01.12.2012 Views

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

34 berria 2010eko uztailaren 10a, larunbata

Plaza›Kultura

Poesiaren heriotzaz

Gizarte merkantilistan poesiak zer garrantzi

eta toki duen aztertuko dute zenbait idazlek

Eako Poesia Egunetan, hilaren 17an eta 18an

Literatur kritikaren eginkizuna izango dute

hizpide Errok, Estankonak eta Galarragak

Irune Berro Bilbo

«Poesia hilda dago, baina ez naiz

ni izan». Joseba Sarrionandiaren

hitzak ditu ardatz aurtengo Eako

(Bizkaia) Poesia Egunen egitarauak.

Zazpigarren urtez egingo

dute euskarazko poesiaren inguruko

topaketa, hilaren 17an eta

18an. Euskarazko poesiaren inguruan

hausnar egiteaz batera, bazterrak

harrotzea, eztabaida piztea

eta pentsabidea sustatzea dituzte

helburu, Asun Landa antolatzaileak

esan duenez. Horretarako,

mahai-inguru, hitzaldi eta errezitaldi

sorta antolatu dituzte Eako

Herrijeari emon arnasa elkarteak

eta kultura taldeak, zenbait idazlerekin

elkarlanean.

Haien artean, Castillo Suarez.

Poeta nafarrak aurkeztu zuen

atzo egitaraua, eta, azaldu zuenez,

Iban Zalduak emango du lehen

hitzaldia, Xabier Mendiguren

Elizegi aurkezle duela. Suarezen

arabera, «Iban Zaldua sinetsita

dago euskarazko literaturak

euskal kulturan zuen toki gailena

galdu duela. Kinka larrian dagoela

uste du; merkatuak ordezkatu

duela irakurlea, eta idazleak liburua.

Egoera apokaliptiko horren

aurrean, Zalduak dio alferrik dela

ezer egitea, eta, beharbada, horixe

dela idazlearen eginkizuna».

Hiltzailea da kritikaria? Kritikaria

hiltzailea da? Galdera itxurako

baieztapen-ezeztapen horren

inguruan harilkatuko dituzte

beren gogoetak Anjel Errok,

Igor Estankonak eta Aritz Galarragak,

Ean izango den mahai-inguruetako

batean.

Iñigo Aranbarri izango dute zirikatzaile

eta nahastaile, eta galdera

nagusien pean sortuko dira

beste hainbeste galdera, eta erantzunen

bat edo beste. Izan ere, zein

da gaur egun literatur kritikak

duen eginkizuna? Eta zein da

egiaz bete beharko lukeena? Aintzat

hartzen al ditu irakurleak?

Askea al da kritikaria bere lana

egiteko? Zein dira mugak?

Merezi ote du poesia egiteak?

Poesiaren eginkizunaz ere jardungo

dute Maria Josep Escriva

Herrialde Katalanetako idazleak

eta Miren Agur Meabek. Zer balio

du poesiak soilik etekin edota helburu

baten pean jardutera ohitu-

rik dagoen gizartean? Merezi du

poesia egitea? Ba ote du poesiak

oraindik ere zerikusirik artearen

egia deritzonarekin? Poesiak bermatua

dauka iraupena edo hiltzera

kondenatua dago? Informazio

eta komunikazioaren gizartean,

zer bide hartuko du? Etengabeko

aldaketa horien aurrean, zein ja-

Iban Zalduaren ustez,

merkatuak ordezkatu

du irakurlea, eta

idazleak liburua

Anari eta Aranbarriren,

Jose Luis Otamendiren

eta Omar Nabarroren

errezitaldiak izango dira

rrera hartu behar du idazleak?

Adierazpenaren esentziaren bila

jarraitu behar du edo bide berriak

bilatu? Galderok erantzuten saiatuko

dira Escriva eta Meabe.

Halaber, Harkaitz Canok «DJen

garaiko literatura» aztertuko du.

Honelaxe azaldu du Canok Ean

eskainiko duenaren aurrerapena:

«Gurpila asmatu zenetik hona,

copypaste-a ez ote da asmakizunik

ederrena? Ez da ezer berria.

Picassok ere esana utzi zuen artista

kaskarrak kopiatzaile direla,

eta artista handiak lapurrak.

XXI. mendean, artista bat gustu

oneko kleptomano bat baizik ezin

daitekeela izan dioeneko ustetik

idatzi behar dugu agian idazleok.

