01.12.2012 Views

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

52 lagunetik

gora hil dira

Pakistanen,

atentatu suizida

batean

Bonbak azoka batean

egin du eztanda;

hildakoen artean,

gutxienez, adin txikiko

sei lagun daude

Erredakzioa

Pakistanen, gutxienez, 52 hildako

eta 105tik gora zauritu dira atentatu

suizida batean. Poliziaren

arabera, Mohmand herrialdean

bi bonbek eztanda egin zuten

atzo. Horietako batek azoka batean

egin zuen eztanda, eta besteak

Poliziaren egoitzaren aurrean,

non 150 lagun inguru zeuden bilduta.

Hildakoen artean gutxienez

adin txikiko sei lagun daude.

Iusuf Raza Guilani Pakistango

lehen ministroak atentatua gaitzetsi

du, eta ikerketa bat bidera

dadin agindu du: «Ez dugu utziko

terroristen helburu gaiztoak bete

daitezen. Gobernuak mehatxua

deuseztatzeko konpromisoa hartu

du». Gaur egun, Afganistango

armadak sei edo zazpi eraso-gune

mantentzen ditu Al Qaeda eta

bestelako taldeen aurka. Iaz, gutxienez

12.000 lagun hil ziren erasoetan.

AEBei migrazio

legea aldatzeko

eskatu dio

Human Rights

Watchek

Legea etorkinen

atxiloketak mugatzen

dituen nazioarteko giza

eskubideen ereduaren

aurkakoa dela salatu dute

Erredakzioa

AEBeetako migrazio lege federalen

erreforma eskatu du Human

Rights Watchek. Lege horien ondorioz,

arazorik sortzen ez duten

eta paperak dituzten milaka etorkin

atxilotzen dituzte. Legea etrokinen

atxiloketak mugatzen dituen

nazioateko giza eskubideen

ereduaren aurkakoa dela salatu

du HRWek.

Bestalde, elkarteak etorkinen

babesik eza eta lanean jasaten duten

esplotazioa ere salatu du, baita

sexu erasoak ere. HRWek etorkinen

egoera normalizatzeko bideak

jar ditzan eskatu dio

Gobernuari.

AEBek eta Errusiak

espioiak trukatu dituzte

Vienako aireportuan

Moskuren esanetan,

bi herrialdeen arteko

harremanak hobetu

egin direla frogatzen du

trukaketak

Ane Urrutikoetxea

AEBek eta Errusiak ez dute hasi

berri duten adiskidetasuna

zapuzteko asmorik. Hori dela eta,

Ekainean AEBetan epaitutako

hamar espioi errusiarrak jatorriko

herrialdera bidali dituzte, eta,

trukean, Errusiak AEBentzat lan

egiteaz akusatutako lau espioi

eman dizkie. Trukea Vienako

(Austria) Aireportuan egin zuten

atzo, ezkutuan. Gerra Hotzaren

amaieratik egin den espioi

trukatzerik garrantzitsuena izan

da.

Ekainean Barack Obama AE-

Betako presidenteak eta Dimitri

Medvedev Errusiakoak arma nuklearrak

uztearen aldeko hitzarmena

eztabaidatu zuten, bi herrialdeen

arteko harremanei aro

berria irekiz. Espioiek erlazio horiek

gaiztotu ez ditzaten, lehen

Espioien trukaketa Vienako aireportuan egin dute. HERBERT NEUBAUER / EFE

bailehen eta ezkutuan egin dute

trukatzea CIAk eta Errusiako inteligentzia

zerbitzuek. Errusiako

Atzerri Arazoetako ministerioak

adierazi duenez, trukeak erlazioak

bide onetik doazela bermatzen

du: «Trukeak duela hilabete hasitako

elkarrizketen arrakasta frogatzen

du. Etorkizunean elkarrekin

lan egiteko asmoa dugu».

Trukea Vienan egin den arren,

Austriako Gobernuak ez du inolako

aipamenik egin nahi izan.

Agintarien esanetan, ez zuten

adierazpenik egiteko baimenik:

«Hau ez da gure kontua izan».

Infiltratuak

Hamar espioiak urteak egin dituzte

AEBetan. Egunerokotasunean

ezkutaturik, bizitza arrunta

eraman dute. Epaiketan onartu

dutenez, elkarte eta zerbitzuetan

infiltratzen ziren, ondoren Errusiara

informazioa bidaltzeko.

Dena den, soilik konspirazioagatik

eta diru zuriketagatik epaitu

dituzte.

Shakineh Ashtiani 43 urteko emakumea ez harrikatzea erabaki du Irango

Gobernuak nazioarteko presioen eraginez, baina heriotza zigorra ez diote kendu.

