-rekin. LANDER FDEZ. ARROIABE / ARGAZKI PRESS Bezperako bero sargoriaren ostean, atzoko 06:00 aldera euri jasa bota zuen, eta zorua bustita eta labainkor zegoen, bereziki zezenentzat. Beti bezala, indar handiz eta ziztuan atera ziren zezenak, joaldunak aurretik. Hasi eta berehala, korrikalari bat bultzatu zuten. Hala ere, metro batzuk aurrerago gertatu zen entzierroa baldintzatu zuen gertaera. Zoru bustiaren eraginez, labaindu egin zen Fla- mante, eta ordutik, bere anaien arrastoa galduta, bakarrik egin zuen ibilbidea. Aurretik zihoan taldean, Udaletxe plaza igarota, erori egin ziren hiru zezen. Mercaderesko bihurgunera iritsi aurretik, berriz, herenegun adarkada gertatu zen toki berean, talde buruan zegoen gaztaina koloreko zezenak aurrean eraman zuen 39 urteko korrikalari britainiar bat. Atzera begiratu ez eta fuenteymbro-ak gainean zituela sumatu gabe, zezenak aurrean eraman zuen. Erorikoaren eta kolpearen ondorioz, konortea galdu zuen, eta ospitaleratu egin zuten sorosleek. Traumatismoa du garezurrean. Jendetza ibilbide amaieran Bihurgunetik aterata, gaztaina koloreko zezenak une horretan zorutik altxatzen ari zen korrikalari bat bultzatu zuen, baina korrikalariak zortea izan zuen. Estafetan gora, nabari zen aurreko bi egunetan baino korrikalari gehiago zegoela ibilbidean, eta elkarren arteko lehia bizian hamaika ukondokada eta bultzada ikusi ziren. Korrikalari kopuru handiaren ondorioak kailejoian sumatu ziren, pilaketa txiki bat egon baitzen plazarako sarreran. Ezkutalekuei esker, ez zen ezer gertatu. Lasterketa azkarra izango zen, baldin eta Flamante atzean geratu izan ez balitz. Galduta egoteak are arriskutsuago bihurtzen zuen, inguruan zituen mugimendu guztiek erakartzen baitzuten haren arreta. Hainbat aldiz geratu zen Estafeta kaleko atari batzuetan adi-adi begira. Aurretik zituen korrikalarien eta atzean zeuden unaien lanari esker, Flamante pixkana gerturatu zen plazara. Ez zirudien hara joan nahi zuenik. Indar askorik ez zuen edo behinik behin lurrari ongi ezin helduz zebilen. Nabarmentzekoa da hala atzo nola herenegun bakarrik geratu diren zezenak behar den legez eraman dituztela. Moldakaitz gutxi eszenaratu ziren atzo, eta halako baten bat agertu zenean, makilakadak jo zizkieten unaiek. Telefonica inguruan, berriz, hainbestekoa zen jendetza, unaiek nahikoa lan izan zuten zezenaren atzean geratzen zirenak handik aterarazten eta zezenaren gorabeherei adi-adi jarraitzen. Arrisku une handiena, ordea, Estafeta kalearen amaierara iritsi zenean izan zen. Han zezenak oharkabean hartu zuen hesian zen Erresuma Batuko 20 urteko gazte bat: M.M. Hogei zentimetroko adarkada du izterrean, baina ez dio zainik harrapatu. Kolpeen ondorioz, beste zauritu bat ere badago, 46 urteko valentziar bat, baina horren zauriak «arinagoak» dira. Hain galdua zegoen Flamante, bakarrik geratzen diren zezenak plazara eramateko zeregina duten joaldunei ez zien jaramonik egin. Horietako bati oldartu egin zitzaion, gainera. Amaieran, berriz, zezen-plaza toki arriskutsua izan litekeela erakutsi zuen. Abiadura hartu eta plazako ezkerraldea erabat garbitu zuen. Hor amaitu zen arriskua. Gaur Dolores Agirreren zezenen ordua da. Arrisku handiena, asteburuko jendetza.
Sanferminak Iruñean DHirugarren entzierroa G Entzierroa Fuente Ymbro Santo Domingoko ukuiluak Santo Domingo kalea Udaletxe plaza Mercaderes kalea Estafeta kalea Telefonica aldea Kailejoia Zezen-plaza 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. Adark. Denb. 0 2.24 2 3.30 1 6.23 Zauritu bat Zauritu bat Adarkada bat <strong>2010</strong>eko uztailaren 10a, larunbata berria 47 Bizia ‹ Plaza Flamante-k joaldunetako baten aurka egin zuen. LANDER FDEZ. ARROIABE / ARP. Korrikalari bat eta, zentimetro gutxira, zezenaren adarra. VILLAR LOPEZ / EFE
- Page 1 and 2: RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS Urtero
- Page 3 and 4: ELAk dio «patronalaren menpeko» 1
- Page 5 and 6: Hizpideak Espioitza istorioak Koldo
- Page 7 and 8: Gaurkoa› BDZren oinarriak pBoikot
- Page 9 and 10: Bilboko Udalean ordezkaritza izan d
- Page 11 and 12: Sei urtean BAMek sei mila etxebizit
- Page 13 and 14: ‘Hup Holland hup!’ Darwin eta G
- Page 15 and 16: Donostiako alkategai gisa berretsi
- Page 17 and 18: «Koherentziaren» izenean urtean 8
- Page 19 and 20: 52 lagunetik gora hil dira Pakistan
- Page 21 and 22: Txirrindularitza D20010eko Frantzia
- Page 23 and 24: Orioko trainerua, joan den igandean
- Page 25 and 26: Goiherrik A-k dena alde dauka gaur
- Page 27 and 28: Bertsolaritza pHendaia. Bertso bazk
- Page 29 and 30: 1 Aretoak Araba GASTEIZ DABACO BOUL
- Page 31 and 32: Komunikazioa D ‘Moving, Bullyng e
- Page 33 and 34: Asteburuko saioa, Adela Gonzalezen
- Page 35 and 36: Gotzon Hermosilla Bilbo Bigarren eg
- Page 37 and 38: Artea D Punk Begiz Ismael Manterola
- Page 39 and 40: Gerizpean D 2 Uda-pasa Naturari kan
- Page 41 and 42: Mahai inguruan elkartuta Hamabosgar
- Page 43 and 44: Sanferminak Iruñean D Eguzkia eta
- Page 45: Sanferminak Iruñean DProposamenak
- Page 49 and 50: JUAN CARLOS CARDENAS / EFE HEGOAFRI
- Page 51 and 52: erria 2010eko uztailaren 10a, larun
- Page 53 and 54: erria 2010eko uztailaren 10a, larun
- Page 55 and 56: erria 2010eko uztailaren 10a, larun
- Page 57 and 58: mantangorri berria Gaztetxoen astek
- Page 59 and 60: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 61 and 62: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 63 and 64: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 65 and 66: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 67 and 68: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 69 and 70: erria larunbata, 2010eko uztailaren
- Page 71 and 72: erria larunbata, 2010eko uztailaren