Ordea, nork erabakitzen du zer

den gustu ona? Coolhunterrek?

Nortzuk dira euskal literaturako

tendentzia ehiztariak?».

Amaia Lasaren ‘A e i o u berria’

Poesia arnastuko da Eako kale,

bazter eta txokoetan. Hitzaldiak

ez baizik, errezitaldiak ere izango

dira goiz, arrats zein gauez.

Euskarazko poesian mugarri

izandako Amaia Lasaren A e i o u

berria-ren oihartzunak ere izango

dira Ean, Poesiaren tolesturak

emanaldian. Idazlearen poema

enblematikoenak errezitatuko dituzte

Lasak berak eta Itxaro Bordak,

Natxituko Ermintxo hotelaren

atzealdeko belardian. Ipar eta

Hego Euskal Herriko mintza eta

poesia jaidura uztartuko dituzte.

Halaber, Anarik eta Iñigo Aranbarrik

Irlaren zuloaemanaldia eskainiko

dute. «Moldeaz nola, ahurraz

eta ganbilaz gogoeta egingo

dute», Suarezek azaldu duenez,

«muturrekoak izanagatik aldi berean

gauza berbera diren kontzeptuez».

Emanaldi «bakarra»

G Egitaraua

HILAK 17, LARUNBATA

10:30. Iban Zalduaren hitzaldia:

Euskal literatura hiltzera doa

(and I Feel Fine)

13:00. Irlaren zuloa. Anari eta

Iñigo Aranbarriren errezitaldia.

16:30. Literatur kritikari buruzko

mahai-ingurua: Igor Estankona,

Anjel Erro eta Aritz Galarraga.

19:00. Ander Lipusen Horrela

mintzatu zen Zappatrusta obra.

22:00. Poemen bizi harian errezitaldia:

Leire Bilbao, Maria Josep

Escriva, Oier Guillan...

23:00. Mursegoren kontzertua.

00:30. Haragizkoa errezitaldia.

HILAK 18, IGANDEA

11:00. Literatura DJen garaian

hitzaldia, Harkaitz Canorekin.

12:00. Poesiaren (azken) hatsa

hitzaldia, Maria Josep Escriva

eta Miren Agur Meaberekin.

13:00. Jose Luis Otamendiren

Bustilehorreko poemak lana.

17:00. Poesiaren tolesturak

errezitaldia, Amaia Lasa eta

Itxaro Bordarekin.

izango da, «beren-beregi Eako talan

emana izateko prestatua».

Bustilehorreko poemak (itsasoa

eta jendea) izenburuko errezitaldia

emango dute, orobat, Jose Luis

Otamendi idazleak eta Juan Azpi-

llaga musikariak. «Lehor» emango

dituzte poema batzuk, eta «musikaren

bisutsak hozminduta»

bestetzuk. Robert J. Flaherty zinemagile

estatubatuarraren Man of

Aran film dokumentaletik hartutako

irudiak baliatuta, «biluztasun

kalkulatu bat» egingo dute.

Poemen bizi-harian saioan, katalanezko

olerkiak errezitatuko

ditu Maria Josep Escrivak, Leire

Bilbaok, Igor Estankonak, Oier

Guillanek eta Karmele Igartuak

lagundurik. Euskarazko aleak ere

tartekatuko dituzte, Beñat Plaza

eta Uritze Laka musikarien doinuei

segituz.

Horretaz gain, Omar Nabarrok

—hori da Edorta Jimenezen heteronimoa—

eta Rafa Ruedak Haragizkoa

eskainiko dute, idazlearen

izenburu bereko poemarioan oinarrituta.

Antzerkiak ere izango du tartea

Eako Poesia Egunetan. Ander Lipusek

ohikoak dituen pertsonaiak

eramango ditu: «Juan Junda

potopsikotikodepresiboa, Euxebio

Egaña bandoleroa, Kamaleon

Hermeneutika katedraduna...».

Eta Ean gertatzen direnen

gainean inprobisatuz osatuko du

antzezlana.

Erramun Landak egin du Eako

Poesia egunen kartela.

Informazio gehiago bildu

@ nahi izanez gero,bisitatu

webgune hau:

www.eakopoesiaegunak.com

Josu Bergarak, Asun Landak, Castillo Suarezek eta Esteban Laresgoitik aurkeztu zituzten Eako Poesia Egunak, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!