Hil arteko harrikadak

Unai Arteaga

A

dulterioa oso delitu serioa

da Iranen. Zigor Kode islamiarrak

heriotza zigorra

ezartzen dio ezkondu ondoren

beste norbaitekin harremanen

bat duenari. Iranen, kondenatuak

hiltzeko modu ohikoena urkatzea

den arren, zigor berezia

daukate adulterioa egiten dutenentzat:

harrikatzea. Gorputz erdia

lurperatu, eta harriak botatzen

dizkiote hiltzen den arte. Zigor

kodeak harrien tamaina ere

zehazten du: ez dute momentuan

hiltzeko bezain handiak izan behar.

Shakine Mohammad Ashtiani

43 urteko irandarrak ez duela zigor

hori jasoko esan du Irango gobernuak.

Horrek ez du esan nahi

bizia barkatu diotenik, ez baitute

heriotza zigorra kentzeari buruz

ezer adierazi. Erabakia hartzearen

arrazoia nazioarteko presioa

izan da. Kasua munduan ezaguna

egin zen, Ashtianiren abokatu

Mohammad Mostafaeik bere blo-

gean gertatzen ari zena kontatu

zuenean. Amnisty International,

Human Rights Watch eta beste

hainbat erakundek harrikatzea

ekiditeko nazioarteko kanpaina

bat hasi zuten.

Horrez gain, Irango Gobernuak

jakinarazi du harrikatzea gutxi

aplikatzen den zigorra dela eta ez

dela agertzen gaur egun Irango

parlamentua aztertzen ari den Zigor

Kodean.

Zigorra bi sexuei

aplikatu arren,

emakumeak dituzte

gehien harrikatzen

Ashtiani kartzelan zegoen

2006az geroztik, senarra hil ondoren

bi gizonekin «legez kanpoko

harremanak» mantendu izanaren

akusaziopean. Baina beste

auzitegi batek kasua berriro ireki

zuen, oraingoan ezkondua zegoela

egindako adulterio akusazioarekin.

Erruduntzat jo, eta harrikatuta

hiltzera kondenatu zuten.

Zigor Kode islamiarrak adierazten

duenez, norbaitek adulterioa

egin duela frogatzeko, delituaren

egileetako batek onartu

behar du. Lau gizonek (edo hiru

gizon eta bi emakumek) adulterioaren

lekuko izan direla adierazteak

ere balio du. Baina ez zegoen

lekukorik, eta Ashtianik delitua

indarkeriaren eraginez

onartu zuen. Mohammad

Ebrahim Yannati aiatolak zigorra

ezartzeko oinarri erlijiosorik

ez dagoela adierazi zuen.

Harrikatzeak Iranen

Azken urteetan harrikatzea indargabetzeko

saioren bat egin

dute. 2002an Mohamed Jatami

erreformista EBrekin batera

saiatu zen harrikatzea desagerrarazteko

lege bat sortzen. Lau urtez

ez zen kasurik egon, 2006an

Mashhad hirian bi gizon harrikatu

zituzten arte.

Amnesty Internationalen arabera

gaur egun zazpi gizon eta bi

emakume daude harrikatuak izateko

arriskuan.

2010eko uztailaren 10a, larunbata berria 19

Mundua ‹ Harian

DLaburrak

Filipinetan zazpi soldadu

hil ditu gerrilla komunistak

MANILA ›Filipinetako armadako

zazpi soldadu hil dira gerrilla

komunistaren eraso batean, Luzon

uhartean. Eliseo Posadas

armadako bozeramaileak adierazi

duenez, hildakoak osasun

erregimentuko kide ziren, eta lurraldeko

arazo nagusien informazioa

biltzen ari ziren. Gerrillak

lau hamarkada daramatza

gobernuaren aurkako borrokan.

Guatemalan gobernuko goi

kargudun bat tiroz hil dute

GUATEMALAKO HIRIA › Obdulio

Solorzano Montepeque UNE

Esperantzarako Batasun

Nazionaleko goi karguduna hil

dute, Guatemalan.Haren txoferra,

Juan Pablo Lazaro ere erasoan

hil da. 2004tik 2008ra

diputatu izan zen, eta gaur egun

gobernu batzordeko kide zen.

Politikariaren autoak 35 tiro

jaso ditu, gutxienez. Erasoaren

arrazoiak ikertzen ari dira.

Zisjordaniako harresiaren

aurka protestak izan dira

JERUSALEM›Palestinan milaka

lagunek manifestazioak egin

dituzte Hagako Nazioarteko

Auzitegiak Israel Zisjordanian

eraikitzen ari den harresiaren

aurkako erabakiaren seigarren

urteurrenean. Auzitegiak adierazi

zuen harresia legez kanpokoa

zela, segituan bota behar

zela eta kaltetuei ordaindu egin

behar zietela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!