01.12.2012 Views

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

20 berria 2010eko uztailaren 10a, larunbata

Kirola›

Txirrindularitza D2010eko Frantziako Tourra

Mark Cavendish, bi besoak altxatuta, pozez zoratzen, bigarren egunez jarraian esprinta irabazi ondoren. JAVIER LIZON / EFE

Dinamitaren dinamika

Mark Cavendishek dotore irabazi du

Tourreko seigarren etapa, eta argi utzi du

bera dela txirrindularirik azkarrena

Ruben Perez ihesaldian sartu da, baina

Columbiak dotore prestatu du esprinta

Unai Zubeldia

Auskalo zenbateko dinamita pila

dagoen hanka zuztar horietan.

Txarrean oso txarra da Mark Cavendish.

Buru janean hasten denean

ez dago bere ondoan egoterik.

Hutsegiteak egiten ditu. Indarra

ez du ondo neurtzen. Taldekideekin

haserretu egiten da. Dinamita

desagertu egiten da. Baina

onean oso-oso ona da. Egungo

onena. Azken 200 metrotan sartuta,

eserlekutik altxatu eta sutan

jartzen ditu pedalak. Atzoko esprinta

da horren erakusgarria.

Bizpahiru metro atera zizkien

atzo ere aurkariei. Ederra da Cavendish

onean. Ikusgarria. Dinamita

dauka barruan, eta dinami-

ka ona hartzen duenean, inork ez

dio itzalik egiten. Alessandro Petacchi

italiar beteranoak (Lampre)

bere onetik atera zuen britainiarra

lehen bi esprintetan. Lehenengo

esprintean erori egin zen

esprinta jotzear zela; eta bigarrenean

amore eman zuen, txisparik

gabe zegoela nabaritu zuenean.

Beteranoa garaile, eta gaztea lotsagorrituta.

Baina Columbiako harribitxia

dinamika onean sartu da, eta, ondo

bidean, ez du azken garaipena

izango aurtengo Tourrean. Konfiantza

zer den... Herenegun hainbestean

lan egin zuen Columbiak

eguneko ihesaldia ezerezean utzi

eta Cavendishek etapa irabaz zezan.

Baina atzokoa benetako era-

kustaldia izan zen. Etapa guztian

zehar egin zuen Columbiak gogotik

lan, eta helmugara iristeko hiru

kilometro falta zirenean, orain

urtebeteko itxura berarekin ari

zen lanean Cavendishen taldea.

Toni Martin bera ere bete-betean

aritu zen tropel buruan erreleboak

eman eta eman. Konfiantzaren

kontuak dira horiek.

Farrarren ahalegin antzua

Garmin saiatu zen hiru txirrindularirekin

Tyler Farrarri dena eskura

jartzen, eta eskumuturra

minduta, nahikoa egin zuen estatubatuarrak.

Baina, une honetan,

Cavendishen itzala ere ez da Farrar.

Sei etapatan bi garaipen,

biak jarraian, eta konfiantzaren

zakua goraino beteta.

Esprintaren aurrekoa nahi eta

ezina izan zen. Etapa hastearekin

batera sortu zen ihesaldia —Ruben

Perez (Euskaltel), Sebastian

Lang (Omega) eta Mathieu Perget

(Caisse) sartu ziren—, baina 210

kilometroko alferrikako lana izan

zen. Gehienen zoritxarrerako, dinamika

onean sartu da dinamita.

G Irabazlea

Mark Cavendish

Onean ez dauka

parekorik

pJaioteguna. 1985eko maiatzaren

21a.

pJaioterria. Douglas (Man

Uhartea).

pIbilbidea. T-Mobile (2007)

eta Columbia (2008tik).

pGaraipen garrantzitsuenak.

2007an Kataluniako Voltako bi

etapa; 2008an Romandiako

Tourreko etapa bat, Italiako Giroko

bi etapa, eta Frantziako

Tourreko lau etapa; 2009an Tirreno-Adriatikoko

etapa bat,

Milan-San Remo, Italiako Giroko

hiru etapa, Suitzako Itzuliko

bi etapa, eta Frantziako Tourreko

sei etapa; eta 2010ean Kataluniako

Voltako etapa bat, Romandiako

Tourreko beste bat

eta Frantziako Tourreko bi.

Boxeo izarrak

Tourrean

Guadalupetik

Juanma Garate

Rabobankeko txirrindularia

C

arlos Barredoren irudiei

begira nago. Ederki berotu

dira Rui Costa eta

biak. Lasterketan zehar berotu

egin dira, itxuraz portugaldarrak

ukondoarekin kolpea eman diolako.

Barredok ondoren ukabilkada

bat eman dio, eta helmuga igarotakoan,

berriz ere, pare bat kolpe

eman dizkiote elkarri. Hori

ikusita, Barredok itxoin egin dio,

eta gurpil bat hartuta Rui Costarengana

joan da, jotzeko asmoz.

Isuna jarri diete biei, baina etxera

joateko arrisku ederra eduki dute.

Ikuskizun tristea eskaini dute.

Eguna gogorra izan da, eta horrela

askatu dute tentsioa. Egia

esan, egur handia hartu dugu,

bero handia egin duelako. Nazkatuta

gindoazen bizikleta gainean,

eta etapa honetako nekea nabarituko

dugu gerora. Goizean errepidea

bustita zegoen, eta beroa

egiten zuenez, ura lurrunduz

joan da, eta sauna baten pare zegoen

dena. Oso desatsegina izan

da. Tropikoko herrialde batean

geundela ematen zuen.

Baina, tira, jada amaitu da lehen

aste arriskutsua, eta hastera

doa benetako Tourra, sailkapen

nagusia lehiatuko dutenen Tourra.

Orain arte denborarik ez galtzea

zen kontua, eta orain irabaztea

izango da helburua. Hemendik

aurrera iritsiko dira benetako

aukerak. Pentsatzekoa da Alpeetako

lehen etapan oilarren artean

ez dela zalaparta handirik

egongo, baina RadioShack ez

dago aukerak galtzeko moduan.

Igandeko etapan egongo da gakoa,

azken-aurreko mendatean.

RadioShack hor saiatuko da lasterketa

hausten. Baina kontuz

biharkoarekin. Ihesaldientzat

aproposa izan daiteke, baina tentsio

handia eta zalantza asko

egongo da tropelean.

Orain arte erraz sortu dira ihesaldiak,

baina hemendik aurrera

borroka handia egongo da lehen

kilometroetan. Goizeko bileretan

ere tentsio handiagoa egongo da,

eta garrantzitsua izango da lasterketaren

pisua nork hartzen

duen ikustea. Apustuak egiten

hasita, RadioShackek hartuko

duela iruditzen zait niri.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!