01.12.2012 Views

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Txirrindularitza D20010eko Frantziako Tourra

G Mendaterik gogorrenak

Avoriaz

1

Morzine

Gaur hasi eta asteartera bitartean Alpeetan ibiliko da Frantziako

Tourra. Morzine-Avoriaz, Colombiere eta Madeleine dira

txirrindulariek igo beharko dituzten mendate nagusiak.

Gogorrak,

baina ez izugarriak

Mikel Rodriguez Donostia

Joux Verte

Ailegatu da Frantziako

Tourra mendira, urtero

ohi duenez. Duela

astebete abiatu zen

lasterketa Rotterdamgo karriketatik,

eta Alpeetara ailegatu da

dagoeneko. Gaur, bihar eta asteartean

jokatuko dituzte Alpeetako

etapak —astelehenean atseden

eguna dute—. Hortaz, ezinbertzean,

hurrengo etapetan tropela

hautsi eginen da. Dena den, ez di-

Colombiere

1

L’Etoile-Marmaz

Neyrolles

ra Tourra erabakita uzteko moduko

etapak. Gogorrak dira, bai, baina

ez dira bertze ekitaldietan bezain

izugarriak. Faboritoen artean

lehen hautaketa garrantzitsua

egiteko balioko dute. Rousseseko

eski estazioan bukatuko da gaurko

etapa; bihar, Morzine-Avoriazen,

eta asteartean, Saint-Jeande-Mauriennen,

bertzeak bertze

Colombiere eta Madeleine igo ondotik.

Gaurko etapan, Tournosen eta

Rousseseko eski estazioaren arte-

Madeleine

B

Les Reposoir Bonneval

%11,2 %9,5 %9,9 %10,4

14 km 16 km 24 km

an —165,5 kilometro—, sei mendate

igo beharko dituzte txirrindulariek,

eta horietako gogorrenak

azken hirurak dira, bigarren

mailakoak denak: Barrage de

Vouglans, Croix de la Serra eta Lamoura.

Lehenbizikoa, Barrage de

Vouglans, helmugatik 60 kilometrora

dago. 6,6 kilometro luze da,

eta batez bertze %5,6ko pendiza

du. Croix de la Serrak, berriz, 15,7

kilometroko igoera du, eta %4,3ko

batez bertzeko aldapa, baina profil

irregularra du: malda gogorre-

ko zatiren bat baduen arren, txirrindulariek

arnasa lasai hartzeko

atseden guneak ere baditu.

Croix de la Serra jaitsi, eta ia berehala

hasiko dute azken igoera:

Lamoura. 14 kilometro luze da,

eta %5eko batez bertzekoa du. Hasierako

sei kilometroetan dago

mendatearen zatirik gogorrena

—%6,3ko batez bertzekoa—, eta,

erasorik izatekotan, indartsuenek

zati hori baliatu beharko dute,

ondoren anitz leuntzen baita

pendiza. Mendatearen gainetik

Rousseseko eski estazioko helmugara

lau kilometro daude, jaitsieran

eta sasi-ordekan. Etapa honek

sailkapen nagusiari begira

izanen duen garrantzia, hein handi

batean, faboritoen jarreraren

araberakoa izanen da, ez baita alde

handiak ateratzeko moduko

ibilbidea. Mendateak ez dira hagitz

gogorrak, eta talde indartsuek

ezarritako erritmoa halamoduzkoa

bada, txirrindulari

anitzek eutsiko diote tropelaren

erritmoari.

Faboritoak mugitzeko aukera

Goi mailako lehen mendateak

bihar igoko dituzte. Rousses eta

Morzine-Avoriaz arteko etapak

189 kilometro ditu, baina azken

berrogeita hamarrak dira gogorrak.

Lehenbiziko mailako bi

mendate igoko dituzte bertan:

Ramaz, eta, helmugakoa, Morzine-Avoriaz.

Ramaz 14 kilometro

luze da, eta batez bertze %7ko

pendiza du. Erdialdean, gainera,

hiru kilometrotan %9tik gorako

batez bertzekoa du. Gainetik helmugara

35 kilometro geldituko

zaizkie txirrindulariei, eta horietatik

azken 13,6ak Morzine-Avoriazko

igoerari dagozkio. Mendate

horrek hasiera eta bukaera

ditu tarterik leunenak. Gainerakoan,

%7ko batez bertzekoa du

Morzine-Avoriazek. Ez du hagitz

malda gogorrik, baina atseden

hartzeko ere ez du aukera anitzik

Andy eta Frank Schleck (Saxo Bank), Alberto Contador eta Andreas Kloeden (Astana), iaz, Colombiereko igoeran; asteartean igoko dute lehen mailako mendate hori. MANUEL BRUQUE / EFE

Celliers

2010eko uztailaren 10a, larunbata berria 21

Gaur hasiko da Euskotren liga, Pedreñan

Titin III.ak eta Barriolak 22-9 irabazi diete

24›› (Espainia), eta lau talde ariko dira lehian 25›› Saralegi eta Apraizi, San Fermin torneoan

uzten. Faboritoek hor mugitu beharko

dute.

Azkenik, asteartean, Morzine-

Avoriaz eta Saint Jean de Maurienne

artean, gogortasuna ongi

banatuta edukiko dute txirrindulariek

etapa guzian zehar —204,5

kilometro—. Bortz mendate igoko

dituzte, eta horien artean, lehenbiziko

mailako bi — Colombiere

eta Saisies—, eta maila bereziko

bat —Madeleine—. Erraldoi

horiei aitzin egiteko, atseden egunean

giharrak ez gehiegi hozten

saiatu beharko dute txirrindulariek.

Colombiere izanen da eguneko

handietan lehena: 16 kilometroko

igoera da, ia %7ko batez bertzekoarekin;

helmugatik 158 kilometrora

dago.

Sei mendate igoko

dituzte gaur, baina

bigarren mailakoak

dira azken hirurak

Morzine-Avoriaz lehen

mailako mendatean

amaituko da biharko

etapa gogorra

Hurrengo kilometroetan ez da

meniarik egonen: Aravis bigarren

mailako mendatea igoko dute,

eta hura jaitsi bezain pronto,

Saisies —14,7 kilometro, %5,1eko

batez bertzekoarekin—. Hortik

Madeleineren oinera 48 kilometro

daude. Hor dute etapako koska: 24

kilometro, %6,3ko batez bertzekoarekin.

Onenekin egoteko gai ez

denak maldan goiti denbora anitz

ez galtzen saiatu beharko du, gainetik

helmugara 32 kilometro baitaude

maldan beheiti. Mendateek

emanen diote, hortaz, ongietorria

bigarren asteari. Hiru egun hauetan

nabarituko da zein ez dagoen

Tourra irabazteko moduan, baina,

oraindik ere, anitz geldituko

da erabakitzeke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!